Anoeta
2025/05/17 - 18:11
Imanol: ''Maitatua sentitu naiz. Hori niretzako handiena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea eskertuta agertu da bere agurraren atarian, zaleen aurrean azken partida izango baitu entrenatzaile txuri-urdin gisa, eta pena eman dio Europara sailkatu ez izanak.
2025/05/14 - 00:22
Realak ezin izan du Celtaren aurka (0-1), eta ez da hurbildu Europako postuetara
Alfonek, 44. minutuan, Galiziako taldeari garaipena eman dion gola egin du. Realak, bigarren zatian bereziki, gogo handiz bultzatu du, golaren bila, baina ez du saririk izan, eta ezin izan da gerturatu nazioarteko txapelketaren baterako txartela ematen duten postuetara.
2025/05/12 - 14:53
Andreia Jacintok Realean jarraituko du 2026ra arte
Klub txuri-urdinak astelehen honetan eman du luzapenaren berri. Horrenbestez, jokalari portugaldarrak laugarren denboraldiz jokatuko du Donostiako taldean.
2025/05/05 - 02:13
Jon Martin: ''Defentsan eta erasoan zer falta zaigun begiratu behar dugu''
Jon Martin Realaren jokalariak Athleticen aurkako derbian lortutako berdinketaz hitz egin du, Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligako 34. jardunaldian.
2025/05/05 - 01:01
Realak eta Athleticek ez diote elkarri minik egin Reale Arenako derbian (0-0)
Txuri-urdinek arrisku aukera gehiago sortu dituzte, baina bi defentsak oso sendo egon dira eta azkenean puntuak banatu dituzte.
2025/05/05 - 00:23
Realaren errekonozimendua jaso dute Albertok, Lopez Rekartek, Aranzabalek eta De Paulak
Realaren urrezko domina jaso dute Alberto Lopez, Aitor Lopez Rekarte, Agustin Aranzabal eta Oscar de Paula jokalari ohiek, talde txuri-urdinean egindako ibilbide luzeari aitortza eginda, eta Reale Arenan bildutako milaka ikusleren babesa jaso dute, Athleticen aurkako derbiaren atarikoan.
2025/05/04 - 16:31
Nork irabaziko du Reale Arenan jokatuko den euskal derbia, Realak ala Athleticek?
Bi taldeetako zaleek euren pronostikoak eman dizkigute gaueko euskal derbiari begira.
2025/04/30 - 16:55
Sergio Gomez: ''Haiek baino indartsuago zelairatu behar gara''
Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute igande honetan, Reale Arenan. Sergio Gomez jokalari txuri-urdinak neurketari nola aurre egingo dioten azaldu du.
2025/04/25 - 18:50
Sergio Francisco izango da Realeko entrenatzailea, Imanol Alguacilen tokia hartuz
Orain arte Sanseko entrenatzaile izan denak akordioa sinatu du 2026-27 denboraldiaren amaierara arte talde txuri-urdina gidatzeko.
2025/04/18 - 16:05
Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute Zubietako derbian (0-0)
Talde txuri-urdinak eta armaginek berdindu egin dute, ostiral honetan, Zubietan, golik gabe bukatu den euskal derbian. Aukerak txuri-urdinek izan dituzte batez ere, baina Eibarrek egindako defentsa lana sendoa izan da.
2025/04/12 - 18:50
Imanol: ''Goleko bi jokaldiak gure akatsak dira''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Mallorcaren aurkako porrotaz (0-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 31. Jardunaldian.
2025/04/12 - 18:10
Realak porrota jaso du Mallorcaren aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (0-2)
Alguacilen taldeak ez du asmatu Mallorcari aurre egiten, gutxirekin hiru puntu lortu baititu. Bada, Europako postuetatik urrundu egin da talde donostiarra, Balearretako taldeak sailkapenean gainditu baitu.
2025/04/07 - 15:08
Realaren eta Athleticen arteko derbia maiatzaren 4an jokatuko da, 21:00etan
Txuri-urdinak eta zuri-gorriak nor baino nor gehiago ariko dira, EA Sports Ligako 34. jardunaldian. Maiatzaren 4an, igandean, jokatuko da, Reale Arenan, 21:00etan.
2025/04/02 - 02:22
Realak gertu izan du balentria Real Madrilen aurka, baina Kopako finalik gabe geratu da, luzapenean (4-4)
Partida zoro batean, txuri-urdinek buelta eman diote 0-1eko emaitza negatiboari, Barrenetxeak, Oyarzabalek eta Alabak bere atean sartutako golei esker (3-4). Amaieran, Rüdigerrek gola sartu du, eta Real Madrili finalerako txartela eman dio (4-4).
2025/03/29 - 17:59
Imanol: ''Gazte asko zeuden zelaian, etorkizuna''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 29. jardunaldian Valladoliden aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du.
2025/03/29 - 17:13
Realak garaipena lortu du Valladoliden aurka (2-1), eta Europarako lehian sartu da berriro
Talde txuri-urdinak garaipena lortu du Valladoliden aurka, Oyarzabalen eta Sergio Gomezen golei esker. Latasak, luzapenean, aldea murriztu du, baina Alvaro Rubioren mutilek ez dute beste ezer egiteko astirik izan.
2025/03/28 - 18:44
Arkaitz Mariezkurrenak 2029ra arte berritu du Realarekin
Astigarragakoa infantil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera.
2025/03/28 - 16:49
Imanol: ''Badaezpada, gazte guztiak sartu ditugu deialdian''
Txuri-urdinek Valladolid jasoko dute Reale Arenan bihar, hilak 29. Aguerd ez dago donostiarren deialdian, ezta gaur entrenatu den Pacheco ere.
2025/03/10 - 00:41
Olasagasti: ''Gola sartuta, atzean sartu dira eta ezin izan dugu aukerarik sortu''
Jon Ander Olasagasti Realeko jokalariak Sevillaren aurka jasandako porrotaz (0-1) hitz egin du, EA Sports Ligako 27. jardunaldian.
2025/03/10 - 00:14
Realak ez du bere jokoa aurkitu Sevillaren aurka (0-1)
Txuri-urdinak ez dira indarberritzeko gai izan Ejukeren golaren ostean, eta porrot egin dute Reale Arenan.