Anoeta
2023/03/17 - 17:44
Realzaleak, penatuta Europatik kanpo gelditu ondoren
Realeko zaleek bikain erantzun zioten taldea animatzeko klubak egindako deialdiari. 35.000 txuri-urdin gerturatu ziren Reale Arenara. Europatik kanpo geratuta, haien iritziak jaso ditugu.
2023/03/17 - 01:55
Imanol: ''Detaile txikiek erabaki dute, hango partidan joan zitzaigun kanporaketa''
Realeko entrenatzailea "minduta" agertu da, prentsaurrekoan, Erromaren aurkako partida amaituta. Txuri-urdinek berdindu egin dute, eta, hortaz, Europa Ligatik at geratu dira.
2023/03/17 - 00:03
Realak azken unera arte estutu du Erroma, baina Europa Ligatik kanpo geratu da (0-0)
Donostiarrak jokoaren jabe izan dira Reale Arenan, joaneko partidako 2-0eko emaitza defendatu besterik egin ez duen Erromaren aurka. Ez dute golik sartu, eta Europako txapelketatik kanpo geratu dira.
2023/03/15 - 22:03
Realak Erromaren aurkako kanporaketa Anoetak lagunduta nahi du irauli, final laurdenetara sailkatzeko
Erromako Olinpikoan izandako 2-0ekoak gutxienez bi gol egitera behartzen ditu Imanolen gizonak; horrek kanporaketa luzapenera eramango luke. Aurreikuspena da Realaren hamaikakoan ez izatea aldaketa askorik Italiako neurketarekin alderatuta. Partida 21:00etan hasiko da.
2023/03/15 - 19:32
Imanol: ''Posible da kanporaketari buelta ematea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Erromaren aurka martxoaren 16an jokatuko duen Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidari buruz hitz egin du.
2023/03/15 - 19:29
Satrustegi: ''Labana ahoan eta hiltzera atera behar dugu''
ETB Jesus Mari Satrustegi Realeko jokalari ohiarekin egon da. Aurrelari mitiko txuri-urdinak Realaren eta Erromaren arteko neurketari buruzko gakoak eman ditu.
2023/03/12 - 17:29
Realak bana berdindu du Mallorcaren aurka
Lehen zatian oso nagusi izan dira txuri-urdinak baina ez dute Carlos Fernandezen gol goiztiarrari jarraipenik ematen asmatu. Bigarren zatia hasi eta berehala Mallorcak partida berdindu du eta Realak ezin izan du garaipena lortu.
2023/03/11 - 17:07
Imanol: ''Talde hau lehen itzulikoa baino hobea da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak positibotzat jo du bere taldearen bilakaera, eta emaitza txarrak "konfiantza faltari" egotzi dizkio (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/03/09 - 23:59
Imanol: ''Partida hauek handiegi datozkigu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak ostegun honetan ziurtatu duenez, Erromaren aurkako porrotaren ostean (2-0), aurkariari "alde" jarri diote kanporaketa, eta ezin dituzte akats berberak errepikatu errondaz pasa nahi badute.
2023/03/09 - 21:48
Realak galdu egin du Erroman eta emaitza irauli beharko du Reale Arenan (2-0)
El Shaarawyren eta Kumbullaren bi golek txuri-urdinen porrota eragin dute, eta buelta eman beharko diote emaitzari datorren ostegunean, Donostian.
2023/03/06 - 20:22
Realaren eta Athleticen arteko F Ligako derbia Anoetan jokatuko dute, apirilaren 2an
24. jardunaldiko partida 12:00etan hasiko da. Natalia Arroyoren eta Iraia Iturregiren taldeak zortzigarren eta hamargarren postuetan daude, hurrenez hurren; lehen itzulian, San Mamesen jokatu zuten derbia, eta Reala 1-3 nagusitu zen.
2023/03/04 - 00:12
Realak talka egin du Cadizen harresiarekin eta ez da berdinketatik pasa (0-0)
Donostiarrek ez dute golik sartzea lortu eta hirugarren partida jarraian lotu dute etxeko zelaian irabazi gabe.
2023/03/02 - 17:40
Imanol: ''Ahalegina egin behar dugu etxean, zaleen aurrean, irabazteko''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak ostiral honetan Cadizen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Etxean jokatutako azken bi partidak irabazi ez ondoren, zaleei poza eman nahi die.
2023/03/01 - 17:36
Sadiq suspertzen ari da
Realak Umar Sadiqen irudiak partekatu ditu irailaren 11n izan zuen lesioa sendatzeko prozesuan. Nigeriako aurrelariak sei hilabeteko errekuperazioa du aurretik.
2023/02/28 - 18:33
Silva eta Cho taldearekin entrenatzen hasi dira
Bi jokalariak taldearen dinamikan sartu dira, eta litekeena da ostiral honetan Cadizen aurkako partidan minutu batzuk jokatzea.
2023/02/26 - 00:22
Realak galdu egin du Valentziaren aurka (1-0)
Zubeldiak 40. minutuan bere atean sartutako gol batekin Realak ezin izan du bigarren zatian markagailua irauli eta hiru puntuak Mestallan gelditu dira.
2023/02/25 - 12:12
Le Normand, Espainiako selekziotik oso gertu
Erdiko atzelari txuri-urdinak herritartasun bikoitza lortzeko izapideak hasi ditu, Espainiako selekzioak deitu ahal izateko.
2023/02/24 - 19:47
Erroma, Realaren aurkaria Europa Ligako final-zortzirenetan
Joanekoa martxoaren 9an jokatuko da, 18:45ean, Erroman, eta itzulikoa hilaren 16an, 21:00etan, Donostian.
2023/02/24 - 15:08
Imanol: ''Erromaren aurkakoa ilusio handiko partida da''
Realari Erromaren aurka jokatzea tokatu zaio Europa Ligako final-zortzirenetako zozketan. Ilusio handiko partida dela esan du Imanol Alguacil entrenatzaileak, aurrean Mourinho bezalako erreferente bat izango baitute.
2023/02/24 - 15:05
Imanol: ''Partida osoa ona izan beharko da Valentzia menderatzeko''
Realak Valentziaren aurka jokatuko du larunbatean, otsailak 25, Santander Ligan. Bolada txarrean dagoen taldea izan arren, Imanol ez da fio, eta ondo jokatu beharko dutela azpimarratu du garaipena lortzeko.