Anoeta
2024/05/04 - 18:58
Imanol: ''Arerioa baino hobeak izan gara, eta gaur atean asmatu egin dugu''
Realak 2-0 irabazi dio Las Palmasi arratsalde honetan Reale Arenan jokatutako partidan, eta Ligako seigarren postuan jarraituko du, 54 punturekin. "Arerioa baino hobeak izan gara, eta gaur atean asmatu egin dugu", adierazi du Imanolek partida amaitu ostean.
2024/05/04 - 18:04
Realak mendean hartu du Las Palmas, Beckerrek partida bikaina jokatuta (2-0)
Realaren bi golak lehen zatian iritsi dira. Lehendabizikoa, Alex Suarezek egin du bere atean; eta bigarrena, Beckerrek sartu du, sekulako jaurtiketa eginda.
2024/04/27 - 12:49
Realak David Silva omendu du Reale Arenan
Realak omenaldi beroa egin dio David Silva talde txuri-urdineko jokalari ohiari Reale Arenan, Real Madrilen kontrako Ligako partida hasi aurretik. Kanariarrak erretiroa hartu zuen iragan denboraldi amaieran. Klubaren urrezko intsignia jarri diote, eta kanariarrak zaleen txalo zaparrada jaso du.
2024/04/27 - 11:50
Mikel Oyarzabal: ''Horrela jokatzen badugu, helduko dira golak eta garaipenak''
Realak, ondo jokatu badu ere, 0-1 galdu du Real Madrilen aurka. Hala ere, Mikel Oyarzabal baikor agertu da, eta Europa Ligan sartzea euren esku dagoela azpimarratu du.
2024/04/18 - 23:45
EA Sports Ligako Reala-Real Madril partida ostiralera aurreratu dute: apirilaren 26an jokatuko dute, 21:00etan
Madrilgo taldeak hurrengo asteartean, hilaren 30ean, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida izango du, eta horregatik egin dute aldaketa. Alaves-Celta larunbateko 18:30ean izango da, hilaren 27an, Atletico Madril-Athletic larunbateko 21:00etan, eta Granada-Osasuna ez da aldatu.
2024/04/18 - 00:26
Arsen Zakharyan ''oso pozik'' dago Realean, bere ibilbideko ''unerik onenean''
Zakharyanek Donostiako taldean izandako aurreneko hilabeteak izan ditu hizpide; halaber, aurreratu du zer espero duen, Realarekin, hurrengo denboraldiari begira.
2024/04/15 - 00:59
Realak ez du lortu Almeria mendean hartzea, eta berdindu egin du (2-2)
Zubeldiak falta egin du area barruan 89. minutuan, eta Embarbak sartu du Almeriaren bigarren gola, penaltiz. Emaitza honekin, donostiarrek puntu bakarra lortu dute.
2024/03/24 - 00:57
Athletic garaile, Realaren aurka Reale Arenan jokatutako derbian (0-1)
Nahikari Garciak egin du, bigarren zatian, David Aznarren taldeari hiru puntuak eman dizkion gola.
2024/03/23 - 22:10
Eizagirre: ''Uste dut partida ona egin dugula, baina ez dugu golik sartu, eta Athleticek bai''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariak Athleticen aurka galdutako F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbiari buruz hitz egin du.
2024/03/23 - 22:02
Nahikari Garcia: ''Garaipen honek gora begira jartzeko aukera ematen digu''
Nahikari Garciak egin du Realaren aurka jokatutako derbian Athletici garaipena eman dion gola. "Reale Arenara itzultzea beti berezia dela" aitortu du aurrelariak.
2024/03/23 - 21:28
Reala-Athletic Club (0-1) euskal derbiko laburpena eta gola
Realak eta Athleticek F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbia jokatu dute Reale Arean. Zuri-gorriek bereganatu dute garaipena, 0-1eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai jokaldi onenak, baita neurketako gola ere.
2024/03/22 - 19:54
Reala eta Athletic gogotsu Anoetan jokatuko den derbiari begira
Norgehiagoka Reale Arenan jokatuko da, larunbatean, 18:00etatik aurrera. Lehen itzuliko norgehiagokan bizkaitarrak 2-1 gailendu ziren.
2024/03/22 - 16:00
Aznar: ''Ondo iristen gara, irabazteko gogoz ekingo diogu derbiari''
David Aznar Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Lezaman. Talde zuri-gorriak martxoaren 23an, 18:00etan, Realaren aurka Anoetan jokatuko duen euskal derbiari buruz hitz egin du.
2024/03/21 - 21:58
Realak espero du larunbateko derbian, Athletic aurkari, Reale Arenako giroa Kopakoa bezain ederra izatea
Cecilia Marcosek, Izarne Sarasolak, Sanni Franssik eta Natalia Arroyo entrenatzaileak adirazi dutenez, Realaren aurreikuspena da F Ligako larunbateko derbian giro ikusgarria izatea, Donostiako zelaian. Bi taldeak dabiltza ondo.
2024/03/20 - 19:10
Ander Guevara: ''Oso harro eta pozik nago joan zen udan emandako pausuarekin''
Ander Guevara gasteiztarrak, babazorroen denboraldia orain arte "positibotzat" baloratu du, eta "oso pozik" agertu da Euskal Selekzioaren deialdiarekin. Gainera, bere talde ohiaren aurka jokatuko du EA Sports Ligako datorren jardunaldian, Realaren kontrako neurketan.
2024/03/20 - 18:24
Nahikari Garciak eta Adriana Nanclaresek Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin dute
Athleticeko bi jokalariek uste dute bi taldeak momentu onenean heldu direla larunbatean jokatuko den neurketara. Aukera guztiak aprobetxatu beharko dituzte eta babestu egin beharko dela taldea Realaren arriskuetatik.
2024/03/16 - 10:20
Martin Zubimendi: ''Espero dut garaipen hau bolada polit baten hasiera izatea''
Zubimendi oso pozik agertu da Realak Cadizen aurka garaipena lortu ostean, Reale Arenan zeramaten bolada txarrari amaiera eman baitio; izan ere, azaroaren 26tik zegoen Reala etxean irabazi gabe.
2024/03/13 - 22:46
Reale Arenak festa handia ospatu du, Realarekin, finalerako sailkatzea gauzatuta
Atletico Madrilen aurkako finalerdiko itzuliko partida amaituta, Anoetan izan diren 15.265 zaleek pozarren ospatu dute Realaren balentria.
2024/03/13 - 22:17
Nerea Eizagirre: ''Izugarrizko talde baten aurka taldeak sufritzen jakin du''
Nerea Eizagirre, Realeko jokalariak, aurkari haundi baten aurka taldeak sufritzen jakin duela adierazi du, Atletico de Madrili 2-0 irabazi ondoren. Garaipen honi esker, txuri-urdinek Erreginaren Kopako finala jokatuko dute maiatzaren 18an.
2024/03/13 - 22:12
Erregina Kopako finalerdietako Reala-Atletico Madril (2-1) partidako golak eta laburpena
Realak bigarren aldiz bere historian jokatuko du Kopako finala. Sanni Franssik eta Synne Jensenek egin dituzte talde txuri-urdinaren golak itzuliko partidan, Reale Arenan.