Ander Herrera
2025/01/17 - 21:18
Ander Herrera, Boca Juniorsera
Ander Herrerari ekainean amaitzen zitzaion Athleticekin zuen kontratua. Jokalaria dagoeneko Buenos Airesen dago, Juan Roman Riquelmek zuzentzen duen klubarekin sinatzeko.
2025/01/15 - 22:29
Valverde: ''Ander Herrerak zer nahi zuen kontuan izan dugu''
Lezaman, kazetarien galderak jasota, Athleticen entrenatzaileak Ander Herrera izan du hizpide; bolbotarrak Boca Juniorsen jokatuko du.
2025/01/08 - 09:40
Athleticek Superkopako finalerako txartela lortu nahi du Bartzelonaren aurka
Euskal taldea eta Hansi Flicken gizonak asteazkenean arituko dira nor baino nor gehiago, 20:00etatik aurrera, King Abdullah zelaian, Jiddan, Saudi Arabian. Zalantzan dago Nico Williamsek, Sancetek eta Ruiz de Galarretak jokatu ahal izatea, arazo fisikoengatik.
2025/01/07 - 12:31
Mikel Gonzalez: ''Guretzat Herrera ezinbestekoa da, Serranorekin ikusiko dugu zer den onena bi aldeentzat''
Mikel Gonzalez Athleticen kirol zuzendariak neguko merkatuan taldetik irten daitezkeen jokalariei buruz hitz egin du. Alex Padilla, Ander Herrera eta Nico Serrano futbolarien etorkizuna izan du hizpide. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/12/10 - 22:40
Athleticek bolada onari eutsi nahi dio Istanbulen, Fenerbahçe aurkari
Bilboko taldeak, Europa Ligako liga faseko seigarren jardunaldian, asteazkenean, 16:30etik aurrera, Jose Mourinhok entrenatzen duen taldearen kontra jokatuko du. Turkiako taldeak, sailkapenean, Athleticek baino bost puntu gutxiago ditu.
2024/11/28 - 21:42
Athleticek Elfsborg menderatu du San Mamesen (3-0), eta oso sendo jarraitzen du Europa Ligan
Adamak eta Pradosek, lehen zatian, eta Guruzetak bigarrenean, talde zuri-gorriaren golak sartu dituzte, eta Unai Simon izan da atepean. Europa Ligako liga faseko zortzi jardunaldietatik bost jokatuta, Valverderen gizonek hamahiru puntu dituzte, eta sailkapeneko aurreneko zortzietan jarraitzen dute.
2024/11/07 - 22:00
Athleticek partida irauli egin du Ludogoretsen aurka, eta beste garaipen bat eskuratu du Europa Ligan (1-2)
Iñaki Williamsek eta Nico Serranok egin dituzte Bilboko taldearen golak, 73. eta 74. minutuetan; aurretik, 20. minutuan, Erick Marcusek egin du 1-0ekoa Bulgariako taldea aurretik jartzeko. Horrenbestez, Athleticek 10 puntu ditu txapelketan, liga faseko 4 partida jokatuta.
2024/06/13 - 13:26
Ander Herrera: ''Oraindik gogotsu nago, energia askorekin''
Ander Herrera Athleticeko jokalariak beste denboraldi batez jarraituko du taldean, ostegun honetan baieztatu duenez. Futbolaria zoriontsu agertu da erabakiarekin.
2024/06/13 - 12:07
Ander Herrerak Athleticekin berritu du, 2024-25 denboraldirako
Erdilariak, hala, seigarren denboraldia beteko du, Athleticeko jokalari bezala, bi etapatan (2011tik 2014ra bitartean, eta 2022tik). 175 partidatan zelairatu da Herrera Bizkaiko taldearekin, eta 11 gol sartu ditu; Errege Kopako txapeldun da, bai eta Kopako eta Europa Ligako txapeldunorde ere.
2024/02/17 - 14:58
Ander Herrera baja da Gironaren aurkako partidarako eta zalantza Kopako partidari begira
Klubak aditzera eman duenaren arabera, erdilariak “lesio muskular moderatua du eskuineko zangoko muskulatura iskiosuralean”.
2024/02/08 - 10:30
Ander Herrera: ''Pozik gaude, baina asko geratzen da oraindik''
Ander Herrera Athleticeko jokalaria oso pozik agertu da gaurko Atletico Madrilen kontra lortutako garaipenarekin. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/01/26 - 15:36
Herrera: ''Tituluak irabazteko eginda dagoen talde bat dugu aurkari, zaila izango da''
Ander Herrera Athleticeko jokalariak Errege Kopako finalerdietako kanporaketari buruz hitz egin du. Bilboko taldeak Atletico Madril izango du aurkari. Joaneko neurketa Metropolitanon jokatuko da; itzulikoa, ostera, San Mamesen.
2023/04/15 - 20:13
Athleticek mendean hartu du Reala (2-0) eta hiru puntuak poltsikoratu ditu euskal derbian
Zuri-gorriek garaipena bereganau dute San Mamesen talde txuri-urdinaren aurka, 2-0eko emaitzarekin. Iñaki Williamsek sartu ditu norgehiagokako bi golak.
2023/03/04 - 18:35
Valverde, Herreraren mezuari buruz: ''Ez zait batere interesatzen sare sozialetan ateratzen dena''
Hauek izan dira Athleticeko entrenatzailearen hitzak jokalari zuri-gorriak jasaten ari den lesioei buruz Instagrameko bere kontuan zabaldu zuen mezuari buruz galdetu diotenean.
2023/03/03 - 19:58
Herrerak Athleticera itzuli denetik izandako giharretako 5 lesioen berri eman du klubeko osasun-zerbitzuak
Komunikatu baten bidez Athleticek jakinarazi du Ander Herrerak osasun-azterketa guztiak gainditu zituela klubarekin kontratua sinatu aurretik, eta goi-mailan jokatzeko gai dela frogatu zuela.
2023/03/02 - 21:53
Herrera: "Nire ibilbideko unerik zailena pasatzen ari naiz"
Herrera bajan dago gaur egun, eskuin hankako muskuluan izan duen lesio baten ondorioz; izan ere, joan den udan Athleticera itzuli zenetik izan duen bosgarren arazo muskularra da.
2023/02/27 - 12:53
Athleticeko bost jokalari lesionatu dira asteburuan, Osasunaren aurkako finalerdiaren atarikoan
Nico Williams larunbateko entrenamenduan lesionatu zen; Simon, Morcillo, Yeray eta Raul Garcia, aldiz, Gironaren aurkako partidan. Iñigo Martinezek eta Herrerak, bestalde, aste batzuk daramatzate zelairatu ezinik.
2023/02/01 - 15:50
''Biziki errespetatzen dugu Osasuna; talde oso ordenatua da, eta asko sortzen du'', dio Ander Herrerak
Athleticeko erdilariak bere taldeak Jagoba Arrasateren taldearen aurka jokatuko duen Kopako finalerdia izan du hizpide, Lezaman. Horrez gain, bere egoera pertsonalaz mintzatu da, eta aztertu du talde zuri-gorriaren lehen itzulia (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/02/01 - 15:10
Herrera: ''Bueltatu nintzenetik, banekien zenbaterako egongo naizen Athleticen, eta zein kontraturekin''
Erdilari bilbotarrak adierazi duenez, eragiketaren xehetasun guztiak zeuden itxita, Athleticen eta Paris Sain-Germainen artean, lagapena gauzatu zenetik (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/02/01 - 13:46
Athleticek Ander Herrera jabetzan hartzeko aukera gauzatu du, 2024ko ekainaren 30era arte
Erdilaria Paris Saint-Germain taldeak utzita bueltatu zen Bilbora denboraldi hasieran, eta klub zuri-gorriak Herrera jabetzan izateko aukera gauzatu du orain; ondorioz, futbolaria Athleticekoa da.