Alejandro Valverde
2022/04/20 - 22:25
Dylan Teunsek garaipena lortu du Flèche Wallonne klasikoan
Gizonezkoen mailako Flèche Wallonne klasikoa irabazi du Dylan Teunsek. Alejandro Valverde izan da bigarren, eta Aleksandr Vlasov hirugarren.
2022/04/20 - 20:39
Valverde: ''Ia 42 urterekin bigarren amaitzea oso ondo dago''
Alejandro Valverde bigarren izan da Flèche Wallonne klasikoan. Movistar taldeko txirrindulariak lasterketaren analisia egin du helmuga gurutzatu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/04/20 - 18:51
2022ko Fléche Walloneko Huyko azken igoera
Bideo honetan duzu ikusgai Fléche Wallonne klasikoaren 86. edizioko Huyko azken igoera, oso-osorik.
2022/04/20 - 18:43
Dylan Teuns garaile Flèche Wallonne klasikoan, Valverde azpiratuta
Bahrain taldeko belgikarra izan da indartsuena Huyko Harresira egindako azken igoeran, eta ezustean harrapatu ditu faborito nagusiak. Valverde bigarren helmugaratu da, bi segundora, eta hirugarren Vlasov.
2022/04/09 - 02:44
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar – Arrate (135,7 km)
Lasterketako azken etapa erabakigarria kilometroz laburra eta gogortasunez betetakoa izango da. Zazpi mendateri egin beharko diete aurre seigarren jardunaldira arte iristen diren parte-hartzaileek.
2022/04/08 - 09:40
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Zamudio – Mallabia (163,8 km)
Bost mendate puntuagarriz eta beste hainbat aldapaz betetako ibilbide gogaikarria izango dute zain txirrindulariek ostiralean. Gainera, Mallabiko helmugan, pendiz labur baina gogor batekin egingo dute topo.
2022/04/07 - 02:24
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz – Zamudio (185,6 km)
Arabatik Bizkaira egingo duen jardunaldiak amaiera gogorra izango du, eta lehia egon daiteke sailkapen nagusiko txirrindularien artean.
2022/04/06 - 12:02
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Laudio – Amurrio (181,7 km)
Bi zatitan bana daitekeen jardunaldia izango da: lehendabizikoak, eguneko ihesaldia eratzen lagun dezake; bigarrenak erabateko arreta jartzea eskatuko die faborito nagusiei, bi pasaera izango dituen zirkuitu hautsi batean.
2022/04/04 - 14:11
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)
Probaren 61. edizioa Hondarribiko kaleetan zehar egingo den erlojupeko labur batekin hasiko da 14:26an. Test garrantzitsua izan daiteke garaipenaren borrokan zein txirrindulari egon daitezkeen ikusteko.
2022/03/23 - 20:57
Ben O'Connorrek irabazi du Voltako hirugarren etapa eta lider berria da
Australiarra nagusitu da Molinan amaitu den etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Ayuso izan da bigarren eta Quintana hirugarren.
2022/03/23 - 18:21
World Tour mailako 10 talde izango dira Miguel Indurain Sari Nagusian
Apirilaren 2an Miguel Indurain saria emango dugu, zuzen-zuzenean. Gaur egin duten aurkezpenean azaldu dutenez, lasteketak 203 kilometro izango ditu eta Lizarran amaituko da. 21 talde arituko dira, 10 World Tourrekoak.
2022/03/23 - 13:37
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Leitza – Viana (207,9 km)
Aurtengo ekitaldiko jardunaldirik luzeena izango da, eta haizea agertzeko arriskua egon daiteke Lizarratik Vianara bitarteko tartean.
2022/03/21 - 11:51
Aurten ere izen handiko txirrindulariak izango dira Voltan
Richard Carapaz (INEOS), Alejandro Valverde (Movistar), Nairo Quintana (Team Arkea) eta Richie Porte (INEOS), hautagaiak sailkapen nagusia eramateko.
2022/03/15 - 13:58
Van Vleuten eta Tadej Pogacar, UCI sailkapeneko buruan
Pello Bilbao eta Ane Santesteban dira euskal txirrindulari onenak, 40. eta 58. postuetan, hurrenez hurren.
2022/03/05 - 20:51
Lotte Kopecky eta Tadej Pogacar, indartsuenak Strade-Bianchen
Pello Bilbao bosgarren helmugaratu da 1:09ra; Annemie Van Vleutenek (Movistar) bigarren egin du emakumezkoen lasterkertan.
2022/03/05 - 20:12
Alaphilippe txirrindulariaren istripu ikusgarria
Strade-Bianche (Toscana, Italia) lasterketan sekulako kolpea hartu dute hainbat txirrindularik, tartean, Julian Alaphilippe.
2022/03/01 - 17:28
Mark Padun ukrainarrak irabazi du erlojupekoa; Valverdek, berriz, sailkapen nagusia
Sailkapenean Ion Izagirre (Cofidis) seigarren izan da, Igor Arrieta (Equipo Kern Pharma) zazpigarrena eta Urko Berrade (Equipo Kern Pharma) zortzigarrena.
2022/02/27 - 19:26
O Gran Camiño, azken etapako laburpena
Mark Padunek (EF Education-EasyPost) irabazi du O Gran Camiñoko laugarren eta azken etapa. Alejandro Valverderentzat (Movistar) izan da sailkapen nagusia.
2022/02/26 - 21:32
Alejandro Valverdek etapa nagusia irabazi du
Alejandro Valverdek (Movistar) O Gran Camiño lasterketako hirugarren etapa nagusia irabazi eta igandean sailkapen nagusia izango du jokoan.
2022/02/25 - 23:46
Michael Woods kanadarra, guztien gainetik Ezaron
Michael Woods kanadarrak (Israel) erakustaldia eman du Ezaroko igoera beldurgarrian, O Gran Camiñoko bigarren etaparen amaieran, eta Galiziako itzuliko liderraren maillota eskuratu du. Alejandro Valverde (Movistar) bigarren izan da, eta 16 segundo galdu ditu.