Alejandro Valverde
2018/09/01 - 22:32
Valverde garaile atera da berriz ere, Peter Sagani sprintean gailenduz
Movistar taldeko txirrindulariak lehia estua bizi izan du munduko txapeldunarekin batera helmugara bitarteko azken tartean. Bestalde, Ion Izagirre ormaiztegiarrak laugarren egin du.
2018/09/01 - 21:59
Valverdek maisutasunez lortu du etapa garaipena
Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du 2018ko Vueltako 8. etapa, azken metroetan Sagan (BORA) menderatuta.
2018/08/28 - 11:12
Vivianik irabazi du hirugarren etapa Alhaurin de la Torreko helmugan
Quick Step taldeko italiarra Nizzolo (Trek) eta Sagan (Bora) baino azkarragoa izan da helmugan. Kwiatkowskik (Sky) lider izaten jarraitzen du.
2018/08/26 - 21:51
Valverderentzat etapa eta Kwiatkowskirentzat liderraren elastikoa
Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du Vueltako bigarren etapa eta bigarren izan den Michal Kwiatkowski (Sky) da lider berria.
2018/08/26 - 20:04
Valverdek etapa garaipena lortu du eta Kwiatkowski da lider berria
Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako bigarren etapa. Michal Kwiatkowski bigarren izan da, eta liderraren elastikoa jantzi du.
2018/08/03 - 17:01
Alaphilippe, Roglic, Van Avermaet eta Landa, Donostiako Klasikorako faboritoen artean
Gorka eta Jon Izagirre ere San Sebastian Region Klasikoan izango dira, larunbatean. Zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2018/08/01 - 15:03
2018ko Donostiako Klasikoaren parte-hartzaileak
22 taldetako 154 txirrindularik parte hartuko dute abuztuaren 4an UCI World Tourreko lasterketan, Euskal Herrian egiten den egun bateko lasterketarik garrantzitsuenean.
2018/07/30 - 13:06
Unzue: 'Hiru liderren ideia apur bat gaizki bideratuta zegoen'
Taldekako sailkapena irabazi duen Movistarreko zuzendariak esan duenez, "nekez egon naiteke pozik" Frantziako Tourraren "emaitzarekin".
2018/07/23 - 21:52
Landa, Fraile, Valverde eta Van Avermaet, Donostiako Klasikoko aurre-zerrendan
Antolatzaileek lasterketaren 38. ekitaldian izango diren parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda eman dute jakitera.
2018/07/18 - 18:59
Thomasek etapa irabazi eta maillot horia jantzi du, Nieveren garaipena zapuztu ostean
Sky taldeko britaniarrak azken metroetan harrapatu du etapa osoan ihes eginda ibili den txirrindulari leitzarra (Mitchelton Scott).
2018/07/17 - 20:14
Alaphilipperen garaipena, erakustaldia emanda; Van Avermaetek lidertza sendotu du
Julian Alaphilippek (Quick Step) irabazi du Alpeetako lehen etapa. Ion Izagirre bigarren izan da. Van Avermaetek lehen postua sendotu du, laugarren amaituta.
2018/06/25 - 22:23
Landa eta Erviti, Movistar taldeak Tourrera eramango duen zortzikoan
Movistarrek astelehen honetan eman du jakitera Frantziako Tourreko elastiko horia irabazteko asmoz eramango duen 'zortziko' ofiziala.
2018/06/24 - 19:53
Gorka Izagirre, Espainiako txapeldun; eta Omar Fraile, hirugarren
Izagirre bera bakarrik iritsi da helmugara. 9 segundoren ostean, Alejandro Valverde eta Omar Fraile sartu dira, bestek beste.
2018/06/18 - 15:04
Movistarrek hilaren 25ean emango du bere Tourreko zortzikoa
Nairo Quintana, Mikel Landa eta Alejandro Valverde baieztatuta dauden hiru txirrindulariak dira.
2018/05/02 - 17:20
Gaur, erlojupekoa Castroviejorekin
Valverde, Contador eta Purito larunbateko lasterketan lehiatuko dira. Jonathan Castroviejo, lesioa gaindituta, lasterketa berriro irabazten saiatuko da.
2018/04/24 - 22:23
Froome, aurtengo Giroko behin-behineko zerrendan
Antolakuntzak argitara eman duen behin-behineko zerrendan ageri da txirrindulari britainiarra, Espainiako Itzulian izandako positiboagatik zigorra jasotzearen zain.
2018/04/18 - 21:04
Alaphilippe nagusitu da Fleche Wallone klasikoan, Valverderen aurretik
Quick Step taldeko frantziarrak lau segundo atera dizkio Alejandro Valverderi, zeinak bere seigarren garaipena lortu nahi zuen klasikoan.
2018/04/12 - 15:26
Mikel Landa eta Alejandro Valverde, Movistarreko apustuak Amstel Gold Race proban
Lasterketa igandean jokatuko dute Limbuetgon; 262 kilometroko ibilbidea izango du eta 35 mendate txiki.
2018/04/08 - 16:38
Amadorren garaipena eta Movistarren erakustaldia Amorebietan
Andrey Amadorrek (Movistar) irabazi du Udaberri Klasikaren 64. edizioa. Alejandro Valverde (Movistar) bigarren izan da, bere taldekidearentzat lan egin ostean.
2018/03/31 - 19:38
Valverdek irabazi du lasterketa, azken kilometroetan eraso gogorra emanda
Carlos Verona bigarren izan da 20 segundora, eta Nicholas Schultz hirugarren, minutu eta lau segundora.