Aitor Francesena
2025/09/08 - 21:24
Aitor Francesena zarauztarra, munduko txapeldun, seigarrenez
Basque Team Fundazioaren beka duen kirolariak berriro irabazi du munduko txapelketa, asteburu honetan Kaliforniako Oceanside kaian jokatu den proban. Zarauztarra Steve Fox eta Kirk Watson australiarrak eta Thomas Da Silva frantziarra baino hobea izan da.
2023/07/10 - 23:50
Aitor Francesena eta Ander Goenaga surflariak, Europako txapeldunak
Europako Parasurfing Txapelketan, Francesenak, Basque Teameko kidea bera, VI 1 Men kategorian irabazi du banakako titulua, eta Goenaga, aldiz, Prone 2 Men mailan gailendu da. Halaber, Espainiarekin, taldekako titulua ere eskuratu dute.
2023/06/24 - 22:12
Aitor Francesena surflaria matematikoki gailendu da munduko bi zirkuitutan
Zarautzekoak hiru proba puntuagarrietatik bi irabazi ditu zirkuitu bakoitzean.
2022/09/12 - 15:50
Aitor Francesena surflariak Munduko zirkuitua bereganatu du, AEBko Irekia irabazita
Ameriketako Estatu Batuetako Surf Egokituko Irekiaren bosgarren edizioa irailaren 8tik 11ra jokatu da, Oceanside Pierren (Kalifornia), eta Francesena itsuen kategorian gailendu da.
2020/03/15 - 16:10
Francesena, munduko txapeldun
Aitor Francesenak surf egokituko Munduko Txapelketa irabazi du, La Jollan, Kalifornian. Surflari zarauztarrak 2016ko urrea berretsi du.
2018/12/17 - 16:56
Francesena, laugarren Munduko Txapelketan
Aitor Francesenak laugarren postuan amaitu du San Diegon egin zen Munduko Txapelketa. Hirugarren postua galdu zuen azken olatuan egindako maniobra bategatik zigortua izan ostean.
2014/09/25 - 22:30
Bi surflari itsu, Zarautzeko olatuetan
Derek Rabelo brasildarra eta Aitor Francesena zarauztarra maisu dira taula gainean, biak itsuak diren arren. 'Beyond sight' (Ikusmenetik haratago) filmaren aurkezpenak Zarautzen bildu ditu.