Aitor Elordi
2023/06/24 - 23:03
Elordik Elezkano gainditu du eta aurrera egin du txapelketan (22-4)
Elordik argi eta garbi irabazi dio Elezkanori, Eibarren 22-4 irabazita. Bestalde, Unai Matak debut ona egin du binakako partidan, garaipena bereganatzea lortu ez duen arren.
2023/06/21 - 19:08
CaixaBank Mastersa uztailaren 21ean hasi eta urriaren 1ean amaituko da
Aurkeztu dute 2023ko CaixaBank Mastersa. Sei bikote ariko dira lehian: Elordi-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena II, Peña II-Rezusta, Altuna III-Imaz, Jaka-Martija eta Larrazabal-Zabaleta. Txapelketako lehen partida Urrestillan jokatuko da uztailaren 1ean, eta finala urriaren 1ean Nafarroa Arenan.
2023/06/17 - 14:54
Elordik estreinatu du txapeldunaren elastiko gorria
Aitor Elordi Buruz Buruko txapeldunak urtean zehar jantziko duen elastiko gorria estreinatu du. Ekainaren 16an Mallabin, bere herrian, jokatu zuen Bizkaia Torneoko partida; Banakako Txapelketa irabazi ondorengo lehena.
2023/06/13 - 17:19
Aitor Elordik Asperekin berritu du, 2025era arte
Buruz Buruko Txapelketako eta Binakako Txapelketako egungo txapeldunak bi urtez luzatu du Eibarko enpresarekin zuen kontratua: "Oso pozik nago nigan jarritako konfiantzagatik, eta orain niri dagokit emango dizkidaten aukera berriei etekina ateratzea", adierazi du.
2023/06/06 - 01:00
Aitor Elordi: ''Txapel bat lortzeak ematen duen dena poztasuna da''
Mallabiko herritarrak berak beste gozatzen ikusten ari da Aitor Elordi Buruz Burukoaren txapelduna, final handiaren biharamunean. EITB txapeldunarekin izan da.
2023/06/05 - 11:19
Aitor Mendiluzek eta Jagoba Arrasatek Aitor Elordi Buruz Buruko txapeldunari eskainitako bertsoak
Aitor Elordi da 2023ko Buruz Buruko txapelduna, eta txapela irabazi berritan bertso bana eskaini zioten Aitor Mendiluze bertsolariak eta Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Mallabiko pilotariari.
2023/06/05 - 00:41
Harrera beroa egin diote Aitor Elordi txapeldunari Mallabian
Herrikideek txalo eta kantu artean hartu dute Aitor Elordi Buruz Buruko txapeldun berria. Elordik Jokin Altuna faboritoa mendean hartu du, ezustean, txapelketako final handian.
2023/06/04 - 23:18
Giro bikaina eta emozioa nagusi Bizkaia frontoian, Buruz Buruko finalean
Aitor Elordik eta Jokin Altunak Bizkaia frontoian jokatutako finala maila handikoa izan da, baita harmailetan bizitako giroa ere. Elordik jantzi du txapela, baina bi pilotariek zein zaleek ikuskizun bikaina eskaini dute.
2023/06/04 - 22:44
Jokin Altuna: ''Elordik askoz gehiago jokatu du. 22-18 amaitu da, baina jokoan alde handiagoa izan da''
Amezketako aurrelaria "triste" azaldu da, prentsaurrekoan, Buruz Burukoaren finala amaituta. Haren iritziz, aurkariak, Aitor Elordik, hobeto jokatu du, berak baino, eta merezita irabazi du txapela.
2023/06/04 - 22:30
Aitor Elordi, Buruz Buruko errege
Bizkaitarra Jokin Altuna faborito nagusiari gailendu zaio Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean 18-22.
2023/06/04 - 22:29
Aitor Elordi: ''Txapelketa olatu-aparretan hasi eta amaitu dut''
Aitor Elordi 2023ko Buruz Buruko Txapeldunak finalaren eta azken hilabeteetan egindakoen errepasa egin du Jokin Altunari final handian gailendu ostean.
2023/06/04 - 22:00
Honela jaso du Aitor Elordik 2023ko Buruz Burukoaren txapela
Aurrelari mallabiarrak, Binakako Txapelketa irabazi eta bi hilabetera, bigarren txapel handia irabazi du. Buruz Burukoaren finalean, 22-18 menderatu du Jokin Altuna.
2023/06/04 - 21:51
Aitor Elordi, malkoei eutsi ezinda, finala irabazi osteko elkarrizketan
Bizkaitarra hunkitu egin da finalera iritsi aurreko hilabeteetan bizitakoa gogora ekarri duenean.
2023/06/04 - 21:42
Aitor Elordiri Buruz Buruko txapela eman dion tantoa eta senitartekoekin eta zaleekin egindako ospakizuna
Aitor Elordik ezustekoa eman du 2023ko Buruz Buruko finala Jokin Altunari 18 eta 22 irabazita.
2023/06/04 - 21:34
Elordi, buruz buruko txapeldun
Aitor Elordi da 2023ko Buruz Buruko Txapelketako irabazlea, finalean Jokin Altuna mendean hartuta, 18-22ko emaitzarekin. Ondorioz, Bizkaiko pilotariak lehenengoz jantzi du banakako txapelketa nagusiko txapela.
2023/06/04 - 16:22
Mallabia, ilusioz gainezka Buruz Buruko Txapelketako finalari begira
Aitor Elordik Buruz Buruko Txapeljetako finala jokatuko du Jokin Altunaren aurka. Elordi Mallabiakoa da, eta herri guztia final handiari begira dago. Mallabiarrek txapeldun ikusten dute Aitor Elordi.
2023/06/04 - 14:57
Jokin Altuna vs Aitor Elordi, bi lagunen arteko finala
Buruz Buruko Txapelketako finalean Jokin Altuna eta Aitor Elordi nor baino nor gehiago ibiliko dira. Txapelaren bila joko dute biek ala biek. Lagunak dira, baina final handian dena emango dute irabazteko.
2023/06/03 - 16:50
Aitor Elordi, mundu guztia harrituta utzi duen pilotaria, bere familia barne
Buruz Buruko finala jokatuko du Aitor Elordik Jokin Altunaren aurka ekainaren 4an. Mallabiko pilotariak hainbat jende harrituta utzi du eskaintzen ari den mailarekin, bita bere familia ere. EITB Mediak Aitorren gurasoekin, arrebarekin, amonarekin eta osabarekin hitz egin du.
2023/06/03 - 14:27
Jokin Altuna eta Aitor Elordi, Buruz Buruko txapelaren bila
Ekainaren 4an jokatuko da Buruz Buruko Txapelketako finala, Bilboko Bizkaia frontoian. Jokin Altuna eta Aitor Elordi ibiliko dira nor baino nor gehiago. Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2023/06/02 - 17:03
Buruz Buruko txapeldunen pronostikoak Altunaren eta Elordiren arteko finalerako
Buruz Buruko txapeldunak Sondikan bildu dira. Han izan dira Galarza, Martinez de Irujo, Olaizola II.a, urrutikoetxea, Irribarria, Bengoetxea VI.a, Jaka, Atano X. eta Gorostiza. Finlari buruz hitz egin dute EITB Mediarekin.