Aitor Elordi
2023/11/19 - 21:54
2023ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 19a bitartean jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2023/11/04 - 00:38
2023ko Lau t'erdiko Promozio Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 11 bitartean jokatuko dute.
2023/10/14 - 23:03
Jon Ander Peñak 22 eta 19 irabazi dio Aitor Elordiri
Tolosarra asko sufrituta gailendu da Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako final-laurdenetako ligaxkako 1. jardunaldiko partidan.
2023/10/03 - 17:35
Lau t'erdiko txapelketa hastear da
Joseba Ezkurdia, egungo txapelduna, eta Jokin Altuna dira, aurreikuspenen arabera, txapela irabazteko faborito nagusiak. Txapelketa ostiralean, urriak 6, abiatuko da, eta finala azaroaren 19an izango da.
2023/10/03 - 14:15
Hamabi pilotari arituko dira ostiraletik 2023ko Lau t’erdikoan, Ezkurdiaren hurrengoa izateko
Joseba Ezkurdia (egungo txapelduna), Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria, Iker Salaberria eta Danel Elezkano izango ditu Aspek txapelketan; Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Asier Agirre izango dira Baikoko ordezkariak.
2023/09/23 - 23:04
Aspe, nagusi Olioaren Erronka
Aspek eraman ditu Baikoren aurka jokoan egon diren 900 olio botilak. Lau t'erdikoan Salaberriak irabazi egin dio Agirreri (18-15); binakakoan, aldiz. Jaka-Mariezkurrena II 22-5 nagusitu dira Elordiren eta Tolosaren aurka; eta, azkenik, buruz burukoan Etxeberriak mendean hartu du Artola (19-14).
2023/08/30 - 16:45
Altuna III.ak eta Rezustak Donostia Hiria finala jokatuko dute
15-22 hartu zituzten mendean Elordi eta Zabaleta. Horrenbestez, ostiralean jokatuko den Donostia Hiria torneoko finalerako txartela lortu zuten.
2023/08/28 - 18:39
Javi Zabala, 2023ko San Mateo Feriako berritasun nagusia
Txapelketak irailaren 15etik 24ra iraungo du, eta hiru partida izango dira egunero, hilaren 16an eta18an izan ezik, egun horietan ez baita neurketarik egongo.
2023/08/20 - 22:27
Altuna eta Imaz erraz nagusitu dira Elordi eta Albisuren aurka (22-8)
Hasierako tantoetatik partidaren jabe egin da urdinez jokatu duen bikotea eta ihes egin diete aurkariei markagailuan. Hala, Altuna eta Imaz sailkapeneko bigarren postura igo dira.
2023/08/12 - 14:09
Peña II.ak eta Rezustak bigarren puntua lortu dute, Elordi eta Albisu menderatuta
Peña II.ak eta Rezustak Caixabank Masterseko bigarren puntua lortu dute, Elordi eta Albisu 22-16 mendean hartuta. Azken hauek, aukera gabe geratu dira hiru partidetatik hirurak galdu dituztelako.
2023/08/01 - 17:05
Donostia Hiria Torneoa, enpresen arteko bikote mistorik gabe, 12 urte eta gero
Donostia Hiria Torneoa aurkeztu dute astearte honetan, eta aurtengo berritasun nagusia izango da ez dela enpresen arteko pilotari nahasterik egongo bikoteak osatzerako garaian. Enpresa bakoitzak bi bikote aurkeztuko ditu, abuztuaren 29an hasi eta irailaren 1era arte jokatuko den txapelketan.
2023/07/30 - 22:53
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak partida latza bereganatu dute Elordi eta Albisuren aurka (22-21)
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Caixabank Masterseko bigarren puntua eskuratu dute Elordi eta Albisu 22-21 mendean hartuta.
2023/07/17 - 17:19
2023ko Aste Nagusiko Torneoa aurkeztu dute
2023ko Aste Nagusiak baditu bertako pilota txapelketan izango diren bikoteak. Hala, abuztuaren 24ko lehen finalerdian Urrutikoetxea-Imaz eta Larrazabal-Mariezkurrena II lehiatuko dira. 25eko bigarren finalerdian, berriz, Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta izango dira aurrez aurre.
2023/07/12 - 17:34
Altunaren eta Elordiren arteko Buruz Buruko Txapelketako finalaren errebantxa bertan behera geratu da
Jokin Altunak gainkarga du eskuin bizkarraldean. Amezketako pilotariaren egoeran buruz buru lehiatzea arriskutsua denez, lesioa gehiagora joan daitekeelako, gipuzkoarrak erabaki du ez jokatzea uztailaren 18rako aurreikusita zegoen neurketa.
2023/07/09 - 22:17
Elordik eta Martijak lehen garaipena eskuratu dute
Aitor Elordik eta Julen Martijak lehen garaipena lortu dute San Fermin Torneoan. 22-8 irabazi diete Peña II.ari eta Albisuri. Hala ere, oso zail dute sailkatzea.
2023/07/08 - 15:12
Mariezkurrena eta Larrazabal nagusitu dira txapelketako lehen partidan
Gizonezkoen Sanferminetako Binakako Txapelketa bart hasi da eta Larrazabalek eta Mariezkurrenak 9 tantotan utzi dituzte Elordi eta Martija (9-22). Aitor Elordik ez du jokoan sartzerik izan eta Julen Martija errebotepean izan du ia une oro.
2023/07/07 - 15:13
2023ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2023/06/29 - 22:55
Altuna nagusitu da Elordiren aurka final-laurdenetako norgehiagokan (22-15)
Jokin Altunak 22-15 irabazi dio Aitor Elordiri Sanferminetako 4 t'erdiko txapelketako final-laurdenetan, eta Ezkurdiaren aurka lehiatuko da finalerdietan. Hala, amezketarrak Buruz Buruko finalaren errebantxa hartu du.
2023/06/27 - 18:05
Sei bikote San Fermin Torneoan, uztailaren 7tik 14ra
2023ko San Fermin Torneoa uztailaren 7tik 14ra bitartean jokatuko da, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hamabi pilotari arituko dira bertan (Baikoko sei eta ASPEko sei) sei bikotetan banatuta.
2023/06/27 - 17:25
2023ko San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Finalerdietako ligaxka uztailaren 7ko gauean hasiko da, eta finala uztailaren 14an izango da, Labriten.