Aitor Elordi
2023/01/07 - 15:30
Elordik eta Zabaletak zazpitik zapi partida irabazi dituzte lehen itzulian
Elordik eta Zabaletak zazpi garaipenekin itxi dute Binakako Txapelketako lehen itzulia, urtarrilaren 6an Peña II.a eta Morgaetxebarria mendean hartu ostean (22-11), 7. jardunaldian.
2022/12/31 - 21:49
Elordik eta Zabaletak garaipena soilik ezagutuz itxi dute urtea Binakakoan
Elordik eta Zabaletak seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan. Aurrekoetan ez bezala, liderrei kosta egin zaie irabaztea: 22 eta 21 garaitu dituzte Jaka eta Aranguren.
2022/12/26 - 21:45
Elordi eta Zabaleta, nagusi Lasoren eta Imazen aurka (22-8)
Liderrek ez dute hutsik egin eta erraz menderatu dituzte iazko azpitxapeldunak. Lehen etenaldira 12 eta 2 aurretik joan dira urdinak eta gorriek ezin izan dute ezer egin.
2022/12/17 - 15:02
Elordik eta Zabaletak geldiezin jarraitzen dute, Urrutikoetxea-Albisu bikotearen aurka ere garaipena lortuta
Elordi-Zabaleta bikoteak garaipena bereganatu du Urrutikoetxearen eta Albisuren aurka 22-11ko emaitzarekin Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian. Orain arte jokatutako lau neurketak irabazi dituzte Elordik eta Zabaletak.
2022/12/12 - 16:37
Elordi eta Zabaleta, denen gainetik
Binakako Txapelketako 3. jardunaldia jokatu da asteburu honetan. Elordik eta Zabaletak osatzen duten bikotea hiru partidak irabazi dituen bakarra izan da, eta 22 tanto baino ez dizkiete egin guztira.
2022/12/10 - 15:15
Hirugarren garaipena jarraian lortu dute Elordik eta Zabaletak, P. Etxeberria-Rezusta bikoteari irabazita
Elordik eta Zabaletak hirutik hiru partida irabazi dituzte Binakako Txapelketan. Hirugarren jardunaldian mendean hartu zituzten Peio Etxeberria eta Rezusta, 22-10eko emaitzarekin.
2022/12/03 - 15:45
Elordi eta Zabaleta, geldiezin Binakako Txapelketan Ezkurdia eta Martijari irabazita (22-5)
Bi partidatan 12 tanto jaso dituzte Elordik eta Zabaletak. Lau t'erdikotik maila oso onean da Elordi eta Zabaletarekin bikote bikaina osatu du. Ezkurdiak eta oraindik maila onenean ez dagoen Martijak ezin izan dute ezer egin.
2022/11/30 - 21:59
Elordi eta Zabaletak nagusitasunez gainditu dituzte Elezkano II.a eta Tolosa
Binakako Txapelketako lehengo jardunaldia itxi da Eibarko Astelena pilotalekuan. Elordi-Zabaleta bikoteak ez die inolako aukerarik eman aurkariei eta garaipen erraza lortu dute.
2022/11/30 - 16:54
Aitor Elordi: goizean, pilota hautaketan, eta arratsaldean, txapelketako partidan
Aitor Elordik Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiari dagokion pilota-hautaketa izan du gaur goizean Zornotzan. Arratsaldean, berriz, Zabaletarekin batera Elezkano II.ari eta Tolosari egin beharko die aurre, Eibarko Astelenan, txapelketako lehen jardunaldiko neurketan.
2022/11/22 - 17:18
2023ko Binakako Txapelketa aurkeztu dute, eta ostiralean abiatuko da
P. Etxeberria eta Elordi dira berrikuntza nagusiak: lehen aldiz izango dira Binakako Txapelketan. Lau t'erdikoan bikain ibili dira biak. Aspeko pilotarien iritziz, Baikok bikote indartsuagoak osatu ditu.
2022/11/22 - 12:56
Elordi eta Peio Etxeberria, titular 2023ko Binakako Txapelketan
Bi aurrelari gazteek joan zen urtean hasieratik aritu ziren Iker Irribarria eta Danel Elezkanoren lekuak hartuko dituzte Aspe enpresan.
2022/11/13 - 21:35
Elordik eskuratu du Lau T'erdiko hirugarren postua, Peio Etxeberria 22-18 garaituta
Aitor Elordik osatuko du Lau T'erdiko txapelketako podiuma. Mallabiako pilotariak, herritarren babesean, 22-18 irabazi dio Peio Etxeberriari hirugarren eta laugarren postuak zehaztu behar zituen norgehiagoka.
2022/11/09 - 18:32
Aitor Elordi eta Peio Etxeberria, Lau t'erdiko hirugarren postuaren bila
Elordik eta Etxeberriak igandean, azaroaren 13an, jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partida. Bi pilotariek materiala aukeratu dute Mallabiako frontoian, neurketa jokatuko den pilotalekuan.
2022/11/04 - 15:45
Elordi, Altuna III.ari irabazteko eta finalera sailkatzeko helburuarekin
Aitor Elordik Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Jokin Altunaren aurka azaroaren 6an. Berriatuan topatu du poztasuna eta bakea ematen dion tokia. Bizkaiko pilotariak EITB Mediarekin hitz egin du finalerdiari buruz.
2022/11/03 - 16:44
Altuna III.a eta Elordi, finalerako txartelaren bila
Jokin Altunak eta Aitor Elordik Aukeratu dituzte Lau T'erdiko txapelketako finalerdian erabiliko duten materiala. Aspeko bi pilotariak igandean neurtuko dituzte indarrak Bizkaia pilotalekuan, finalerako txartela lortzeko.
2022/10/29 - 17:18
Elordi, Elezkanori 22 eta 8 irabazita, Lau t'erdiko ligaxkako partida guztietan garaile
Aitor Elordik bere hirugarren garaipena lortu du final-laurdenetako ligaxkan. Hala, Mallabiakoak partida guztiak irabazi ditu, tartean Laso eta Ezkurdia mendean hartuta.
2022/10/24 - 22:30
Elordi eta Peio Etxeberria, Lau t'erdiko ezusteko nagusiak
Aurtengo Lau t'erdikoan aurreikuspenak ez dira betetzen ari. Izan ere, Elordik eta Peio Etxeberriak, kinieletan atzeko postuetan egotea pentsatzetik, txapelketan aurrera egitea lortu dute.
2022/10/22 - 22:49
Elordik finalerdietarako txartela lortu du Lasori irabazita (22-18)
Iragan astean Joseba Ezkurdia mendean hartu ostean, gaur Unai Lasori irabazi dio Bilbon. Bizkaitarrak, beraz, B multzo gogorrean finalerdietarako txartela lortu du lehen bi partidak irabazita.
2022/10/15 - 16:42
Elordik ezustekoa eman du Ezkurdia gaindituta (22-17)
Bizkaitarrak Ezkurdiari irabazi dio Beasainen final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian. Partidaren bigarren erdian hautsi du lehia Aitor Elordik bederatzi eta hutseko partzialarekin.
2022/10/08 - 22:59
Elordi eta Peña II.a final laurdenetako ligaxkara sailkatu dira
Elordi eta Peña sailkatu dira Lau T'erdiko final laurdenetako ligaxkara. Elordik 22 eta 16 irabazi dio Jakari. Peña II.ak, berriz, 22 eta 18 garaitu du Urrutikoetxea.