Ainitze Zumeta
2026/01/01 - 15:07
Zumeta eta Urra, txapeldunak harri-jasotzean; Larrañaga eta Fernandez de Barrena, aizkoran
Kirol Herri saioko banakako finalak jokatu ziren atzo Asteasun: Ainitze Zumeta eta Urra izan ziren nagusi harriak jasotzen; aizkoran, ordea, Mikel Larrañaga eta Oihana Fernandez de Barrena.
2025/12/28 - 21:27
Neguko Harri Herri saioko bost finalistak: Imanol Royo, Mikel Lopetegi, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta eta Eider Garcia
Mallabian jokatu da Neguko Harri Herri saioko 3. jardunaldia, eta ondoko bost harrij-asotzailek bereganatu dute urtarrilaren 4an lehiatuko den final handirako txartela: Imanol Royo, Mikel Lopetegi, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta eta Eider Garcia Durana.
2025/08/17 - 12:11
Mikel Lopetegi eta Ainitze Zumeta berriro garaile Igeldoko eta Uliako harriekin
Zumetak, gainera, berak aurretik jarritako marka ondu du, 70 kiloko harriari 23 altxaldi emanda. Mikel Lopetegik, berriz, 135 kiloko harria 18 aldiz altxatu du, Paulo Azpiazuk baino altxaldi bat gehiago eta Beñat Telleriak baino hiru gehiago eginda.
2025/06/08 - 12:12
Ainitze Zumeta eta Mikel Lopetegi, txapeldun Bi Harri txapelketan
Emakumezkoetan, zarauztarrak 33 altxaldi egin ditu guztira bi harriekin, eta bigarren urtez jarraian jantzi du txapela. Gizonezkoetan, lehia estua izan da Urraren eta Paulo Azpiazuren artean. Biek ere 31 altxaldi egin dituzte, baina pisuz zarauztarra arinagoa denez, berarentzat izan da garaipena.
2025/03/30 - 14:00
Ainitze Zumeta: harriarekin dantzan
Ainitze Zumeta harri-jasotzailea Euskal Herriko txapelduna izan zen 2024an. Besteak beste, kirola nola bizi duen kontatu du zarauztarrak aste honetako saioan.
2025/03/25 - 15:00
Ainitze Zumeta harri-jasotzailea izango da protagonista, igande honetako ''Helmuga'' saioan
Ainitze Zumeta harri-jasotzailea elkarrizketatuko dute aste honetako "Helmuga" saioan, igande goizean, ETB1en.
2024/10/30 - 18:46
Ainitze Zumeta, Euskal Herriko Harri-jasotzaileen Txapelketako irabazlea
Mungian jokatutako proban lortutako garaipenak urte amaiera bikaina eman dio zarauztarrari. Sentsazio txarrekin iritsi arren, egun ona izan zuen.
2023/06/04 - 17:03
Txikia IV.a, Urrezko Aizkolari onena; Azpiazu eta Zelai III.a-Zumeta bikotea, txapeldunak harri-jasotzaileetan
Txikia IV.ak irabazi du Urrezko Aizkolariak txapelketa. Bestalde, harri-jasotzaileetan, Azpiazu nagusitu da gizonezkoen mailan eta Zelai III.a-Zumeta bikotea emakumezkoen Binakako Txapelketan.