Aimar Oroz
2025/10/30 - 17:56
Aimar Oroz taldekideekin entrenatzen hasi da berriz
Jokalari arazuriarrak hilabete eta erdi darama zelaietatik kanpo, ezkerreko oin-zolako faszian lesioa zeukalako; ostegun honetan taldekideekin entrenatu du.
2025/09/16 - 19:46
Aimar Orozek lesioa du ezker oinean
Erdilari nafarrari erresonantzia magnetikoa egin diote Nafarroako Unibertsitate Klinikan, Rayo Vallecanoren aurkako partida arazoekin amaitu ostean.
2025/08/13 - 14:35
Aimar Oroz: ''Lisciren estiloa ausarta da, beti amets egin behar dugu, eta uste dut goian egon behar garela''
Osasunak abuztuaren 19an ekingo dio 2025-2026 EA Sports Ligari Real Madrilen aurka Bernabeun jokatuta. Jokalari gorritxoak sasoiari ekiteko gogoz daude. EITB Mediak Aimar Orozekin hitz egin du Lisci entrenatzaileari, denboraldiaurreari eta hastear den denboraldiko helburuei buruz.
2025/05/19 - 13:26
Aimar Oroz: ''Mendizorrotzara joango gara hiru puntuak ateratzera, eta ea Europan sartzerik daukagun''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Espanyolen aurka garaipena bereganatu ostean (2-0). Europa Ligara zein Konferentzia Ligara sailkatzeko aukerak ditu talde gorritxoak. Azken jardunaldian derbia jokatuko du Alavesen kontra Mendizorrotzan.
2025/04/08 - 01:32
Aimar Oroz: ''Etxera zapore txarrarekin goaz''
Osasunari ihes egin dio garaipenak azken minutuetan eta bana egin du Leganesekin, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan.
2025/03/04 - 21:52
Aimar Oroz lesionatu da eta ezin izango du jokatu Osasunak Bartzelonari egingo dion bisitan
Arazuriko jokalariak min hartu zuen, igandean, Valentziaren aurka, Sadarren, ezker hankako bizeps femoralean; gutxienez hamar egun egongo da bajan, eta, beraz, zalantza da Osasuna-Getafe partidarako osatuko ote den.
2025/02/15 - 21:56
Aimar Oroz: ''Egia da garaipena lortzea kostatzen ari zaigula, baina gaurko puntuarekin pozik nago''
Aimar Oroz pozik agertu da Osasunak Real Madril ahaltsuaren aurka Sadarren 1-1 egin eta gero.
2024/12/03 - 00:34
Aimar Oroz: ''Puntua ona da, partida nola joan den ikusita''
Osasunak bana egin du Sevillaren aurka, EA Sports Ligako 15. jardunaldiko partidan. Gorritxoen gola Budimirrek egin du.
2024/09/02 - 15:30
Aimar Oroz: ''Osasunan daramatzadan urteek pisua izan dute erabakian''
2029ra arte kontratua berritu duela iragarri ostean, hedabideen aurrean hitz egin du erabakiaz Aimar Oroz Osasunako jokalariak.
2024/09/01 - 21:33
Aimar Oroz: ''Oso partida serioa egin dugu eta pozik goaz''
Osasunak 3 eta 2 irabazi dio Vigoko Celta taldeari, EA Sports Ligako laugarren jardunaldiko partidan. Nafarren golak Boyomo debutariak, Carlos Dominguezek (bere atean) eta Abel Bretonesek egin dituzte.
2024/09/01 - 19:22
Aimar Orozek 2029ra arte berritu du kontratua Osasunarekin
Arazuriko erdilariak hiru urtez luzatu du talde nafarrarekin duen lotura. Hala, Orozen etete-klausula berria 30 milioi eurokoa da orain.
2024/04/12 - 21:23
Aimar Orozek lesioa du bere ezker hankan
Osasunako jokalariak ezingo du datorren astelehenean Valentziaren aurka jokatu, giharretako lesio baten ondorioz.
2024/03/12 - 14:25
Aimar Oroz baja izango da Real Madrilen kontrako partidan
Jokalari nafarrak lesioa du giharretako lesioa du ezker hankako aurreko aldean, eta ezingo du zelairatu, Sadarren, EA Sports Ligako liderra aurkari, txapelketako 29. jardunaldian.
2023/09/29 - 11:24
Aimar Oroz: ''Gimenezek bultza egiten dit eta, atzera joatean, hatzekin Witsel ukitzen dut''
Osasunak 0-2 galdu du, Sadarren, Athletico Madrilen aurka. Epaileak hartutako erabaki polemiko batek markatu du partida, David Garciaren gola baliorik gabe utzi baitu. "Nire ustez gola legala da" adierazi du Aimar Orozek, "Gimenezek bultza egin dit, eta atzera joatean hatsekin Witsel ukitu dut".
2023/05/04 - 18:24
Aimar Oroz: ''Finala irabaztearekin eta kopa altxatzearekin amesten dugu''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak Real Madrilen aurka jokatuko duten Errege Kopako finalaz hitz egin du. Badaki aurkaria zaila dela, baina, zaleen laguntzarekin, aukeraren bat izango dutela adierazi du.
2023/03/02 - 00:59
Aimar Oroz: ''Oso pozik gaude garaipenarengatik, emaitza ona lortu nahi genuen eta helburua bete dugu''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak talde gorritxoak Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan Athleticen aurka bereganatutako garaipenaren (1-0) analisia egin du EITB Mediarentzat.
2023/01/31 - 16:33
Aimar Oroz zalantza da hurrengo partidetarako, Kopako final laurdenetan makadura izan ostean
Osasunako jokalari gazteak, ezker hankan eta orkatilan, makadura du, muskulu edema sakonarekin. Sevillaren aurkako kanporaketan jasan zuen, eta klubak ez du zehaztu noiz egongo den, berriro ere, lehiara bueltatzeko moduan.
2022/10/05 - 18:36
Aimar Orozek sustoa eman du Osasunaren entrenamenduan
Aimar Oroz Osasunako jokalariak sustoa eman du Osasunaren entrenamenduan taldekide baten sarrera jaso ostean. Herrenka altxatu da, baina lan saioa osatu ahal izan du. Sarrera gogortxoak eta kolperen bat edo beste ere ikusi ahal izan dira Taxoaren.
2022/08/13 - 17:09
Aimar Oroz: ''Ez dut inongo presiorik sentitu, gozatu egin dut, oso pozik nago''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak talde gorritxoari Sevillaren aurka garaipena eman zion gola sartu zuen. Ez zen bere debuta izan lehen taldearekin, baina lehenengoz jokatu zuen Sadarren, harmailak beteta zeudela. Bizi zuena azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)