Lointek Gernika
2019/04/17 - 14:03
Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa, finalerdien bila
Talde bizkaitarrak Valentzia izango du aurkari Malosten, eta gipuzkoarrek Cadi La Seuren kontra jokatuko dute Lleidan. Bi partidak, 20:00etan hasiko dira.
2019/03/02 - 22:46
Lointek Gernikak agur esan dio Kopari
Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Perfumerias Avenidaren aurka (74-46) jokatu duen Gasteizko Erreginaren Kopako finalerdietako partida.
2019/03/02 - 20:21
Perfumeriasen bigarren laurden bikainak finaletik kanpo utzi du Gernika (74-46)
21 eta 3ko partzialak min handia egin dio talde bizkaitarrari eta, amore eman ez duen arren, finalerdia galdu eta Erreginaren Kopako final handitik kanpo geratu da.
2019/02/26 - 16:28
Lointek Gernika sasoi betean iritsiko da Kopara
Lointek Gernikak Gasteizko Erreginaren Kopa jokatuko du. Talde bizkaitarra inoiz baino hobeto iristen da hitzordura.
2019/02/24 - 14:16
Lointek Gernika sasoirik onenean iritsi da Kopara
Bizkaitarrak hirugarren dira ligan eta Eurocupen historia egin dute. Beldurrik gabe ekingo diote Erreginaren Kopari.
2019/01/10 - 21:55
Lointek Gernikak ez du joaneko errenta baliatu eta Eurokopatik at geratu da
Blake Dietrick estatubatuarrak kanporaketa berdintzeko aukera izan du, azken unean, baina ez du hirukoarekin asmatzerik izan.
2019/01/10 - 15:28
Lointek Gernika Bizkaiak sailkapen historikoa lortu nahi du gaur Istanbulen
Mario Lopezen taldeak 15 puntuko errenta defendatuko du egungo txapelduna den Galatasarayren etxean.
2019/01/08 - 18:16
Naiara Diez: 'Partidaren bila goaz, 15 puntuko abantailan pentsatu gabe'
Lointek Gernikak ostegunean jokatuko du Galatasarayren aurka Eurocupeko kanporaketako itzuliko partida eta 15 puntuko abantaila dute gernikarrek. Naiara Diezek neurketari buruz hitz egin digu.
2019/01/08 - 17:45
Lointek Gernika Turkiarantz abiatu da Eurocupeko partida jokatzeko
Gernikako taldea astearte honetan atera da Loiuko aireportutik Istanbulera, bertan Galatasarayren aurka jokatzeko, ostegunean.
2019/01/04 - 10:23
Jokalariek eta zaleek elkarrekin ospatu zuten Gernikaren garaipen handia
Lointek Gernika Bizkaiak Galatasaray gainditu zuen Malosten 84-60. Datorren astean, Turkian, puntu alde hori defendatuko beharko dute final-zortzirenetarako txartela eskuratzeko.
2019/01/03 - 11:19
Lointek Gernika vs Galatasaray, partida gogorra eta garrantzisua Malosten
Gernikako taldeak Turkiako taldeari irabaztea bilatuko du gaur final-hamaseirenetako aurreko playoff-eko joaneko partidan (20:00etan). Itzuliko partida urtarrilaren 10ean jokatuko da Istanbulen.
2018/12/14 - 11:42
Lointek Gernika Bizkaia vs Galatasaray, play-offetan
Joaneko partida urtarrilaren 3an jokatuko da Malosten, eta bueltakoa, hilaren 10ean, Istanbulen.
2018/12/12 - 23:11
Lointek Gernika Eurokopako hurrengo fasean egongo da
Bizkaitarrek Uniao Sportivaren aurkako lehia irabazteaz gain (84-66), lagun izan dute Gironak Uni Gyorren etxean lortu duen garaipenak (56-78).
2018/12/12 - 10:31
Lointek Gernika vs Uniao Sportiva, Europan jarraitzeko azken aukera
Gernika-Lumoko taldeak gaurko partida irabazi eta Györrek Gironaren aurka galtzea behar du Europan bizirik jarraitzeko. Partida zuzenean izango dugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, 19:00etan hasita.
2018/12/06 - 01:33
Lointek Gernikak galdu egin du Hungarian eta zaildu egin zaio sailkapena (79-61)
Lehia galtzeaz gain, Mario Lopezen taldeak ezin izan dio eutsi Uni Gyorren aurka Malosten lortu zuen 12 puntuko aldeko averageari.
2018/12/05 - 01:14
Lointek Gernika, hurrengo faserako sailkapenaren bila
Mario Lopezen taldeak Hungariako Gyorren aurka jokatuko du, eta, irabaziz gero, hurrengo fasean egon daiteke.
2018/11/11 - 14:49
Lointek Gernika Bizkaiak derbia irabazi dio RPK Araskiri
Talde bizkaitarra nagusitu da Dia Ligako euskal derbian, Arabako taldeari 77-70 irabazita.
2018/11/01 - 16:16
Lointek Gernikak Eurokopako lehen garaipena lortu du (79-67)
Bizkaitarrek Uni Györ talde hungariarrari irabazi diote, eta hurrengo fasera sailkatu ahal izateko berebiziko garrantzia duen garaipena erdietsi dute.
2018/09/13 - 23:07
Lointek Gernikak denboraldirako izarrak aurkeztu ditu
Urriaren 14ko asteburuan ekingo diote ligari Gernikako neskek. Aurrez, ordea, urriaren 8 eta 11an, Eurokopako kanporaketa jokatuko dute Namurren aurka.
2018/06/20 - 16:07
Lointek Gernika Bizkaiak EuroCup Women jokatuko du berriro ere
Hilaren 27 baino lehen dokumentazio guztia aurkeztu behar dute. Egutegiaren zozketa, aldiz, uztailaren 5ean egingo da Munichen (Alemania).