Bilbao Basket
2025/07/04 - 18:33
Harald Freyk 2027ra arte berritu du kontratua Bilbao Basketekin
Bilbon eman duen lehen denboraldian, batez beste 8,5 puntu eta 3,3 asistentzia lortu ditu partidako, eta erabakigarria izan da FIBA Europa Kopako kanporaketetan eta finalean.
2025/07/03 - 15:59
Amar Syllak Bilbao Basketekin berritu du, bi denboraldiz, 2027ra arte
Sylla, 23 urtekoa eta 2,06koa bera, 2024-25 denboraldian, alegia, Bilbao Basketen eman duen aurreneko urtean, bereziki amaieran izan da garrantzitsua. Sylla, 23 urtekoa eta 2,06koa bera, 2024-25 denboraldian, alegia, Bilbao Basketen eman duen lehen urtean, bereziki amaieran izan da garrantzitsua.
2025/07/02 - 17:35
Bilbao Basketek Luke Petrasek hegal-pibota fitxatu du, 2025-26 denboraldirako
Bizkaiko taldeko jokalari berriak 29 urte ditu, eta 2,08ko altuera; estatubatuarra da, eta Poloniako selekzioarekin internazional. Anwil Wroclawek taldetik iritsi da Bilbora.
2025/07/01 - 16:41
Zoran Dragicek ez du Bilbao Basketen jarraituko
Hegaleko esloveniarrak, 36 urtekoa bera, 8,3 puntu sartu eta 2,5 errebote harrapatu ditu, partidako, batez beste, 2024-25 denboraldian. Dragicek euskal klubarekin zuen kontratua bete egin du; Bilbon, FIBA Europa Kopa irabaztea lortu du.
2025/06/29 - 21:15
Thijs De Ridderrek ez du Bilbao Basketen jarraituko
Jokalariak agur esango dio Bilbori FIBA Europe Cup tituluarekin, denboraldiko helburuak betez eta paper garrantzitsua izanez. Gainera, 2024-25 denboraldiko Boskote Gazte Onenean egon da.
2025/06/27 - 18:14
Justin Jaworski eskolta, Bilbao Basketen bigarren fitxaketa
Jaworski Alemaniako ligako saskiratzaile onena izan da aurreko denboraldian, 19,5 punturekin.
2025/06/26 - 15:38
Pantzarrek Unicajarekin sinatu du, baina Bilbao Basketen jarraituko du, utzita, 2025-26 denboraldian
Joko antolatzaile suediarra, 25 urtekoa bera, 2023an iritsi zen Bilbao Basketera, eta Unicajak 2030era arte fitxatu du, baina bi klubek adostu dute beste urtebetez jarraituko duela euskal taldean.
2025/06/25 - 15:27
Marvin Jonesek Bilbao Basket utziko du
2024-25 denboraldian izan da estatubatuarra Bizkaiko taldean; partidako, batez beste, 8,6 puntu sartu eta 3,5 errebote hartu ditu Endesa Ligan, eta 8,4 puntu eta 3,8 errebote FIBA Europa Kopan.
2025/06/24 - 17:44
Abdur-Rahkmanek ez du Bilbao Basketen jarraituko
Eskolta estatubatuarrak, partidako, batez beste, 10,4 puntu sartu eta 2,1 asistentzia eman ditu Endesa Ligan, eta, FIBA Europa Kopan, 10,4 puntu eta hiru asistentzia, 2024-25 denboraldian.
2025/06/20 - 17:37
Darrun Hilliard, Surne Bilbaoren lehen fitxaketa
32 urteko hegaleko estatubatuarra Unics Kazan taldetik dator.
2025/06/14 - 21:51
Saskibaloiak Bilboko Areatza hartu du
200 taldek eta 800 jokalarik baino gehiagok eman dute izena Bilbao Jokoan maila eta adin guztietako lagunentzat antolatutako torneoan. 12 saskibaloi pista jarri dituzte txapelketa honetarako.
2025/06/06 - 21:16
Ruben Dominguezek ez du Surne Bilbao Basketen jarraituko, eta Estatu Batuetako Unibertsitate Ligan arituko da
Klubak baieztatu duenez, Ruben Dominguezek ez du euskal taldean jarraituko datorren denboraldian, eta Texas A&M taldean jokatuko du, AEBko Unibertsitate Ligako I. mailan.
2025/06/03 - 14:50
Xavi Rabaseda: ''Zorionekoa naiz, hiru urte zoragarri bizi izan ditut Bilbon''
Xavi Rabaseda jokalari kataluniarrak agur esan dio Bilbao Basketi astearte honetan emandako prentsaurrekoan, hiru denboraldiz beltzezko gizonekin jokatu ostean.
2025/05/31 - 00:03
Bilbao Basketek Barçaren aurka galdu du Ligako azken jardunaldian (68-85)
Surne Bilbao Basketek 68-85eko emaitzarekin galdu du Barçaren aurka Endesa Ligaren itxieran. Partidaren hasiera kaskarrak Kataluniako taldearen alde makurtu du balantza, eta garaipena lortu du.
2025/05/30 - 22:13
Hlinason islandiarrak bi denboraldirako berritu du Bilbao Basketekin
27 urte eta 2,16 metroko altuera duen eskandinaviarra Bilbao Basketen aritu da azken bi denboraldietan, eta 30 urte betetzear dagoen arte sinatu du.
2025/05/19 - 00:25
Zaragozak mendean hartu du Bilbao Basket Miribillan, bi luzapenen ostean (104-111)
Casademont Zaragozak bi luzapenen ostean irauli du Surne Bilbao Basketen aurkako partida Miribillan, 104-111ko emaitzarekin.
2025/05/11 - 18:23
Bilbao Basketek salbazioa ziurtatu du eta Leyma Coruña Bigarren Mailara jaitsi da
Surne Bilbao Basketek beste urtebetez Endesa Ligan jarraituko duela ziurtatu du matematikoki, Leyma Coruña Miribillan 79-67 garaituta.
2025/05/03 - 23:58
Bilbao Basketek galdu egin du Joventuten aurka Badalonan (87-79)
Surne Bilbao Basket 87-79 galdu du Joventuten aurka Badalonan jokatu duen partida. Kataluniako taldeak ia hiru hilabete zeramatzan etxean irabazi gabe.
2025/04/29 - 21:24
Bilbao Basket Bizkaiko Batzar Nagusietan izan da, FIBA Europa Kopa irabazita
Bilboko taldea Gernika-Lumon izan da astearte arratsaldean, eta omenaldia egin diote Bizkaiko Batzar Nagusietan; Europako titulua eskaini die, hala, lurraldeko herritar guztiei.
2025/04/27 - 22:04
Bilbao Basket markagailua iraultzetik gertu geratu da Murtziaren aurka, baina luzapenean galdu du (80-83)
Bilbao Basket Murtziaren aurkako markagailua iraultzetik gertu geratu da Endesa Ligako 29. jardunaldian, partida luzapenera eramanez, baina porrot egin du (80-83).