Bilbao Basket
2022/08/29 - 19:46
Goudelock, belauneko lesio larri batekin, denbora luzez egongo da bajan
Estatubatuarra belaun gainean erori zen erasoko jokaldi baten ostean eta esku-ohean erretiratu behar izan zuten. Denboraldi-aurreko lehen lagunartekoan izan zen, Portoren aurka.
2022/08/25 - 18:59
Bilbao Basketek Michale Kyser aurkeztu du
Hapoel Holon taldetik dator. Pibota da, baina postu gehiagotan ere ibili daitekeena.
2022/08/24 - 01:55
Bilbao Basketek berriro gozatu ahal izan du Aste Nagusiaz, Thate anaien eta Ein Prositen eskutik
Pandemiaz geroztik ospatu gabe zuten, baina aurten bai, Bilbao Basketeko jokalariek Aste Nagusiko bazkari tradizionalaz gozatu dute Thate anaien eta Ein Prositen eskutik.
2022/08/22 - 20:56
Francis Alonso: ''Bilbora etortzea erronka handia da, baina anbizioz hartuko dut''
Bilbao Basketek Francis Alonso jokalari berria aurkeztu du gaur. Hauek dira EITB Mediak bildu dituen adierazpenak.
2022/08/19 - 19:26
Bilbao Basketek Nikola Radicevic aurkeztu du
Rafa Pueyo kirol zuzendariak joko antolatzaile klasikoa dela esan du, baina fisiko "modernoa"rekin, oso altua baita. ACBn eta Euroligan esperientzia duen jokalaria da.
2022/08/16 - 21:14
Surne Bilbao Basket martxan jarri da
Jaume Ponsarnauren taldea martxan jarri da eta lehen taldeko bederatzi lagun izan ditu bere esanetara lehen entrenamenduan.
2022/07/29 - 16:47
Sergio Garcia donostiarra izango da Bilbao Basketen bigarren entrenatzailea
Garcia Leyma Coruñatik dator Miribillara. Talde horretan entrenatzaile nagusia izan da Urrezko LEB ligan.
2022/07/26 - 16:17
Bilbao Basketek Denzel Andersson hegal-pibota fitxatu du
Jokalari suediarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Bilboko taldearekin.
2022/07/23 - 14:30
Damien Inglisek ez du Bilbao Basketen jarraituko
Klubak jakinarazi duenez, hegaleko pibot frantziarrak ez du berritzeko zuen proposamena onartu eta bere hurrengo taldea Kanaria Handia izango da.
2022/07/20 - 15:58
Bilbao Basketek Sulejmanovicen itzulera baieztatu du
Bilboko taldearen eta hegal-pibot bosniarraren arteko akordioa denboraldi baterako da.
2022/07/15 - 16:43
Xavi Rabasedak Surne Bilbao Basketen jokatuko du datozen bi denboraldietan
Bilboko taldearen fitxaketa berriak 410 partidako esperientzia dauka Endesa Ligan, eta Euroliga, Eurocup eta Champions League txapelketetan ere aritua da.
2022/07/13 - 16:51
Bilbao Basketek Michale Kyser pibot estatubatuarra fitxatu du
Hapoel Holon Israelgo taldetik iritsiko da Bilbora, eta datorren denboraldirako sinatu du 'beltzezko gizonekin'.
2022/07/11 - 19:43
Surne Bilbao Basketek Ignacio Rosa hegal-pibota fitxatu du
ICG Força Lleida taldetik iritsiko da Bilbora, eta bertan, bataz beste, 10,3 puntu sartu eta 4,1 errebote hartu zituen partida bakoitzean iaz.
2022/07/07 - 18:14
Bilbao Basketek Nymburg, Igokea eta Bahçesehir izango ditu aurkari Txapeldunen Ligan
Bilboko taldeak Txekia, Bosnia-Herzegovina eta Turkiara bidaiatu beharko du multzoen fasean.
2022/07/05 - 17:11
Bilbao Basketek Francis Alonso eskolta fitxatu du
Denboraldi baterako eta aukerako beste baterako kontratua sinatu du eta Bilboko taldearen bigarren fitxaketa da, Nikola Radicevic joko-antolatzaile serbiarraren atzetik.
2022/07/02 - 16:26
Jeff Witheyk Surne Bilbao Basketen jarraituko du
Witheyk Endesa Ligako lehen denboraldia izan zuen iaz, batez beste 6,6 puntu, 5,4 errebote eta 1,2 tapoi lortuz 16 minututan.
2022/06/28 - 16:45
Bilbao Basketek Nikola Radicevic fitxatu du
Joko-antolatzaile serbiarrak 28 urte ditu, eta Lituaniako Lietkabelis taldetik iritsi da Bilbora.
2022/06/23 - 18:42
Ponsarnauk Bilbao Basketen lan onari jarraipena eman nahi dio
Bilbao Basketek Jaume Ponsarnau entrenatzailea aurkeztu du. Teknikariak adierazpenak egin ditu aurkezpen-ekitaldiaren ostean.
2022/06/22 - 22:30
Angel Delgadok ez du Bilbao Basketen jarraituko
Klubak jakinarazi duenez, pibot postuan jokatzen duen dominikarrak taldean ez jarraitzeko erabakia hartu du. 2021-2022 Endesa Ligan errebote gehien hartu dituen jokalaria izan da.
2022/06/21 - 16:08
Jaume Ponsarnau, Bilbao Basketen entrenatzaile berria
Kataluniako entrenatzaileak Mumbruren lekua hartuko du.