Bilbao Basket
2023/03/19 - 16:54
Francis Alonso eta Hakanson, lider Bilbao Basketen garaipen baliotsuan (84-77)
Surne Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Basquet Gironaren aurka Miribillan (84-77), talde bilbotarrari lasaitasuna eman diona gelditzen diren partidei begira.
2023/03/16 - 00:16
Bilbao Basket matematikoki aukerarik gabe geratu da Txapeldunen Ligako final laurdenetara sailkatzeko
UCAM Murtziak Tenerife menderatu du, 82-67, eta, ondorioz, Jaume Ponsarnauren taldeak ez du inolako aukerarik Txapeldunen Ligako taldean, final zortzirenetako fasean, laurdenetara aurrera egiteko.
2023/03/14 - 22:29
Bilbao Basketek galdu egin du Istanbulen, eta asko zaildu zaio Europan jarraitzea
UCAM Murtziak asteazkenean Lenovo Teneriferen aurka galdu behar du eta Bilbao Basketek 23 puntu baino gehiagoko aldearekin irabazi behar dio Murtziari azken jardunaldian Europan jarraitu ahal izateko.
2023/03/06 - 21:36
Bilbao Basket Teneriferen aurka arituko da asteartean, Txapeldunen Ligan, eta zenbait jokalari zalantzan daude
Ez dago argi Andersson eta Radicevic jokatzeko moduan izango diren, eta Hakanson eta Ubal, nahiz eta igandean Kanaria Handiaren kontrako partidan aritu, ez daude ehuneko ehunean. Partida eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai, zuzenean, 20:00etan.
2023/03/05 - 18:39
Kanaria Handiak garaipen argia lortu du Bilbao Basketen aurka (94-71)
Surne Bilbao Basketek porrota jaso du Kanaria Handiaren aurka jokatutako Endesa Ligako partidan (94-71), Vitor Benite brasildarraren saskiratze bikainen ondorioz.
2023/03/01 - 17:54
Georgios Tsalmpouris jokatzeko prest dago
Surne Bilbao Basketek Giorgios Tsalmpouris aurkeztu du ofizialki. Pibot greziarra denboraldi amaierara arte dator Jeff Whithey lesionatuaren baja arintzeko.
2023/02/26 - 23:48
Surne Bilbaok Tsalmpouris greziarra fitxatu du Withey lesionatuaren ordez jokatzeko
Orain libre zegoen arren, denboraldia Real Betisen hasi zuen, non 16 partida jokatu zituen, non bataz beste 8,8 puntu eta 2,9 errebote egin zituan 18 minututan.
2023/02/24 - 17:14
Withey baja izango da 6 eta 8 aste artean ezker oineko lesio batengatik
Witheyk "bihurritu moderatua du ezker orkatilaren kanpoko alboko lotailuan, eta bosgarren metatartsianoaren oinarria hautsi du entrenamendu batean bihurritu ostean".
2023/02/21 - 20:28
Goudelock Bilbao Basketekin entrenatzen hasi da berriro, lesio larria izan eta sei hilabetera
Eskolta estatubatuarrak ia erabat hautsi zuen ezker belauneko tendoi errotulianoa abuztuaren 27an, lagunarteko partida batean.
2023/02/11 - 21:56
Bilbao Basketek bolada txarra eten du Granadari irabazita (90-73)
Adam Smith eta Alex Reyes jaurtitzaileek eta Jeff Withey pibotak liga geldialdi lasaia eman diote Surne Bilbao Basketi larunbat honetan Miribillan, azken hamaika partidetan bederatzi porroteko bolada txarra eten ostean. Garaipen argia lortu dute Covirán Granadaren aurka (90-73).
2023/02/09 - 17:50
Adam Smith: ''Gorabeherekin, baina gauzak ondo doaz. Erritmoa hartu nahian gabiltza''
Surne Bilbao Basketeko jokalariak, komunikabideen aurrean, zehaztu du zein den taldeak duen bolada txarretik irteteko konponbidea: "Gogor jarraitu behar dugu lanean, eta bat eginda segi".
2023/02/08 - 01:35
Bilbao Basketek ezin izan du ezustekoa eman eta galdu egin du Teneriferen aurka (78-66)
Ponsarnauren mutilek minutu onak izan dituzten arren, Lenovo Teneriferen eraginkortasunak Beltzezko Gizonen aukerak bertan behera utzi ditu.
2023/02/07 - 13:10
Bilbao Basketek Lenovo Tenerife egungo txapeldunaren aurka jokatuko du asteartean
Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldeak bere dinamika negatiboa irauli nahi du. Partida eitb.eus-en ikusi ahal izango da, 20:30ean, zuzenean.
2023/02/05 - 12:14
Bilbao Basketek laugarren porrota jarraian jaso du Endesa Ligan Obradoiroren aurka galdu ostean (77-64)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Obradoiroren kontra jokatutako Endesa Ligako 19. jardunaliko partida, 77-64ko emaitzarekin. Ondorioz, lau neurketa jarraian galdu ditu ligan Bilboko taldeak.
2023/02/01 - 00:56
Surne Bilbao Basketek galdu egin du UCAM Murtziaren aurka (90-72)
Surne Bilbao Basketek lehen porrota jaso du Txapeldunen Ligako top 16an UCAM Murtziaren aurka.
2023/01/31 - 11:25
Surne Bilbaok Txapeldunen Ligako final-laurdenetara hurbilduko duen bigarren garaipena lortu nahi du Murtzian
Bilboko taldea beste garaipen bat lortzen saiatuko da asteartean, 20: 30ean, Murtziako Kirol Jauregian. Zuzenean ikusi ahalko da ETB4n eta eitb.eus-en.
2023/01/25 - 22:58
Bilbao Basketek Darussafakaren aurka garaipena bereganatuta (85-75) ekin dio Top 16ari
Bilboko taldeak mendean hartu du Turkiako Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako ligaxkan. Atsedenaldiaren ostean hautsi du norgehiagoka Surne Bilbao Basketek.
2023/01/24 - 19:13
Bilbao Basketek asteazkenean ekingo die Txapeldunen Ligako final zortzirenei, Miribillan, Darussafakaren aurka
eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute partida, 20:00etatik aurrera. Turkiako taldeaz gain, Jaume Ponsarnauren gizonek, "Top 16" fasean, Lenovo Tenerife eta UCAM Murtzia izango dituzte aurkari.
2023/01/24 - 18:02
Jaume Ponsarnau: "Harro gaude, ilusionatuta Txapeldunen Ligarekin, zaleen izenean ondo egiteko gogoz"
Surne Bilbao Basketek asteazkenean ekingo die Txapeldunen Ligako final zortzirenei, Miribillan, Darussafakarren aurka, 20:00etan. eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute partida. Bilboko taldearen entrenatzailearekin izan da EITB Media.
2023/01/22 - 17:17
Bilbao Basketek agur esan dio Kopari Bartzelonaren aurka galduta (88-78)
Laprovittolaren bost hirukok Barçaren garaipena oinarritu dute Surne Bilbao Basketen aurka (88-78), bigarren zatian erreakzionatu duena, baina ezin izan du saihestu Koparako aukerarik gabe utzi duen emaitza.