Bilbao Basket
2023/06/13 - 18:12
Xavi Rabasedak Bilbao Basketekin zuen kontratua luzatu du, 2025era arte
Bilboko taldeko hegalekoa, 34 urtekoa bera, 2022an heldu zen Bizkaiko hiriburura, eta klubak bi denboraldirako fitxatu zuen; hortaz, urtebetez luzatu du, orain, Bilbao Basketekin sinatu zuen lehen kontratua.
2023/05/31 - 19:52
Ponsarnau: ''Oso pozik nago, lan eta giro testuingurua positiboa baita''
Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basketeko entrenatzaileak urtebetez luzatu du bere kontratua, 2025era arte. Entrenatzaile katalanak bere poztasuna erakutsi du asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.
2023/05/31 - 14:58
Jaume Ponsarnauk 2025era arte berritu du Bilbao Basketekin zuen kontratua
Entrenatzaile kataluniarra 2022-23 denboraldian ibili da lehen aldiz Bilbao Basketen, eta Bilboko taldea Endesa Ligako hamabigarren tokian sailkatu da. Ponsarnauk, hortaz, gutxienez bi denboraldi gehiago emango ditu Bilbao Basketen entrenatzaile gisa.
2023/05/30 - 20:16
Goudelock, Kyser, Radicevic, Francis Alonso eta Ubal jokalariek ez dute Bilbao Basketen jarraituko
Goudelock aurreko denboralditik aritu da taldean, eta beste laurek denboraldi bakarra egin dute Bilbon.
2023/05/24 - 02:27
Surne Bilbao Basket Europarako txartelik gabe geratu da, Unicaja Malagarekin galduta (71-103)
‘Beltzezko gizonek’ jipoia jaso dute Miribillan andaluziarren aurka. Unicajak bosgarren tokian amaituko du liga.
2023/05/24 - 02:23
Bilbao Basket-Unicaja Malaga partidaren laburpena (71-103)
Surne Bilbao Basketek ez du datorren denboraldian Europan jokatuko Unicaja Malagarekin Endesa Ligako azken jardunaldiko partida galdu ostean.
2023/05/17 - 16:55
Sergio Llorente Bilbao Basketera bueltatu da, Hakanson, Ubal eta Radicevic lesionatuta daudelako
Jaume Ponsarnauren taldeak ahulduta du joko-antolatzailearen postua, eta, horregatik, Llorente fitxatu du, denboraldi amaierara arte. Jokalariak 32 urte ditu, eta 2016-17 denboraldian ere ibili zen Bilbao Basketen.
2023/05/14 - 18:32
Bilbao Basketek 67-55 galdu du Murtzian, eta ezin izan du eten etxetik kanpoko bolada txarra
Jaume Ponsarnauren taldeak Nikola Radicevic eta Agustin Ubal joko antolatzaileak galdu ditu, lesionatuta; Bilbao Basket hamargarren tokian dabil, eta ez du aukerarik bederatzigarren postura iristeko.
2023/05/11 - 00:59
Bilbao Basketek aise irabazi dio Breogani (83-66) eta sailkapeneko 10. postuan kokatu da
Surne Bilbao Basketek irabazi egin du Leche Rio Breoganen aurka jokatutako Endesa Ligako 32. jardunaldiko partida, 83-66ko emaitzarekin. Ondorioz, Bilboko taldeak gainditu egin du Galiziakoa, 10. postua lapurtu dio eta averagea irabazi ere bai.
2023/05/07 - 13:57
Bilbao Basketek galdu egin du Betisen etxean (86-78)
Lehen bi laurdenetan oreka izan da nagusi. Bilbotarrak aurretik jarri dira hirugarrenean, baina andaluziarrek erreakzionatzen jakin dute eta eurek eraman dute garaipena. Mailari eustea gertuago du Betisek orain.
2023/05/01 - 01:03
Bilbao Basketeko Adam Smith jokalaria, Endesa Ligako 30. jardunaldiko jokalari onena
Smith izan zen partidako saskiratzaile nagusia 28 punturekin, jaurtiketen % 86,7ko portzentajearekin.
2023/04/30 - 01:42
Bilbao Basketek Manresari irabazi dio Europari begira jarraitzeko (80-76)
Emir Sulejmanovicen baloi lapurreta erabakigarria izan da Surne Bilbaok BAXI Manresa mendean har dezan Miribillan. 'Beltzezko gizonek' 80-76 irabazi dute Adam Smith eskoltaren protagonismoarekin (28 puntu eta 32ko balorazioa).
2023/04/26 - 23:46
Bilbao Basketek hirugarren porrota jarraian jaso du Teneriferen aurka galdu ostean (60-83)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Lenovo Teneriferen aurka Bilbao Arenan jokatutako Endesa Ligako 28. jardunaldiko partida.
2023/04/23 - 12:39
Bilbao Basketek galdu egin du Valentziaren aurka (95-88)
Surne Bilbao Basketek porrota jaso du Valentziaren kontra 95-88ko emaitzarekin, Endesa Ligako 29. jardunaldiko partidan.
2023/04/16 - 00:44
Bilbao Basketek galdu egin du 19 porrot jarraian zeramatzan Fuenlabradaren aurka (77-71)
Bilbao Basketek galdu egin du Endesa Ligan 19 porrot jarraian zeramatzan Fuenlabradaren kontra. Madrilgo taldeak 77 eta 71 irabazi dio Surne Bilbao Basketi, 27. jardunaldian.
2023/04/09 - 22:06
Radicevicek garaipena eman dio Bilbao Basketi Barçaren aurka (82-80)
Nikola Radivecic heroiz jantzi da igande honetan Miribillan, Surne Bilbao Basketi garaipen epikoa emateko bi hirukorekin, 82-80, Bartzelonari Endesa Ligako lidergoa eskuratzea eragotziz.
2023/04/04 - 18:16
Francis Alonso baja izango da denboraldi osorako belauneko lesio batengatik
Alonsok lesioa izan zuen Casademont Zaragozaren aurka Miribillan jokatutako partidan, eroriko batean hankak gehiegi luzatu ondoren.
2023/04/02 - 01:33
Bilbao Basketek garaipena lortu du Zaragozaren aurka (81-68)
Surne Bilbao Basketek sailkapenean zuena baino lasaitasun handiagoa lortu du Casademont Zaragozaren aurka 81-68 irabazita Miribillan, eta datorren denboraldiari begira Europako sailkapena besterik ez du buruan.
2023/03/28 - 20:50
Hakansonek giharretako lesioa du eta baja izango da Zaragozaren aurkako partidan
Joko-antolatzaileak zuntz-haustura du eskuineko hankan, eta sendatze-pronostikoa “eboluzioaren araberakoa” izango da.
2023/03/22 - 12:09
Bilbao Basketek UCAM Murtziaren aurka galduta esan dio agur Europari (67-71), garrantzirik gabeko neurketan
Bilboko taldeak ez zuen Txapeldunen Ligan jarraitzeko aukerarik, eta aurkariak, aldiz, bermatuta zuen sailkatzea. "Beltzezko gizonek" zazpi puntuko aldea izan zuten azken laurdenean, baina ezin izan zioten eutsi, eta, azkenean, galdu egin zuten norgehiagoka.