Baskonia
2023/11/19 - 22:22
Baskoniak bigarren zati sendo batekin erantzun dio Valentziari (83-74)
Bigarren zati sendo batean, Baskonia suspertu, eta 83-74 irabazi dio Valentzia Basketi, Endesa Ligako lau porroteko bolada txarra eteteko.
2023/11/19 - 11:00
Chima Moneke, Euroligako bederatzigarren jardunaldiko jokalaririk onena
Moneke funtsezkoa izan da Baskoniak ASVEL Villeurbanneren aurka Lyonen lortutako garaipenean. 35 balorazio-kredituekin Euroligako 9. jardunaldiko EMP bihurtu da.
2023/11/18 - 00:41
Baskoniak buelta eman dio partidari Asvelen aurka irabazteko (81-88)
Gasteizko taldeak partidari buelta eman dio garaipena lortu eta Euroligako bolada onarekin jarraitzeko.
2023/11/12 - 17:05
Baskoniak 108-95 galdu du Obradoiroren kontra, luzapena behartu ostean
Baskoniak porrot egin du Obradoiroren aurka, 108-95eko emaitzarekin, Endesa Ligako 9. jardunaldiko partidan. Jordan Howard (Obradoiro), Markus Howard Baskoniako jokalariaren anaia, izan da norgehiagokako izarra.
2023/11/09 - 21:30
Miller-McIntyrek azken segundoan eman dio Baskoniari garaipena Olympiakosen aurka, Pireon (74-75)
Gasteizko taldeak 15 puntuko aldea zuen atsedenaldian, 35-50, baina etxekoek, bigarren zatian, markagailua irauli dute, eta abantaila zutela iritsi dira azken segundoetara; Codi Miller-McIntyrek, saskiratze bikaina lortuta, garaipena eman die Dusko Ivanovicen gizonei.
2023/11/05 - 21:44
Baskoniak 76-88 galdu du Kanaria Handiaren kontra, eta hirugarrenez jarraian egin du porrot Endesa Ligan
Baskoniak galdu egin du Kanaria Handiaren aurka, 76-88ko emaitzarekin, Buesa Arenan jokatutako Endesa Ligako 8. jardunaldiko norgehiagoka. Bideoan duzu ikusgai neurketaren laburpena.
2023/11/04 - 00:59
Baskoniak Partizani irabazi dio Ivanovicen itzuleran (84-83)
Gasteizko taldeak garaipena lortu du berriro Euroligako partidan, bost porrot jarraian jaso ostean. Dusko Ivanovic aulkira itzuli da, Joan Peñarroya kargutik kendu ostean.
2023/11/03 - 21:49
Baskoniak Luis Scolaren elastikoa erretiratu du Buesa Arenan
Baskoniak Luis Scola klubeko jokalari ohi eta mitoaren elastikoa erretiratu du Buesa Arena pabiloian. Argentinarra bertan zela, une hunkigarria izan da.
2023/11/03 - 21:19
Scola: ''Baskonia eta Gasteiz oso garrantzitsuak dira niretzat, toki bereziak dira, nire etxeak dira''
Luis Scola Baskoniako jokalari ohi eta mitoak komunikabideekin hitz egin du, klubak Buesa Arenan bere elastikoa erretiratu aurretik. Hunkituta agertu da, eta Baskoniak eta Gasteizek bere bizitzan izandako garrantzia azpimarratu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/11/02 - 21:33
Dusko Ivanovic: ''Taldeari eskatzen diot Partizan menderatzea; gu irabazteko asmoz irtengo gara''
Ostiralean, Buesa Arenan, Baskoniak Partizanen aurka jokatuko du, Euroligako seigarren jardunaldian. Bezperan, Dusko Ivanovic entrenatzaileak nabarmendu du Serbiako taldeak erasoan duen talentua, baina ohartarazi du, Baskoniako jokalariez: "Aterako direnak borrokarako prest egongo dira".
2023/11/01 - 12:42
Baskoniak Chris Chiozza base estatubatuarra fitxatu du denboraldi amaierara arte
27 urteko jokalaria Floridako Unibertsitean hezi zen, eta 2018-19 denboraldian egin zuen debuta NBAn, Houston Rockets taldearekin. Bi urte geroago, txapelduna izan zen, Golden State Warriors taldearekin.
2023/10/31 - 19:25
Felix Fernandez: ''Une oro errespetatu dugu entrenatzailea''
Baskoniako kirol zuzendariak, Dusko Ivanovicen aurkezpenean, adierazi du Joan Peñarroyak "une oro" izan duela "klubaren errespetua"; Peñarroya astelehenean kargugabetu zuen Baskoniak. Ivanovicen gainean, esan du "konbentzituta" zeudela.
2023/10/31 - 19:14
Dusko Ivanovic, berriro Baskonian: ''Etapa hau zailagoa izango da, baina irabazteko asmoz etorri naiz''
Montenegroko entrenatzailea asteartean aurkeztu du Baskoniak, lehen entrenamendu saioa zuzendu aurretik. Laugarren aldiz dabil Ivanovic Gasteizko klubean, eta, esan duenez, garrantzitsuena da jokalariek konfiantza berreskuratzea.
2023/10/30 - 18:03
Baskoniak Joan Peñarroya kargugabetu du, eta Dusko Ivanovic fitxatu du entrenatzaile gisa
Montenegroko entrenatzaileak, hala, laugarren aldiz zuzenduko du Gasteizko taldea, denboraldiaren amaierara arte. Peñarroya 2022-23 denboraldian eta denboraldi honen hasieran izan da Baskonian.
2023/10/29 - 21:09
Andorrak aise gainditu du Baskonia (85-68)
MoraBanc Andorrak erraz gainditu du igande honetan Baskonia (85-68). Joan Peñarroyaren taldeak ez du partida ona jokatu, eta jarraipena eman dio bolada txarrari.
2023/10/28 - 01:20
Baskoniak Euroligan bidea aurkitu ezinik jarraitzen du Panathinaikosen aurka galdu ondoren (95-81)
Gasteizko taldeak, ia aldaketarik gabe, 63-63ko berdinketa izan arte eutsi dio Greziakoari, baina ezin izan du aurkariaren barneko jokoa menderatu.
2023/10/27 - 14:45
Josean Querejeta, 35 urte Baskoniako presidente karguan
Lazkaokoak 1988an hartu zuen klubeko burua izateko ardura. Saskibaloi munduan presidente karguan urte gehien daraman agintaria da.
2023/10/26 - 15:11
Joan Peñarroya: ''Nire sentsazioa ez da 'hau desastrea da', bai hobera egin behar dugula eta egingo dugula''
Baskoniak, azken hiru partidetan ezin izan du garaipenik lortu. Jokalari batzuen egoera fisikoak kezkatzen du Joan Peñarroya entrenatzailea. Azken hori Panathinaikosen aurkako partida prestatzen dabil lanean; Peñarroyaren iritziz, "sekulako taldea" da.
2023/10/22 - 23:23
Baskoniak Unicajaren aurka galdu du etxean (84-93)
Baskoniak 84-93 galdu du Unicajaren aurka, Buesa Arenan, Endesa Ligako seigarren jardunaldian. Partidaren hasieran eta atsedenalditik bueltan egindako joko txarrak porrotera zigortu ditu gasteiztarrak.
2023/10/20 - 01:22
Baskoniak Zalgirisen aurka galdu du eta jarraipena eman dio Euroligako hasiera kaskarrari (82-99)
Gasteizko taldeak ezin izan dio eutsi baltikoen sendotasunari; Zalgirisek garaipena lortu du Buesa Arenan, eta nagusi izan da hasieratik amaierara arte.