Baskonia
2024/01/08 - 11:18
Baskonia Kopatik kanpo geratu da, Real Madrilen aurka galduta
Gasteizko taldeak garaipena behar zuen sailkatu ahal izateko, baina ez izan zioten Real Madrili irabazi,: 85-99.
2024/01/06 - 00:12
11 puntuko aldea alferrik galdu du Baskoniak Bartzelonaren aurkako partidako azken laurdenean (89-85)
Dusko Ivanovicen taldeak bederatzigarren porrota jaso du Euroligan.
2024/01/04 - 00:21
Baskoniak bigarren zati bikaina egin du Panathinaikos mendean hartzeko (75-73)
Gasteizko taldeak epika lortu du hirugarren laurdenean 17 puntu iraulita, Monekeri eta Codi Miller-McIntyreri esker bereziki.
2024/01/02 - 16:56
Chima Moneke Endesa Ligako jokalari onena izan da abenduan
Abenduko globalean, Monekek 19,4 puntuko batez bestekoa izan zuen, % 80,4ko eraginkortasuna jaurtiketa libreetan, % 55,2koa biko jaurtiketetan (16/29), % 42,1ekoa hirukoetan (8/19) eta 8,2 errebotetan.
2023/12/31 - 11:20
Baskoniak Kopara sailkatzeko aurrerapausoa eman du, Girona mendean hartuta (85-93)
Baskoniak garaipena bereganatu du Basquet Gironaren kontra, 85-93ko emaitzarekin, Endesa Ligako 16. jardunaldiko norgehiagokan. Ondorioz, Gasteizko taldeak Koparako txartela lortzeko aurrerapausoa eman du.
2023/12/29 - 00:11
Baskoniak porrot egin du Milanen (76-67)
Gasteiztarrek ezin izan dute partidako hasiera txarra gainditu, Euroligako 17. jardunaldian.
2023/12/23 - 14:27
Baskoniak azken laurdenean erabaki du Efesen aurkako partida (80-87)
Markus Howardek partida biribila egin du, 28 punturekin, eta erabakigarria izan da Gasteizko taldearen garaipenean.
2023/12/21 - 15:20
Mannionek ez duela jarraituko baieztatu du Baskoniak
Jokalari italiarra joan den udan iritsi zen Gasteizera datozen bi denboraldietarako kontratuarekin, baina ez jarraitzeko erabakia hartu dute orain bi aldeek, lehia hasi zenetik hiru hilabetera.
2023/12/20 - 00:18
Markagailua irauli ezinda, Makabiren aurka galdu du Baskoniak (89-81)
Gasteiztarrek ezinezkoa izan dute Euroligako haien 600 partida garaipen batekin ospatu. Izan ere, nahiz eta hainbat momentutan israeldarrak mendean hartu, horiek azkenengo momentuan nagusitu zaie.
2023/12/17 - 22:52
Baskoniak porrot egin du Barçaren aurka (82-62)
Baskoniak 82-62 galdu du Bartzelonaren aurka Palau Blaugranan, Endesa Ligan. Talde katalanak partidaren erritmoa ezarri du hasieratik eta euskaldunek ezin izan dute jarraitu.
2023/12/15 - 00:42
Virtus Boloniak Baskoniaren bolada ona gelditu du (81-91)
Euskaldunek erabaki okerrak hartu dituzte eta lau minutu baino gehiago eman dituzte saskiratzerik gabe eta Virtusek aldea luzatzeko aprobetxatu du, 81-91.
2023/12/10 - 23:34
Baskoniak aste biribila itxi du, Teneriferi ere irabazita (104-100)
Dusko Ivanovicen taldeak garaipena lortu du Buesa Arenan jokatutako Endesa Ligako 13. jardunaldiko partida.
2023/12/09 - 00:32
Baskoniak Izar Gorria hartu du mendean (87-85), eta goraka jarraitzen du Europan
Laugarren tokian kokatuta da Euroligako sailkapenean, 8 neurketa irabazita eta 5 galduta, eta Monakorekin berdinduta dago.
2023/12/07 - 11:16
Baskoniak 80-79 hartu du mendean Fenerbahce, eta gorantz jarraitzen du Euroligan
Gasteizko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du, Euroligako Fase Erregularrean goian jarraitzeko. Markus Howard base estatubatuarraren lan bikaina azpimarratu behar da, 28 puntu lortu baititu.
2023/12/05 - 17:30
Costellok orkatila bihurritu du eta ezin izango ditu Baskoniaren hurrengo partidak jokatu
Talde gasteiztarrak sei neurketa jokatuko ditu datozen 12 egunetan.
2023/12/03 - 22:26
Baskoniak galdu egin du Badalonako Joventuten etxean (77-72)
Dusko Ivanovicen taldeak ezin izan du garaipenik lortu Endesa Ligako 15. jardunaldiko partidan.
2023/12/02 - 00:05
Howardek garaipenera bultzatu du Baskonia Valentziaren aurka (84-98)
Azken laurden ikusgarri batek, 2-16ko partzialarekin, markagailuari buelta eman eta garaipena lortzeko balio izan die arabarrei.
2023/11/26 - 20:59
Baskoniak garaipena lortu du Baxi Manresaren aurka (94-86)
Gasteizko taldeak lehen minutuetan bideratu du garaipena, lehen laurdenean 29 eta 12 gailenduta.
2023/11/25 - 01:27
Monakok amaiera eman dio Baskoniaren bolada onari Euroligan (75-77)
Baskoniak erritmoa igotzearen aldeko apustua egin du azken laurdenean, baina sei segundo falta zirenean, Blossongamek erasoko errebote bat aprobetxatu du balantza desorekatzeko.
2023/11/21 - 10:27
Aker Baskoniako maskotak ere bat egin du EITB Maratoiaren erronkarekin
Buesa Arenak eta Akerrek ez diote hutsik egin aurtengo EITB Maratoiaren erronkari.