Baskonia
2024/11/22 - 11:21
Baskoniak porrota jaso du Olympiacosen aurka (92-69)
Pablo Lasoren taldeak beste porrot gogor bat jaso du (92-69) Atenasen; etxeko taldeak, lehen laurdenean abantaila handia berenagatuta, Gasteizko taldeari aukerarik eman ez dion norgehiagokan.
2024/11/17 - 21:36
Baskoniak azken laurdenean galdu du Zaragozaren aurka (86-85)
Casademont Zaragozak Baskonia garaitu du Endesa Ligako 8. jardunaldian, Gasteizko taldeak abantantailari eusten jakin ez duen partidan erreakzio bikaina izanda.
2024/11/14 - 23:48
Baskoniak lehen zati txarra jokatu du Monakoren aurka, eta galdu egin du Buesa Arenan (75-87)
Euskal taldea 23 puntuz ari zen galtzen atsedenaldian, 24-47, eta ezin izan du hasiera oker hori zuzendu, nahiz eta hirugarren laurdenean bost puntura ere jarri den. Pablo Lasoren taldeak, horrenbestez, laugarren aldiz jarraian jaso du porrota Euroligan.
2024/11/12 - 23:55
Baskoniak ezin izan dio Anadolu Efesi irabazi (84-89), eta aurrenekoz galdu du Buesa Arenan aurtengo Euroligan
Gasteizko taldeak ondo jokatu du bigarren zatian, eta partida oso berdinduta iritsi da azken txanpara; Anadolu Efesek gehiago asmatu du norgehiagokako une erabakigarrietan. Hala, Baskoniak, txapelketako bederatzi jardunaldi jokatuta, lau garaipen daramatza txapelketan.
2024/11/10 - 21:29
Howardek Baskoniaren garaipena gidatu du Lleidaren aurka (100-99)
Markus Howardek, 38 puntu sartuta, Baskonia salbatu du Endesa Ligako 7. jardunaldiko partidan Hiopos Lleidaren aurka, bisitariek 14 puntuko errenta izan duten arren.
2024/11/08 - 23:55
Baskoniak porrot gogorra jaso du Barçaren aurka (91-68)
Kataluniako taldea hasieratik izan da nagusi markagailuan, eta Gasteizko taldeak partidari heldu dio baina ezin izan dio buelta eman.
2024/11/03 - 21:54
Baskoniak Kanaria Handiaren aurka galdu du azken laurden kaskar baten ostean (92-86)
Baskoniak porrot egin du Kanaria Handiaren aurka Endesa Ligako seigarren jardunaldian. Gasteizko taldea nagusi izan da partidako zati gehienetan, baina azken laurden txar batek porrota ekarrio dio.
2024/11/02 - 12:36
Punteriarik gabeko Baskoniak atzerapausoa eman du Parisen (67-65)
Pablo Lasoren taldeak porrota jaso du Parisen kontra (67-65), hirukoetan asmatutako portzentaje baxuak (1/26) bultzatuta.
2024/10/30 - 14:03
Forrestek Baskonia suspertu du Milanen kontrako partidan, garaipena lortuta (88-83)
Gasteizko taldeak laugarren aldiz irabazi zuen Euroligan, etxean. Trent Forresten lan ona nabarmendu beharra dago, 22 puntu, bost errebote eta 3 asistentzia lortu baitzituen.
2024/10/26 - 23:15
Garaipenak ihes egin dio Baskoniari Joventut Badalonaren kontra (79-82)
Baskoniak esku-eskura izan du garaipena Joventut Badalonaren kontra, baina ihes egin dio azkenean. Kontuak horrela, 5 partida jokatu eta 3 galdu ditu Gasteizko taldeak Endesa Ligan.
2024/10/25 - 12:26
Baskoniak garaipen erosoa lortu du Alba Berlinen aurka (80-57)
Pablo Lasoren mutilek denboraldiko hirugarren garaipena lortu dute etxean, Euroligan, Alba Berlinen aurka (80-57), Markus Howarden erakustaldi berri baten ostean. Izan ere, Baskoniako izarrak 26 puntu egin ditu 7 hiruko saskiratuta.
2024/10/19 - 11:36
Baskoniak porrota jaso du Asvelen aurka (76-69)
Gasteizko taldea hondoratu egin da Lyonen azken minutuetan, eta porrota jaso du Asvelen aurka (76-69), azken txanpan egindako akatsengatik kondenatuta; bigarren zatian markagailuari buelta eman eta 14 puntuko desabantaila berreskuratu ondoren.
2024/10/16 - 00:43
Baskoniak, partida bikaina eginda, Real Madril gainditu (76-72), eta bigarren garaipena eskuratu du Euroligan
Pablo Lasoren taldeak lan ederra egin du azken laurdenean, eta horri esker eskuratu du garaipena. Horrenbestez, Gasteizko taldeak erakutsi du gero eta gertuago duela bere mailarik onena, denboraldi hasiera honetan.
2024/10/13 - 23:26
Baskoniako Donta Hall jokalaria, Endesa Ligako 3. jardunaldiko jokalaririk onena
Hallek lehen hiru jardunaldietan ikusitako balorazio-markarik onena lortu zuen. Bere 45eko balorazioa Gasteizko klubean 2005etik ikusitako markarik onena da, Luis Scolak 48koa lortu zuenetik.
2024/10/12 - 23:13
Baskoniak luzapenean menderatu du Murtzia Ligako lehen garaipena lortzeko (95-92)
Gasteizko taldea atzetik joan da markagailuan norgehiagoka osoan zehar, gutxigatik bada ere, eta luzapenera arte borrokatu da denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko.
2024/10/10 - 11:14
Baskoniak galdu egin du Izar Gorriaren kontra, Euroligako bigarren jardunaldian
Gasteizko taldeak denboraldiko lehen porrota jaso du Europan, Belgrade Arenan 78-71 galduta.
2024/10/05 - 23:01
Baskoniak galdu egin du Andorraren aurka, etxean, partida txarra jokatuta (91-95)
Baskoniak ezin izan du garaiz erreakzionatu MoraBanc Andorra sendo baten aurka, eta irabazi gabe jarraitzen du. Tim Luwawu-Cabarrot eta Markus Howard izan dira etxekoen jokalari nabarmenenak, 16 puntu egin baititu bakoitzak, eta Tadas Sedekerskisek 23ko balorazioa lortu du.
2024/10/04 - 11:43
Baskoniak mendean hartu du Partizan (88-82)
Gasteizko taldearen defentsa erabakigarria izan da neurketako minutu garrantzitsuenetan, eta garaipena eman dio Partizanen aurka. Pablo Lasoren mutilek denboraldiko lehen garaipena lortu dute Euroligan, 88-82ko emaitzarekin.
2024/10/02 - 00:26
Luwawu-Cabarrot: ''Partizanen aurkako partida gogorra izango da; behar dugu denok enfokatuta egotea''
Gasteizko taldeak ostegunean ekingo dio 2024-25 denboraldiko Euroligari, Buesa Arenan, 20:30etik aurrera, Partizanen aurka. Timothe Luwawu-Cabarroten iritziz, Baskoniak "gero eta gertuago" du bere sasoi punturik onena.
2024/09/29 - 18:58
Pablo Lasoren Baskoniak galdu egin du Tenerifen, Ligako lehen jardunaldian (88-80)
Gasteizko taldeak porrot batekin eman dio hasiera 2024-2025 denboraldiari. Neurketako azken minutuetan egin die ihes garaipenak.