Panathinaikosek Euroligako finala irabazi dio Real Madrili (77-95)
Panathinaikos talde graziarrak zazpigarrenez irabazi du Euroliga Real Madril, egungo txapelduna, 77-95 mendean hartuta. Finala igande honetan jokatu dute, Berlingo Uber Arenan. Gakoa bigarren zatian izan da, orduan irauli baitute greziarrek neurketa eta emaitza.
Hasiera ona eman diote finalari madrildarrek. Eli John Ndiayek titular izateko aukerari ahalik eta etekin handiera atera nahi izan dio eta zortzi puntu jarraian egin ditu, tartean hiruko bi jaurtiketa sartuta.
Horrela, Chus Mateoren taldea nagusi izan da lehen laurdenean (36-25) eta bigarrenean ere (54-49).
Atsedenaldiaren ostean, madrildarren gainbehera etorri da, zazpi minututan hiru puntu bakarrik egin dituzte, eta testuinguru horretan Panathinaikosek dena alde izan du markagailuari buelta emateko.
Hirugarren laurdenaren amaieran, greziarrak hiru puntu aurretik izan dira (61-64). Aldea 10 puntura zabaldu dute, eta abantaila hori kudeatzerekin nahikoa izan dute iazko txapeldunari hamabigarren garaikurra lortzeko aukera kentzeko (77-95).
Fitxa teknikoa:
80 - Real Madril (36+18+7+19): Campazzo (12), Hezonja (8), Musa (15), Ndiaye (8), Tavares (4), -hasierako boskotea-, Poirier (8), Rudy Fernandez (-), Causeur (2), Llull (6), Sergio Rodriguez (11), eta Yabusele (6).
95 - Panathinaikos (25+24+15+31): Grant (11), Nunn (21), Papapetrou (4), Mitoglou (8), Lessort (17) -hasierako boskotea-, Grigonis (-), Sloukas (24), Kostas Antetokounmpo (-), Kalaitzakis (2), Vildoza (3), eta Juancho Hernangomez (5).
Epaileak: Fernando Rocha (Portugal), Ilija Belosevic (Serbia) eta Mehdi Difallah (Frantzia). Campazzo (m.37) eta Poirier (m.37) bota dituzte, bost falta eginda.
Zure interesekoa izan daiteke
Euroligak ordezko egoitzak zehaztu ditu Dubai eta Israelgo taldeendako, fase erregularraren amaierara arte
Makabi Rapyd Tel Avivek Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak; Hapoel IBI Tel Avivek, berriz, Sofian jokatuko ditu bere partidak; eta Dubai Basketballek Sarajevon jokatuko du bere etxeko partidak.
Euroligak bi neurketa bertan behera utzi ditu, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren ondorioz
Zehazki, Hapoel Tel Aviv-Maccabi Tel Aviv eta Partizan-Dubai dira bertan behera geratu diren norgehiagokak.