Euroligak Errusiako taldeak lehiaketetatik kanpo utzi ditu behin-betiko
Euroligue Basketballek talde errusiarrak (CSKA Mosku, UNICS Kazan, Zenit St Petersburg eta Lokomotiv Kuban Krasnodar) Euroligatik eta Eurokopatik kanpo uztea erabaki du astearte honetan, talde horien aurkako denboraldiko partiden emaitza guztiak baliogabetuta.
Horrela, sailkapen eguneratuan, Barça Euroligako liderra da 19 garaipenekin eta Real Madril bigarren, 18 garaipenekin. Beraz, bi taldeak playoffetarako sailkatuta daude; gainera, kantxa faktorea alde dute. Baskonia hamargarren postuan dago, 10 partida irabazita, 8. dagoen Monakorekiko garaipen bakarrera.
Eurokopan Badalonako Joventut lehena da 11 garaipenekin. Morabanc Andorra, aldiz, hirugarren postuan dago, 9 garaipenekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Euroligak ordezko egoitzak zehaztu ditu Dubai eta Israelgo taldeendako, fase erregularraren amaierara arte
Makabi Rapyd Tel Avivek Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak; Hapoel IBI Tel Avivek, berriz, Sofian jokatuko ditu bere partidak; eta Dubai Basketballek Sarajevon jokatuko du bere etxeko partidak.
Euroligak bi neurketa bertan behera utzi ditu, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren ondorioz
Zehazki, Hapoel Tel Aviv-Maccabi Tel Aviv eta Partizan-Dubai dira bertan behera geratu diren norgehiagokak.