Anadolu Efesek Euroliga irabazi dio Bartzelonari (81-86)
Anadolu Efes Istanbulgo taldeak bere historiako lehen Euroliga lortu du igande honetan, Koloniako (Alemania) Lanxess Arenan jokatutako finalean Bartzelona mendean hartuta (81-86). Hartara, talde katalana bere hirugarren Europako Koparik gabe geratu da.
Fase erregularreko jokalari baliotsuena izandako Vasilije Micic serbiarra (25 puntu) eta Shane Larkin estatubatuarra (21 puntu) izan dira turkiarren garaipenaren eragileak, eta Cory Higgins (23 puntu), berriz, Bartzelonaren aldetik aurkariari zailtasun gehien jartzen saiatu dena..
Sarunas Jasikeviciusek zuzentzen duen Barçaren defentsak ezin izan ditu Efeseko bi izar nagusiak geldiarazi, eta, horrenbestez, Turkiako taldeak 2019an CSKAren aurka galdutako finaleko zapore garratzari buelta eman ahal izan dio.
Fitxa teknikoa:
81 - Bartzelona (22+14+22+23): Calathes (-), Higgins (23), Claver (2), Mirotic (11), Davies (17) -hasierako bostekoa-, Smits (-), Bolmaro (7), Kuric (18), Gasol (1), Abrines (2) eta Hanga (-).
86 - Anadolu Efes (15+24+26+21): Micic (25), Larkin (21), Simon (4), Singleton (4), Sanli (12) -hasierako bostekoa-, Dunston (6), Beaubois (3), Moerman (6), Pleiss (5), Anderson (-) eta Balbay (-).
Epaileak: Sasa Pukl (SLO), Olegs Latisevs (LET) eta Gytis Vilius (LIT). Davies kanporatu du bost falta pertsonal egin ostean (40. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Euroligak ordezko egoitzak zehaztu ditu Dubai eta Israelgo taldeendako, fase erregularraren amaierara arte
Makabi Rapyd Tel Avivek Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak; Hapoel IBI Tel Avivek, berriz, Sofian jokatuko ditu bere partidak; eta Dubai Basketballek Sarajevon jokatuko du bere etxeko partidak.
Euroligak bi neurketa bertan behera utzi ditu, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren ondorioz
Zehazki, Hapoel Tel Aviv-Maccabi Tel Aviv eta Partizan-Dubai dira bertan behera geratu diren norgehiagokak.