Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskonia lehen aldiz gailendu nahi zaio Izar Gorriari

Talde serbiarra puntu gutxien sartzen dituztenen artean dago, batez besteko 72,5 punturekin. Baskonia, aldiz, puntu gehien sartzen dituenetarikoa da, 84,8 punturekin.
Bi taldeak, aurreko denboraldiko partida batean. Argazkia: Efe.

Baskoniak lehen garaipena eskuratu nahi du Belgradeko Izar Gorriaren aurka. Serbiarren kontra Euroligan jokatutako lau partidak galdu egin dituzte arabarrek.

Bosgarren jardunaldira berdinduta iritsi dira bi taldeak: bina garaipen eta bina porrot dituzte.

Izar Gorria Bartzelona Lassari eta Galatasarayri gailendu zaizkio, eta galdu egin dute Panathinaikosen eta Darussafaka Dogus.

Partida irabazteko aukerak izateko, arabarrek galtzen dituzten baloien kopurua murriztu beharko dute, partida bakoitzeko 13,5 galtzen dituztelako.

Gainera, Sito Alonsoren jokalariek gertutik jarraitu beharko dituzte Izar Gorriko zenbait jokalari: Ognem Kuzmic (12 puntu eta 9 errebote), Marko Guduric (12 puntu) eta Marko Simonovic (10 puntu).

Talde serbiarra puntu gutxien sartzen dituztenen artean dago, batez besteko 72,5 punturekin. Baskonia, aldiz, puntu gehien sartzen dituenetarikoa da, 84,8 punturekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X