Bartzelonak eta Real Madrilek ez dute hutsik egin
Bartzelonak Lauko Finala jokatzeko lehen pausoa eman du Olinpiakosi 73-57 irabazita.Kataluniarrak jaun eta jabe izan dira partida hasieratik, eta greziarrek gehiegi igarri zuten Vassilis Spanoulis taldeko izarraren hutsa.
Olinpiakosen entrenatzaileak joko oso fisikoa eta defentsan oinarritutakoa planteatu du, baina Xavi Pascualen taldeak ondo aurre egin dio egoerari. Bartzelona errebotean nagusi izan da, eta biko saskiraketetan egindako hutsak hirukoen konpondu dituzte.
Fitxa teknikoa:
73 - Bartzelona (20+15+15+23): Satoransky (9), Navarro (10), Thomas (5), Doellman (-), Tomic (6) –hasierako boskotea-, Lampe (8), Oleson (5), Pleiss (6), Marcelinho Huertas (3), Hezonja (5), Nachbar (10) eta Abrines (6).
57 – Olinpiakos (8+18+12+19): Spanoulis (1), Mantzaris (4), Darden (2), Printezis (4), Dunston (5) –hasierako boskotea-, Lafayette (5), Lojeski (5), Papapetrou (5), Hunter (7), Agravanis (9), Sloukas (5) eta Petway (5).
Real Madrilen garaipena
Real Madrilek lehen garaipena lortu du Anadolu Efesen aurkako playoffeko lehen partida, 80-71.
Madrildarrek KC Riversek egindako hirugarren laurdenari esker irabazi dute norgehiagoka. Jokalariak ez du hirukoetan hutsik egin, bata bestearen atzean sartu ditu, eta hor egon da garaipenaren gakoa.
Fitxa teknikoa:
80 - Real Madril (22+13+26+19): Rivers (21), Rudy (10), Reyes (12), Ayón (14) y Llull (6) –hasierako boskotea-, Rodríguez (5), Carroll (3), Bourousis, Slaughter, Maciulis (3) eta Nocioni (6).
71 - Anadolu Efes (20+23+10+18): Perperoglou (5), Draper (6), Janning (6), Bjelica (6) y Krstic (9) –hasierako boskotea-, Heurtel (4), Lasme (6), Saric (13) Balbay, Osman (11) eta Batuk (5).
Zure interesekoa izan daiteke
Euroligak ordezko egoitzak zehaztu ditu Dubai eta Israelgo taldeendako, fase erregularraren amaierara arte
Makabi Rapyd Tel Avivek Belgraden jokatuko ditu etxeko partidak; Hapoel IBI Tel Avivek, berriz, Sofian jokatuko ditu bere partidak; eta Dubai Basketballek Sarajevon jokatuko du bere etxeko partidak.
Euroligak bi neurketa bertan behera utzi ditu, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren ondorioz
Zehazki, Hapoel Tel Aviv-Maccabi Tel Aviv eta Partizan-Dubai dira bertan behera geratu diren norgehiagokak.