F Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

IDK Euskotrenek irabazi egin du; Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik, galdu

IDK Euskotrenek 79-74 menderatu du Ensino, sailkapenean gora egiteko funtsezko garaipena lortzeko. Bestalde, Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan du Jairis garaitu (91-73), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Cadi La Seuren aurka (71-66).

IDK Euskotren vs Ensino

IDK Euskotreneko jokalariek pozik hartu dute garaipena. Argazkia: @ibaetabasket

IDK Euskotrenek irabazi egin du, azken 7 jardunaldietan galtzaile atera ostean. Donostiako taldea 79-74 nagusitu da etxean Ensinoren aurka.

Hirugarren laurdenean 18 puntuko aldea izatera iritsi da etxeko taldea, baina azken laurden kaxkar batean Ensinok 25 puntu sartu ditu, eta IDK Euskotrenek kolokan izan du garaipena. Azkenean, baina, 5 puntuko aldearekin nagusitu da.

Bestalde, Lointek Gernika Bizkaiak porrota jaso du Hozono Global Jairisen aurka (91-73), eta sailkapenean gora egiteko aukera galdu du horrela. Murtziako taldeak erritmo bizia jarri du hasieratik, eta erasoan bikain asmatu du, Bizkaiko taldea aukerarik gabe utzita.

Kutxabank Araskik, berriz, porrota jaso du Cadi La Seuren aurka (71-66). Gasteizko taldea norgehiagoka osoan zehar aritu da borrokan, eta berdinketa lortzetik gertu egon da azken minutuetan, baina azken jokaldietan ez du asmatu, eta, ondorioz, Kataluniako taldeak eskuratu du garaipena.

Publizitatea
X
Publizitatea
X