Zesta-punta
2025/10/28 - 01:51
Goitia-Lekerika eta Urreisti-Lopez bikoteek garaipena lortu dute Winter Serieseko lehen jardunaldian
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak bi jokotan irabazi diete Johan eta Gorka Sorozabal anaiei, emaitza berdinarekin bi setetan (12-15). Eñaut Urreistik eta Imanol Lopezek gauza bera egin dute Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Mancisidorren aurka (9-15 eta 7-15).
2025/10/28 - 01:50
Goixerri-Manci vs Urreisti-Lopez Winter Serieseko partidaren azken tantoa eta garaileen adierazpenak
Eñaut Urresti mutrikuarrak eta Imanol Lopez zumaiarrak Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Mancisidor bikote mutrikuarra hartu dute mendean bi jokotan (9-15 eta 7-15), Eusko Label Winter Serieseko lehen jardunaldian.
2025/10/28 - 00:49
Johan-Gorka vs Goitia-Lekerika Eusko Label Winter Series txapelketako norgehiagokaren laburpena
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak bi jokotan (12-15 eta 12-15) garaitu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal, Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketaren aurreneko jardunaldian.
2025/10/28 - 00:30
Johan-Gorka vs Goitia-Lekerika Winter Serieseko neurketaren azken tantoa eta garaileen adierazpenak
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak Johan eta Gorka Sorozabal anaiak hartu dituzte mendean bi jokotan, 12-15 egin dute bietan, Eusko Label Winter Serieseko lehen jardunaldian.
2025/10/27 - 23:49
Eusko Label Winter Series txapelketaren aurkezpen zirraragarria
Unai Narbarte izan da aurten ere zeremonia-maisu, bere ahots indartsuarekin. Era berean, Audience musika-taldeak girotu du aurkezpen ikusgarria.
2025/10/27 - 18:39
Winter Serieseko lehen jardunaldiko protagonistak, gogotsu eta motibatuta
Bi partida izango dira jokoan Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketaren lehen jardunaldian: Johan-Gorka vs Goitia-Lekerika eta Goixerri-Manci vs Urreisti-Lopez.
2025/10/27 - 17:21
EITBk Jai Alai Play aurkeztu du, puntisten pare sentitzeko jokoa
Erabiltzaileok, xistera birtuala eskuan hartuta, pilotalekuetako zirrara sentitzeko moduan izango dira. Gainera, QR bidez, eitb.eus atariaren bitartez, norberak bere bideoa eskuratzeko aukera izango du.
2025/10/27 - 13:32
Bi partida, Eusko Label Winter Series txapelketaren 5. denboraldiari ekiteko
Batetik, Johan-Gorka eta Goitia-Lekerika bikoteek jokatuko dute; bestetik, berriz, Goixerri-Manci eta Urreisti-Lopez arituko dira aurrez aurre. Bi neurketak izango dira ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/10/27 - 13:15
Imanol Lopez, 23 urteko ibilbide oparoa
2003an debuta egin zuenez gero, Imanol Lopez puntista zumaiarrak ibilbide oparoa egin du, etxean lehenik, AEBn eta Mexikon ondoren, eta Euskal Herrian, berriz ere.
2025/10/26 - 22:15
Johan-Gorka vs Goitia-Lekerika eta Goixerri-Manci vs Urreisti-Lopez, Winter Serieseko lehen jardunaldian
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketaren hasieran, bi partida izango dira Gernikako Jai Alai pilotalekuan: Johan-Gorka vs Goitia-Lekerika eta Goixerri-Manci vs Urreisti-Lopez. Nola iritsi dira lau bikoteak estreinaldi honetara?
2025/10/24 - 20:50
Winter Serieseko historia: Erkiagak hirutan jantzi du txapela, Ibarluzeak bitan... Zein bikotek irabaziko du?
Astelehenean hasiko da Winter Serieseko 5. edizioa. 2022an, Erkiaga-Zabala bikotea gailendu zen; 2023an, Beaskoetxea-Lopez; 2024an eta 2025ean, Erkiaga-Ibarluzea. Zein bi puntistak jantziko dute txapela 2026an?
2025/10/23 - 11:49
Winters Series txapelketako lehen jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Bueltan dira emozioa, mitoa, abiadura, zehaztasuna, pasioa. Gure kirolik nazioartekoena, munduko txapelketarik ikusgarrienean. Gaurtik aurrera, ez galdu Winters Series txapelketa. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/10/14 - 17:02
Eusko Label Winter Seriesen 5. edizioa urriaren 27tik otsailaren 15era jokatuko da
Txapelketaren aurkezpenaz gain, Imanol Lopez puntistaren erretiroa izan da eguneko albistea. Atzelari zumaiarrak denboraldi amaieran zesta-punta utziko du.
2025/10/14 - 14:56
Imanol Lopez, bere erretiroaz: ''Momentua iritsi da, une gozo batean izatea nahi nuen''
Imanol Lopez puntistak iragarri du erretiroa hartuko duela, 23 urteko ibilbidearen ostean. Erabakia azaldu du Winter Series Txapelketaren aurkezpenean.
2025/10/14 - 14:10
Zortzi bikote arituko dira nor baino nor gehiago 2025-2026ko Eusko Label Winter Seriesen, urriaren 27tik
Final handia otsailaren 15ean jokatuko dute, eta, beti bezala, partida guztiak Gernika-Lumon izango dira. Aurreko ekitaldian parte hartu zuten puntistei erreparatuta, Goixerri sartu da, Olharanen ordez.
2025/10/14 - 14:10
Imanol Lopezek zesta punta utziko duela iragarri du, profesionaletan 23 urtez aritu eta gero
Atzelari zumaiarrak asteartean iragarri du erabakia, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko aurkezpenean. Lopezek 2003an egin zuen debuta profesionaletan, eta bere herrian jokatuko du azken txapelketa.
2025/10/14 - 14:00
Imanol Lopezek agur esango dio zesta puntari, profesionaletan 23 urtez aritu eta gero
Atzelari zumaiarrak 2003an egin zuen debuta profesionaletan; Miamin, Danian eta Mexikon aritu zen, eta zazpi aldiz izan da munduko txapeldun. Eusko Label Winter Serieseko aurkezpenean adierazi du Zumaian jokatuko azken txapelketa, sorterrian.
2025/10/14 - 10:29
Jarraitu zuzenean Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketaren aurkezpena
Neguko zesta-punta txapelketaren bosgarren edizioaren aurkezpena, gaur goizean, Lagako hondartzan.
2025/10/14 - 00:28
Barandikak eta Lekerikak irabazi dute Durangoko Master Seriesa
Barandikak eta Lekerikak irabazi dute Durangoko Master Seriesa, Urreisti eta Zabala bi setetan menderatuta (15-11 eta 8-15). Jai Alai Ligaren denboraldi berriko lehen txapela eskuratu dute Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoian.
2025/10/07 - 16:27
Barandika-Lekerika eta Urreisti-Zabala bikoteak, Durango Master Serieseko finalera
Kostata lortu zuten bi bikoteek Durango Master Serieseko finalerako txartela; izan ere, bi finalaurrekoetan hirugarren seta jokatu behar izan zuten neurketak erabakitzeko. Azkenean, Barandikak eta Lekerikak Erkiaga eta Del Rio menderatu zituzten; Urreistik eta Zabalak, ordea, Olharan eta Ibarluzea.