Zesta-punta
2025/02/16 - 14:46
2024-25eko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketan, 19 partida izango dira, urriaren 28an hasita. Neurketak astelehenez jokatuko dira, finala salbu; hori igandez jokatu dute, otsailaren 16an. Partida guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
2025/02/16 - 14:26
Erkiaga eta Ibarluzea, 2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Txapelketako final handian, igandean, Ispasterko aurrelariak eta Markina-Xemeingo atzelariak Ludovic Laduche eta Mikel Manci menderatu dituzte, bi jokotan (15-10 eta 15-12).
2025/02/16 - 11:38
Erkiaga-Ibarluzea vs Laduche-Manci: Eusko Label Winter Serieseko final handia, gaur, Gernikan
Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea dira faborito nagusiak, baina Ludovic Laduche eta Mikel Mancisidor sasoiko iritsi dira finalera, eta partida ikusgarria espero da. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, igandean, 11:40tik aurrera.
2025/02/15 - 14:50
Honela joan da Eusko Label Winter Series txapelketa final handira iritsi aurretik
Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteek jokatuko duten finalera iritsi aurretik, bide luzea egin du Eusko Label Winter Series txapelketak.
2025/02/15 - 14:01
Urreisti eta Sorozabal Daniako Biscayne Cup txapelketan lehiatuko dira
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorobazalek Joan Tambourindeguy eta Danel Mandiola menderatu dituzte aurrekanporaketa faseko finalean, Danian.
2025/02/13 - 16:19
Ongi ezagutzen al dute elkar Erkiagak eta Ibarluzeak?
Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea puntistek erronka berezi bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko.
2025/02/12 - 13:51
Manci gogotsu dago Winter Serieseko ''finala jokatzeko eta irabazteko''
Mikel Manci prest dago Eusko Label Winter Serieseko otsailaren 16ko finalerako. Laduchekin batera Erkiaga-Ibarluzea bikotearen kontra jokatuko dute final handia. Mancik EITB Mediarekin hitz egin du igandeko neurketari buruz.
2025/02/12 - 13:11
Erkiagaren ustez, partida hasieran egon daiteke finaleko gakoa
Aritz Erkiagak EITB Mediarekin hitz egin du Eusko Label Winter Serieseko osailaren 16ko finalari buruz. Ibarluzearekin batera Laduche-Manci bikotearen aurka lehiatuko da final handian.
2025/02/12 - 12:54
Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteek Winter Serieseko finalerako materiala hautatu dute
Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteek jokatuko dute Eusko Label Winter Serieseko finala, otsailaren 16an. Lau egun lehenago, hilaren 12an, final handirako materiala aukeratu dute lau puntistek Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan.
2025/02/11 - 16:27
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 6. jardunaldiko hiru tanto onenak
2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 6. jardunaldiko tantorik onenak Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek egin dituzte.
2025/02/11 - 10:46
Urreisti-Gorka vs Urrutia-Basque finalaurreko ligaxkako azken partidako datuak eta estatistikak
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek bi jokotan hartu dituzte mendean Thomas Urrutia eta Thibault Basque, 15-11 eta 15-7. Neurketako estatistika nagusiak biltzen ditu bideo honek.
2025/02/11 - 01:40
Todor Azurtza eta Geneva Aiarra, Boisetik Gernikako Jai Alai pilotalekura
Geneva eta Todor Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian izan dira, frontoian, eta EITBk elkarrizketatu egin ditu. Esan digutenez, biziki gozatu dute zesta puntaz.
2025/02/11 - 00:32
Urreistik eta Gorkak garaipena lortuta amaitu dute Eusko Label Winter Series, Urrutia eta Basque menderatuta
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek bi jokotan hartu dituzte mendean Thomas Urrutia eta Thibault Basque, 15-11 eta 15-7; hala, hirugarren postua lortu dute finalerdietako ligaxkan.
2025/02/11 - 00:30
Eñaut Urreisti: ''Lehenengo jokoaren bigarren zatitik aurrera, huts gutxiago egiten hasi gara''
Urreistik eta Gorkak garaipena eskuratu dute, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian, Urrutia-Basque bikotea mendean hartuta. Mutrikuarrak nabarmendu du gora egin dutela partidak aurrera egin ahala.
2025/02/11 - 00:30
Eñaut Urreistik egin du partidako tantorik onena, bigarren jokoaren 10-6koan
Tanto horretan, pilotakada guztiak izan dira ikusgarriak. Azkenean, mutrikuarrak erremate ederra egin du, pilota zabalera irekita.
2025/02/10 - 23:43
Manci eta Ibarluzea: bi atzelariak prest daude igandeko final handirako!
Mikel Manci eta Ion Ibarluzea elkarren aurka arituko dira igandean, Eusko Label Winter Serieseko final handian, eta astelehenean, finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan izan dira. EITBk elkarrizketatu egin ditu.
2025/02/10 - 10:13
Urreisti-Gorka eta Urrutia-Basque bikoteek amaituko dute gaur Winter Serieseko finalaurrekoetako ligaxka
Nahiz eta ez duten ezer jokoan, bi bikoteek garaipena nahi dute txapelketa amaitzeko. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.
2025/02/07 - 15:48
Urrutia eta Basque bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
Urrutia eta Basque aurtengo Winter Series txapelketan finaletik kanpo gelditu dira, maila ona erakutsi arren. Lehian jarri ditugu.
2025/02/06 - 09:09
Biscayne Cup txapelketak Jai Alai Liga eramango du Daniara, otsailaren 20tik 22ra
Zortzi puntista arituko dira Floridan (AEB) jokatuko den txapelketako lehen ekitaldian; torneoa master mailakoa izango da. Hala, maila goreneko zesta-punta Daniako pilotaleku historikora bueltatuko da; 2021eko azaroaren 29an itxi zuten frontoia. EITBk finala emango du, zuzenean.
2025/02/06 - 09:02
Daniako pilotaleku historikoan jokatuko dute Biscayne Cup, otsailaren 20tik 22ra bitartean
Torneoa Jai Alai Leaguekoa izango da, eta sei puntista ditu baieztatuta: Erkiaga, Barandika, Lopez, Johan, Lekerika eta Manci; beste bi parte-hartzaileak orain Danian jokatzen ari diren aurretiko torneoko txapeldunak izango dira. EITBk finala emango du.