Zesta-punta
2025/02/11 - 00:32
Urreistik eta Gorkak garaipena lortuta amaitu dute Eusko Label Winter Series, Urrutia eta Basque menderatuta
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek bi jokotan hartu dituzte mendean Thomas Urrutia eta Thibault Basque, 15-11 eta 15-7; hala, hirugarren postua lortu dute finalerdietako ligaxkan.
2025/02/11 - 00:30
Eñaut Urreisti: ''Lehenengo jokoaren bigarren zatitik aurrera, huts gutxiago egiten hasi gara''
Urreistik eta Gorkak garaipena eskuratu dute, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian, Urrutia-Basque bikotea mendean hartuta. Mutrikuarrak nabarmendu du gora egin dutela partidak aurrera egin ahala.
2025/02/11 - 00:30
Eñaut Urreistik egin du partidako tantorik onena, bigarren jokoaren 10-6koan
Tanto horretan, pilotakada guztiak izan dira ikusgarriak. Azkenean, mutrikuarrak erremate ederra egin du, pilota zabalera irekita.
2025/02/10 - 23:43
Manci eta Ibarluzea: bi atzelariak prest daude igandeko final handirako!
Mikel Manci eta Ion Ibarluzea elkarren aurka arituko dira igandean, Eusko Label Winter Serieseko final handian, eta astelehenean, finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan izan dira. EITBk elkarrizketatu egin ditu.
2025/02/10 - 10:13
Urreisti-Gorka eta Urrutia-Basque bikoteek amaituko dute gaur Winter Serieseko finalaurrekoetako ligaxka
Nahiz eta ez duten ezer jokoan, bi bikoteek garaipena nahi dute txapelketa amaitzeko. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.
2025/02/07 - 15:48
Urrutia eta Basque bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
Urrutia eta Basque aurtengo Winter Series txapelketan finaletik kanpo gelditu dira, maila ona erakutsi arren. Lehian jarri ditugu.
2025/02/06 - 09:09
Biscayne Cup txapelketak Jai Alai Liga eramango du Daniara, otsailaren 20tik 22ra
Zortzi puntista arituko dira Floridan (AEB) jokatuko den txapelketako lehen ekitaldian; torneoa master mailakoa izango da. Hala, maila goreneko zesta-punta Daniako pilotaleku historikora bueltatuko da; 2021eko azaroaren 29an itxi zuten frontoia. EITBk finala emango du, zuzenean.
2025/02/06 - 09:02
Daniako pilotaleku historikoan jokatuko dute Biscayne Cup, otsailaren 20tik 22ra bitartean
Torneoa Jai Alai Leaguekoa izango da, eta sei puntista ditu baieztatuta: Erkiaga, Barandika, Lopez, Johan, Lekerika eta Manci; beste bi parte-hartzaileak orain Danian jokatzen ari diren aurretiko torneoko txapeldunak izango dira. EITBk finala emango du.
2025/02/04 - 17:40
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 5. jardunaldiko hiru tanto onenak
2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 5. jardunaldiko tantorik onenak Aritz Erkiagak eta Ludovic Laduchek egin dituzte.
2025/02/04 - 11:09
Erkiagak eta Ibarluzeak konfiantza hartu dute finalerako, finalerdietako ligaxkan Laduche eta Manci garaituta
Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteek jokatuko dute 2024-2025 Eusko Label Winter Sereieseko finala otsailaren 16an. Elkarren aurka aritu dira finalerdietako ligaxkako azken-aurreko jardunaldian, finalerako txartelak poltsikoan dituztela; Erkiagak eta Ibarluzeak bereganatu dute garaipena.
2025/02/04 - 10:55
Ludovic Laduchek Patrick Lerga pilotari ohia izan du gogoan
Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkako partida amaitu ondoren, Ludovic Laduche aurrelariak oraintsu zendutako Patrick Lerga pilotari ohia, Getariako (Lapurdi) Olharroa klubeko kidea, izan du gogoan.
2025/02/04 - 10:49
Eusko Label Winter Serieseko Erkiaga-Ibarluzea vs Laduche-Manci (2-0) partidako estatistikak
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako azken-aurreko jardunaldian finala jokatuko duten Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteak lehiatu dira. Erkiagak eta Ibarluzeak bereganatu dute garaipena. Bideoan bildu ditugu partidako datu eta estatistika esanguratsuenak.
2025/02/04 - 10:08
Erkiaga: ''Garaipen garrantzitsua da, nahiago dut ondo jokatuta heldu finalera''
Aritz Erkiagak eta Jon Ibarluzeak bi jokotan menderatu dituzte, 15-13 eta 15-6, Ludovic Laduche eta Mikel Manci. Beraz, otsailaren 16ko finalera begira, gustora agertu da bikotea partida amaieran.
2025/02/04 - 01:43
Erkiagak eta Ibarluzeak lehen kolpea jo dute, Laduche eta Manci aurkari, final handiaren entseguan
Finalerako sailkatuta dauden bi bikoteak elkarren kontra aritu dira finalerdietako ligaxkan, eta Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak bi jokotan menderatu dituzte, 15-13 eta 15-6, Ludovic Laduche eta Mikel Manci. Norgehiagoka erabat aldatu da lehen jokoaren azken zatian.
2025/02/03 - 20:58
Erkiaga: ''Ikuskizuna, Laduche-Manciren aurka? Gu irabaztera irtengo gara!''
Finalerdietako ligaxkako azken-aurreko jardunaldian, final handia jokatuko duten bi bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago: Erkiaga-Ibarluzea, alde batetik, eta Laduche-Manci, bestetik. 22:20an, EITBn ikusgai!
2025/02/03 - 10:10
Erkiaga-Ibarluzea vs Laduche-Manci final aurreratua, Winter Serieseko finalerdietako 5. jardunaldian
Bi bikoteek ziurtatuta dute otsailaren 16ko finalerako tokia, eta ez dute ezer jokoan. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.
2025/01/30 - 19:13
Laduche eta Manci bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
Ludovic Laduche eta Mikel Mancisidorrek osatutako bikoteak 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketako finala jokatuko du. Galdera batzuei erantzun diete, puntistak hobeto ezagutu ahal izateko.
2025/01/28 - 22:30
Mikel Manci: ''Finalean, gakoa izango da Erkiaga saihesten saiatzea eta gure aukerak ondo aprobetxatzea''
Mutrikuko atzelariak eta Ludovic Laduchek, astelehenean, Eusko Label Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuten; partida otsailaren 16an jokatuko dute. EITBk Manci elkarrizketatu du, astearte gauean.
2025/01/28 - 16:44
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 4. jardunaldiko hiru tanto onenak
2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 4. jardunaldiko tantorik onenak Ludovic Laduchek eta Eñaut Urreistik egin dituzte.
2025/01/28 - 11:35
Laduchek eta Mancik Eusko Label Winter Serieseko finalerako txartela lortu dute
Laduche-Manci bikoteak 2024-2025 Eusko label Winter Serieseko finala jokatuko dute Erkiagaren eta Ibarluzearen kontra, otsailaren 16an. Finalerdietan Laduchek eta Mancik garaipena bereganatu dute Urreistiren eta Gorkaren aurka, 15-12 eta 15-9ko emaitzarekin.