Jai Alai League
2023/04/26 - 18:32
Osa Goikoetxea eta Inza, All Star Txapelketako lehen finalistak
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Txabi Inzak All Starreko finalerako txartela eskuratu dute finalerdietako neurketan Jean Olharan-David Minviellen bikotea mndean hartuta 9-15, 15-12 eta 0-5eko emaitzarekin.
2023/04/21 - 18:30
Erkiaga-Zabala eta Olharan-Mienvielle, garaile Donibane Lohizunen
Zesta-puntan erabakita geratu dira Donibane Lohitzuneko All Starreko finalerdiak. Olharanek eta Minviellek Goikori eta Inzari egin beharko diete aurre. Bestalde, Erkiagak eta Zabalak Tamborindegi eta Lopez izango dituzte aurkari.
2023/03/15 - 23:01
Zesta puntako All Starra aurkeztu dute Donibane Lohizunen; apirilaren 13an hasiko da
Finala maiatzaren 4an jokatuko dute. EITBk bi finalerdiak eta final handia emango du.
2023/03/15 - 16:25
Erkiagak ez du irabazteko gosea galdu
Aritz Erkiaga Ispasterko puntistarekin elkartu gara 2023ko Jai Alai World Tour txapelketaren aurkezpena aitzakiatzat hartuta.
2023/03/15 - 16:07
Maitzaren 13an abiatuko da 2023ko Jai Alai World Tourra
Maiatzaren 13an hasita, zirkuituak lau Grand Slam izango ditu: Donostian, Markinan, Gernikan eta Hondarribian. Sei bikotek jardungo dute bi multzotan banatuta. Bikoteak aldatzen joango dira. Zirkuituko lau puntista onenek izarren gaua jokatuko dute azaroaren 17an Bilbon.
2023/03/01 - 19:09
Zesta-puntako gizonezkoen lehen Elite mailako txapelketa aurkeztu dute
Federazioak antolatutako txapelketa honek harrobiari bultzada ematea du helburu. Partidak binakakoak izango dira, eta bikoteak aldatuz joango dira. Puntistak banaka joango dira puntuak batzen. Irabazleek Donostiako eta Hondarribiko Grand Slametan parte hartuko dute.
2023/01/30 - 16:49
Zesta-puntako liga bateratua izango da Iparraldearen eta Hegoaldearen artean
Zesta-puntak pauso historikoa eman du Iparraldeko zein Hegoaldeko txapelketak bateratuko dituen Jai-Alai League txapelketa sortuz. Aurkezpena Gernikan egin dute urtarrilaren 30ean. Gaizka Muniategi Eraman enpresako ordezkariak eta Fred Cadet Donibane Lohizuneko arduradunak hitz egin dute.
2023/01/30 - 13:31
Jai Alai League aurkeztu dute, Iparraldeko eta Hegoaldeko zesta-punta txapelketen liga bateratua
Gernika, Donibane Lohizune, Biarritz eta Paueko txapelketak batuko ditu, urte guztiko egutegia betetzeko. Puntuazio eta sailkapen bateratuak izango ditu, eta azken fase itxura izango duen torneo batekin bukatuko da denboraldia.