Eusko Label Winter Series
2024/12/31 - 00:54
Urrutiak eta Basquek defentsa ezin hobea erakutsi dute, hirugarren jokoaren 3-2koan
Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek bikain eutsi diote hirugarren jokoaren bosgarren tantoan, Erkiaga eta Ibarluzea aurkari, eta, azkenean, tantoa eskuratu dute… bai eta jokoa eta partida ere.
2024/12/30 - 22:00
Ikusi nola egiten duen EITBk Eusko Label Winter Serieseko partidak zure etxera eramateko
Eusko Label Winter Serieseko hamargarren jardunaldian, alegia, finalerdietako ligaxkaren aurreko azkenean, bi partida jokatuko dituzte; bideo honetan, ikusi ahalko duzu zer lan egiten dugun EITBn, emanaldiaz goza dezazun!
2024/12/30 - 10:46
Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldia, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian
Lehenik, Erkiaga eta Ibarluzea arituko dira Urrutiaren eta Basqueren aurka. Ondoren, Johan eta Lekerika Olharanen eta Zabalaren aurka. Ez galdu Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldia, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/12/30 - 10:21
Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque eta Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en
Eusko Label Winter Seriesek amaiera emango dio abenduaren 30ean multzoen faseari, 10. jardunaldiarekin. Bi neurketa jokatuko dira lehen faseari agur esateko. Norgehiagokak ikusgai izango dituzu ETB1en eta eitb.eus-en, 21:45ean.
2024/12/27 - 17:01
Argoitia, odol berria zesta-puntan
Astelehenean Winter Series-en, ezustean, debuta egin zuen Ortzi Aldazabal 'Argoitia'k. Del Riok min hartu zuen, eta hura ordezkatu zuen, Goitiarekin batera Barandika eta Lopezen aurka jokatzeko.
2024/12/26 - 20:50
Johan Sorozabal eta Unai Lekerika bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-2025eko Eusko Label Winter Seriesen aurrera egiteko aukera gabe geratu den bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.
2024/12/24 - 19:00
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldiko 3 tanto onenak
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldiko tantorik onenak Ortzi Aldazabalek eta Xabier Barandikak egin dituzte.
2024/12/24 - 12:17
Eusko Label Winter Serieseko Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio partidako (2-0) estatistikak eta datuak
Barandikak eta Lopezek Goitia eta Del Rio gainditu dituzte bi setetan, Del Rioren lesioak baldintzatutako partidan. Atzelari arabarrak erretiratu behar izan du eta bere ordez Aldazabal gaztea atera da.
2024/12/24 - 09:44
Honela lan egiten du Antxon Alberdi Winter Serieseko VARaren epaileak
Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketaren aurtengo edizioan VAR bideoa arbitrajea jarri dute martxan, eta Antxon Alberdi da epailea. Lanaren inguruko xehetasunak kontatu ditu bideo honetan.
2024/12/24 - 00:14
Barandikak eta Lopezek garaipen batekin esan diote agur txapelketari
Goitia eta Del Rio gainditu dituzte bi setetan, Del Rioren lesioak baldintzatutako partidan. Atzelari arabarrak erretiratu behar izan du eta bere ordez Aldazabal gaztea atera da.
2024/12/24 - 00:05
Julen del Rio: ''Momentuan, inpotentzia handia sentitu dut''
Atzelari gasteiztarrak partida utzi behar izan du lehen seta amaitzear zela, min hartuta. Bere lekuaOrtzi Aldazabal gazteak hartu du.
2024/12/24 - 00:05
Barandika eta Lopez: ''Sentsazio onekin amaitu dugu, eta pozik gaude''
Gernikarrak eta zumaiarrak ekitaldi honetako lehen garaipena lortu dute, Eusko Label Winter Seriesen jokatutako azken partidan.
2024/12/24 - 00:05
Ortzi Aldazabal: ''Hainbeste pertsonaren aurrean jokatzea plazer bat izan da''
17 urteko atzelariak Julen del Rioren lekua bete behar izan du, arabarrak min hartu ostean.
2024/12/24 - 00:00
Xabi Barandikaren txik-txaka, partidako tantorik onena
Gernikako aurrelariak txik-txak ederra egin du, pilota errebotetik arrastaka ateratzea lortuta, aurkariei erantzuteko aukerarik eman gabe. Tanto garrantzitsua izan da; horri esker, bigarren setean 11 tantora berdindu baitute neurketa.
2024/12/23 - 23:22
Julen del Riok lesionatuta utzi du partida
Atzelari gasteiztarrak mina sentitu du izterrean hasierako tantoetan eta azkenean, lehen seta 13 eta 8 zela, bere lekua 17 urteko Ortzi Aldazabali utzi behar izan dio.
2024/12/23 - 11:38
Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldia, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian
Barandika eta Lopez Goitiaren eta Del Rioren aurka arituko dira Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldian. Ez galdu, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/12/23 - 09:45
Barandika-Lopez eta Goitia-Del Rio aurrez aurre, Eusko Label Winter Seriesen 9. jardunaldian
Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 21:45etik aurrera. Bi bikoteak txapelketatik kanpo daude dagoeneko, ez dutelako finalaurreko ligaxkarako sailkatzea lortu.
2024/12/21 - 16:12
Hauek dira Winter Serieseko ligaxkako finalerdietan izango diren bikoteak
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen zehaztuta dago, dagoeneko, zein lau bikotek jokatuko duten urtarrilaren 6an hasiko den finalerdietako ligaxka: A multzoan, Urreisti-Gorka eta Laduche-Manci sailkatu dira, eta, B multzoan, aldiz, Erkiaga-Ibarluzea eta Urrutia-Basque.
2024/12/19 - 15:39
Xabi Barandika eta Imanol Lopez bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen parte hartu duen bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.
2024/12/17 - 20:34
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldiko 3 tanto onenak
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldiko tantorik onenak Ludovic Laduchek egin ditu.