Eusko Label Winter Series
2025/01/21 - 15:23
Winter Serieseko finalerako sarrera guztiak saldu dira
Final handia otsailaren 16an jokatuko dute, 12:00etan, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Erkiagak eta Ibarluzeak lortu dute oraingoz finalerako txartela, astelehenean Urreisti eta Gorka mendean hartu eta gero.
2025/01/21 - 11:14
Erkiagak eta Ibarluzeak Eusko Label Winter Serieseko finalerako txartela eskuratu dute
Egungo txapeldunek, Erkiagak eta Ibarluzeak, Eusko Label Winter Serieseko finalerako txartela bereganatu dute, finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldian Urreisti eta Gorka menderatuta (15-14 eta 15-8). Beraz, Erkiaga-Ibarluzea bikotea titulua berrz lortzen saiatuko da aurten ere.
2025/01/21 - 09:53
Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako Urreisti-Gorka vs Erkiaga-Ibarluzea partidako estatistikak
Erkiagak eta Ibarluzeak finalerako txartela lortu zuten, finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldian Urreisti eta Gorka menderatuta. Hemen dituzu ikusgai neurketako datuak eta estatistikak.
2025/01/21 - 00:07
Erkiagak eta Ibarluzeak Urreisti eta Gorka menderatu dituzte, eta Eusko Label Winter Serieseko finalean dira
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak bi jokotan hartu dituzte mendean, 15-14 eta 15-8, Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal; finalerdietako ligaxkan jokatu dituzten bi partidetan zortzi puntu lortuta, matematikoki sailkatuta daude otsailaren 16ko final handirako.
2025/01/21 - 00:00
Lehen jokoaren 13-14koan, Erkiagak botatako pilota modu harrigarrian irten da frontisetik
Urreisti eta Gorka 14-12 nagusitzen ari zirela, Ispasterrekoak eraman egin du; pilota inork espero ez zuen modu batean irten da frontisetik. Tantoa harrigarria izan da, bai eta garrantzitsua ere; izan ere, orduan hasi dira Erkiaga eta Ibarluzea markagailua iraultzen, jokoaren azen txanpan.
2025/01/21 - 00:00
Erkiaga eta Ibarluzea: ''Bigarren jokoan, ondo ulertu dugu elkar kantxan, ondo irten da''
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesek bikote bat du sailkatuta, dagoeneko, final handirako: Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak osatzen dutena. Urreisti eta Gorka mendean hartuta, nabarmendu dute bigarren jokoan gustura aritu direla, Jai Alain.
2025/01/21 - 00:00
Aritz Erkiagak egin du partidako tantorik onena; Urreistik berak zoriondu du Ispasterreko aurrelaria
Bigarren jokoan izan da, 11-6koan. Aurrelari bizkaitarrak pilota oso zaila jaso du, eta, jarraian, zabalera errematatu du, ezin hobeto; aurkariak ere onartu du bikaina izan dela.
2025/01/20 - 20:55
Eusko Label Winter Serieseko finalerako sarrerak asteartean jarriko dituzte salgai, 12:00etan
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko final handia otsailaren 16an jokatuko dute, 12:00etan, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan.
2025/01/20 - 12:19
Urreisti eta Gorka, Daniatik bueltan, prest Erkiaga eta Ibarluzea txapeldunen aurkako partidarako
Urreisti eta Gorka Danian (Florida, AEB) jokatzen ibili dira, eta bueltan dira, 2024-2025 Eusko label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko partidarako. Erkiaga eta Ibarluzea egungo txapeldunak izango dituzte aurkari. Neurketa zuzenean ikusi ahalko duzu, eitb.eus-en, 21:30ean.
2025/01/20 - 09:58
Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldia, gaur, ETB1 en eta eitb.eus-en
Urreisti-Gorka vs Erkiaga-Ibarluzea partida jokatuko da gaur gauean. Ez galdu Eusko Label Winter Series, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/01/20 - 09:52
Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako Urreisti-Gorka vs Erkiaga-Ibarluzea partida, eitb.eus-en eta ETB1en
21:30ean hasita, finalerdietako hirugarren jardunaldiko neurketa ikusteko aukera emango du EITBk: telebistaz, ETB1en, eta streaming bidez, eitb.eus-en.
2025/01/16 - 15:30
Ongi ezagutzen al dute elkar Urreistik eta Gorkak?
Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal puntistek erronka berezi bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko.
2025/01/14 - 19:11
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldiko hiru tanto onenak
2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldiko tantorik onenak Ludovic Laduchek egin ditu.
2025/01/14 - 10:57
Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako Laduche-Manci vs Urrutia-Basque partidako datuak eta estatistikak
Laduchek eta Mancik garaipena bereganatu dute Urrutia-Basque bikotearen kontra Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian, 14-15, 15-14 eta 5-4ko emaitzarekin. Bideo honetan bildu ditugu norgehiagokako estatistikak.
2025/01/14 - 01:08
Laduchek eta Mancik Urrutia eta Basque menderatu dituzte, hiru jokotan, eta urrezko hiru puntu lortu dituzte
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik garaipena erdietsi dute, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan, Thomas Urrutia eta Thibault Basque aurkari (14-15, 15-12 eta 5-4), oso parekatua izan den norgehiagokan; tentsio handiko lehia izan da, jokoan asko baitzegoen.
2025/01/14 - 01:01
Laduchek horma-biko ederra egin du bigarren jokoaren 14-12koan, partidako tantorik onenean
Erremate hori oso garrantzitsua izan da, bikote irabazleari giltzarria izan den abantaila eman baitio, baina, horrez gain, Getariako aurrelariak bigarren jokoaren 14-12koan egindako tantoa ikusgarria izan da.
2025/01/14 - 01:01
Mikel Manci: ''Partida gorabeheratsua izan da; azkenean, gure alde jauzi da''
Atzelari mutrikuarrak eta Ludovic Laduchek garaipena lortu dute, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan, Urrutia eta Basque aurkari, hiru jokotan; hala, irabazleek hiru puntu oso garrantzitsu erdietsi dituzte.
2025/01/14 - 01:01
Zalantzen Txokoak eman die garaipena Laducheri eta Manciri, partidako azken tantoan, zuzena izan den erabakian
Zein bikotek eskuratuko zituen hiru puntu zehaztu behar zuen tantoa jokoan zegoela, pilotak Thibault Basqueren saskian bote egin du; Zalantzen Txokoak ez du zalantzarik izan, eta Laducheri eta Manciri eman die tanto erabakigarria.
2025/01/13 - 10:23
Laduche-Manci vs Urrutia-Basque, Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko duten norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en, streaming bidez, izango da ikusgai, 20:20etik aurrera.
2025/01/09 - 21:30
Alex Goitia eta Julen Del Rio bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen parte hartu duen bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.