Eusko Label Winter Series
2024/12/05 - 16:04
Jon Zabala eta Jean Olharan bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-2025eko Eusko Label Winter Seriesen aurre egiteko aukera gabe geratu den bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.
2024/12/03 - 18:47
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko 3 tanto onenak
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko tantorik onenak Johan Sorozabalek eta Thomas Urrutiak egin dituzte.
2024/12/03 - 09:55
Eusko Label Winter Seriesko Johan-Lekerika vs Urrutia-Basque (1-2) partidako estatistikak eta datuak
Urrutiak eta Basquek Johan eta Lekerika menderatu dituzte hiru jokotan, eta finalerdietako ligaxkan izango dira: 10-15, 15-11 eta 5-4. Hauek dira partidako datuak eta estatistikak.
2024/12/03 - 01:39
Urrutia eta Basque: ''Lehenengo jokoan gaizki aritu gara, baina, gainerako bietan, ondo''
Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek hiru jokotan menderatu dituzte, 10-15, 15-11 eta 5-4, Johan Sorozabal eta Unai Lekerika, Eusko Label Winter Seriesen, eta, garaipen hori eskuratuta, finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
2024/12/03 - 01:38
Urrutiak eta Basquek Johan eta Lekerika menderatu dituzte, eta finalerdietako ligaxkan izango dira
Parekatuta izan den partidan, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek hiru jokotan hartu dituzte mendean Johan Sorozabal eta Unai Lekerika, 10-15, 15-11 eta 5-4, eta, batutako hiru puntuak kontuan izanik, matematikoki lortu dute sailkatzea; Johan eta Leke, aldiz, aukerarik gabe gelditu dira.
2024/12/03 - 01:38
Urrutiak eta Basquek defentsa itzela erakutsi dute partidako tantorik onenean; gakoa izan da hori!
Hirugarren jokoan, Johan eta Lekerika 2-1 gailentzen ari zirela, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek hainbat pilota oso zail jasotzea lortu dute; azkenean, Johanek ezin izan du pilota saskian sartu, eta garaileek eskuratu dute tantoa.
2024/12/03 - 01:10
Zalantzen Txokoak berretsi egin du Urrutiaren eta Basqueren aldeko 6-4koa, bigarren jokoan
Hainbat zalek protesta egin dute, Thomas Urrutiak pilota saskiaz ukitu duelakoan, baina irudiek ez dute hori egiaztatu; hortaz, astelehenean garaile atera den bikoteak eskuratu du tantoa.
2024/12/02 - 15:43
'Lekecrew', Lekerika animatzen duen lagun taldea
Unai Lekerikabeaskoa 2024-2025 Eusko label Winter Series txapelketan parte hartzen ari da. Aurtengo edizioan Johan Sorozabalekin osatzen du bikotea. Lekerikak beti izaten du 'Lekecrew' izenaeko lagun taldearen babesa harmailetan. Guk hobeto ezagutu dugu 'Lekecrew' lagun taldea.
2024/12/02 - 10:31
Winter Serieseko Johan-Lekerika vs Urrutia-Basque partida, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Astelehen honetan emisioa atzeratu egingo da, aurretik LaLiga EA Sportseko Sevilla-Osasuna emango duelako EITBk.
2024/11/30 - 13:32
Lekerikak hilabeteak eman ditu lesionatuta, baina nola dago orain?
Unai Lekerikabeaskoa joan den uda hasieran lesionatu zen, eta hilabeteak eman ditu frontoietatik kanpo. Eusko Label Winter Series txapelketan Johan du bikotekide, eta bere itzuleran nola dagoen kontatu digu atzelari gernikarrak.
2024/11/28 - 15:45
Ongi ezagutzen al dute elkar Lekerikak eta Johanek?
Lekerika eta Johan puntistek erronka berezia bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbat ezagutzen duten jakiteko.
2024/11/26 - 21:30
Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko tantorik onenak
Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko tantorik onenak Ludovic Laduchek eta Gorka Sorozabalek egin zituzten.
2024/11/26 - 01:14
Eñaut Urreisti: ''Gorkak sekulako bigarren jokoa egin du, eta orduan etorri naiz ni ere gora''
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek, Eusko Label Winter Seriesen, Laduche eta Mandi mendean hartuta, finalerdietako ligaxkarako txartela eskuratu dute. Partida bukatuta, EITBrekin izan dira.
2024/11/26 - 01:12
Urreisti eta Gorka Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan dira, beste garaipen bat eskuratuta
Txapelketako bosgarren jardunaldian, Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek ligaxkako hirugarren eta azken partida jokatu dute; horretan, Laduche eta Manci menderatu dituzte, hiru jokotan (10-15, 15-11, eta 5-3).
2024/11/26 - 01:02
Urreistik eta Gorkak tanto ikusgarri honekin itxi dute partida eta lortu dute garaipena
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek Laduche eta Manci menderatu dituzte, hiru jokotan, 10-15, 15-11 eta 5-3. Bikote irabazlea finalerdietako ligaxkan da, dagoeneko, eta norgehiagoka tanto eder bat eginez amaitu du; Urreistik egin du hori.
2024/11/26 - 00:56
Polemika, hirugarren jokoaren seigarren tantoan: azkenean, Zalantzen Txokoak ''buelta'' eman du
Urreisti eta Gorka 3-2 gailentzen ari zirela, hirugarren eta azken jokoan, Mutrikuko aurrelariak protesta sutsua egin du; izan ere, ikusi du nola Laduchek, saskiaz, jokaldia oztopatu dion.
2024/11/25 - 23:17
Laducheren pilotakada batek EITBren bunkerraren kristala apurtu du, lehenengo jokoan
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldiko aurreneko seteko zazpigarren tantoan, Ludovic Laduchek atzera bota du, eta pilotak eskuinetara egin du; errebotean jo beharrean, EITBk Jai Alain duen bunkerreko kristalera joan da pilota, zuzenean.
2024/11/25 - 18:58
Zer egiten du Ludovic Laduchek Eusko Label Winter Serieseko partidetan ez dagoenean?
Getarian bizi da Laduche, eta, zestalaria izateaz gain, margotzailea ere bada. Surfa eta errugbia ditu oso atsegin, baina zesta puntan aritzea gustatzen zaio gehien. Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldian, Mancirekin batera, debuta egingo du txapelketan, Urreisti-Gorka aurkari.
2024/11/25 - 12:40
Winter Serieseko Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci partida, ETB1en eta eitb.eus-en
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko den neurketa 21:45etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/11/25 - 10:40
Eusko Label Winter Seriesko 5. jardunaldia, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian
Ureisti eta Gorka Laducheren eta Manciren aurka arituko dira Eusko Label Winter Seriesko 5.jardunaldian. Ez galdu 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.