Maldonado-Gordon vs Gaubeka-Perez Sopela Pro'24 txapelketako finala, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Gaur, irailak 30, jokatuko da Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako final handia, Sopelan. Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago txapelen bila. Finala ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:30etik aurrera.
Roman Maldonadok eta Iker Gordonek liga faserako txartela lortu zuten txapelketako atariko kanporaketan Fusto-Urrutia bikotea kanporatuta, 3-0eko emaitzarekin (10-9, 10-6 eta 10-4). Gero, liga faseko lehen jardunaldian, Maldonadok eta Gordonek mendean hartu zituzten finalean aurkari izango dituzten Gaubeka eta Perez, 3 eta 2 (5-10, 10-6, 9-10, 10-4 eta 5-3). Bigarren jardunaldian, ordea, Maldonadok eta Gordonek porrot egin zuten Necolen eta Del Rioren kontra, 2-3 (10-5, 10-2, 3-10, 8-10 eta 4-5). Hala ere, bigarren izan ziren liga fasean, eta finalerako txartela bereganatu zuten.
Bestalde, Esteban Gaubekak eta Ibai Perezek atariko kanporaketa gainditu zuten, Necol-Del Rio bikoteari 3-2 (10-6, 10-7, 5-10, 8-10 eta 5-3) irabazita. Ondoren, liga faseari porrotarekin ekin zioten; galdu egin zuten Maldonadoren eta Gordonen kontra, 3-2 (5-10, 10-6, 9-10, 10-4 eta 5-3). Ondorioz, bigarren jardunaldian garaipenak besterik ez zien balio izango aurrera egiteko, eta helburua lortu zuten; Necol eta Del Rio 3-1 menderatuta (10-7, 5-10, 6-10 eta 9-10), finalerako sailkatu ziren, lider gisa.
Bi bikote finalistek irailaren 26an hautatu zuten finalerako materiala. Hala, bada, dena prest dago final handirako. Gogoratu, Pala Joko Sopela Pro'24ko titulurako lehia ikusgai izango duzula eitb.eus-en eta ETB1en, gaur, 22:30etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Maldonado eta Gordon, irribarreari eutsi ezinda, Sopela Pro'24ko txapelak jantzita
Aurrelari argentinarrak eta Sopelako atzelariak, astelehenean, Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketa irabazi zuten, finalean Esteban Gaubeka eta Ibai Perez lau jokotan menderatuta; biharamunean, txapeldunekin izan da EITB.
Faboritoek ez dute huts egin Sopelan
Maldonadok eta Gordonek jantzi zuten atzo gauean Sopela Pro'24 pala txapelketako txapela, Gaubeka eta Ibai Perez mendean hartuta. Partida gogorra izan zela onartu zuten protagonistek neurketa ostean.
Gordon: ''Partidu gogorra izan da; hasieran txarto hasi naiz, baina, azkenean, partiduan sartzea lortu dut''
Lehenengo jokoan ez dela ondo hasi aitortu du sopeloztarrak, baina Roman Maldonadok egindako jokaldiei esker, apurka-apurka partiduan sartzen joan da eta, bigarrenetik aurrera, ernatu eta gogor eta gustura ekin dio jokoari.
Maldonadok eta Gordonek jantzi dituzte Sopela Pro24'ko txapelak
Maldonado-Gordon bikoteak jokatu du gaurko finala Gaubeka-Perezen kontra, eta lehenengoak gailendu dira, lau jokora. Ibai Perezek, bere aldetik, txapelketako palistarik onenaren sari berezia jaso du.
Maldonadok eta Gordonek irabazi dute Sopela Pro'24 txapelketa, finalean Gaubeka eta Ibai Perez mendean hartuta
Torneoko txapeldunak, titulurako partidan, lau jokotan nagusitu dira, 7-10, 10-9, 10-3 eta 10-5. Maldonado eta Gordon hobeto aritu dira, eta merezita eskuratu dute garaipena.
Sopela Pro txapelketaren final handia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez pilotariak lehian arituko dira gaur, pala txapelketa honetako final handian. Jarraitu 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Ikusmina Pala Joko Sopela Pro'24ko final handirako
Dena prest dago irailaren 30eko, asteleheneko Sopela Pro'24 txapelketako finalerako. Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteak ibiliko dira nor baino nor gehiago. Finala ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, 22:30ean.
Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteek Sopela Pro'24 txapelketako finalerako materiala hautatu dute
Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteek jokatuko dute Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako finala, astelehenean, irailaren 30ean. Lau finalistek materiala aukeratu dute jada. Finala ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, irailaren 30ean, 22:30ean.
Gaubeka eta Ibai Perez, Sopela Pro finalera
Necol eta Del Rio lau jokotan garaituta, Maldonado eta Gordonen aurka arituko dira irailaren 30ean jokatuko den finalean.