Pala
2023/12/26 - 16:14
Ostiralean abiatuko da Banakako Pala Txapelketa
Palako Buruz Buruko txapelketa aurkeztu dute, Bizkaia pilotalekuan. Hamar hautagai, iaz Dan Necolek eskuratu zuen txapela lortzeko erronkarekin.
2023/12/15 - 21:51
Maldonado eta Urrutia, Kutxabank Ligako txapeldunak
Roman Maldonadok eta Iñaki Urrutiak irabazi dute Palako Kutxabank Liga. Finalean, hiru jokotan hartu dituzte mendean Esteban Gaubeka eta Ibai Perez: 2-10, 2-10 eta 8-10.
2023/12/13 - 11:44
Ostiraleko Binakako Pala finala, ikusgai, ETB4n eta eitb.eus-en
Dena prest dago ostiral honetan jokatuko duten Binakako Pala Txapelketako finalerako. Gaubeka-Ibai Perez eta Maldonado-Urrutia bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
2023/09/26 - 16:38
Berritasunak eta polemika, ostiralean abiatuko den Kutxabank Pala Ligan
Lehian izango diren 5 bikoteak osatzeko modua, kamiseta eta kolore berriak... Kutxabank Pala Liga berritasun askorekin dator, eta denak ez dira pilotarien gustukoak. Liga irailaren 29a eta abenduiaren 16a bitartean jokatuko da.
2023/09/09 - 17:07
Necol eta Gordon, Pala Tourreko txapeldunak
Necolek eta Gordonek irabazi dute Pala Tourreko finala. Maldonado eta Urrutiari 3-1 gailendu zaie setetan txapela lortzeko.
2023/06/22 - 18:23
Pala Tour txapelketa aurkeztu dute Bizkaia Pilotalekuan
Uztailaren 7an hasiko da Armintzan, eta finala irailaren 9an izango da Sopelan. Berrikuntza nagusia bosgarren jokoa da, bost tantora jokatuko baita.
2023/06/10 - 23:26
Madariagak eta Urrutiak irabazi dute Bizkaia Irekiko finala
Gaur arratsaldean jokatu den Bizkaia Irekiko finala irabazi dute Madariaga eta Urrutia bikoteak, Gaubekari eta Gordoni hiru eta bi gailendu ostean. Bina berdinduta zihoazela, gorriek puntu gehiegi oparitu dituzte azkenengo setean eta 4-10 galdu dute.
2023/06/07 - 19:04
Gaubeka-Gordon eta Madariaga-Urrutia bikoteak, Bizkaia Torneoko finalerako prest
Larunbatean, ekainaren 10ean jokatuko da palako Bizkaia Torneoko finala. Gaubeka-Gordon eta Madariaga-Urrutia bikoteak ibiliko dira nor baino nor gehiago. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2023/03/25 - 20:26
Gordon-Fusto bikotea, nagusi Urrezko Pala Pro txapelketan
Gordonek eta Fustok jantzi dituzte Urrezko Pala Proko txapelak, finala Gaubekari eta Urrutiari irabazita, hiru jokotan (8-10, 6-10 eta 6-10).
2023/03/25 - 18:31
Gordon eta Fusto, Urrezko Pala Proko txapeldunak
Gordon-Fusto bikoteak jantzi du txapela, finalean Gaubeka eta Urrutia mendean hartuta, hiru jokotan (8-10, 6-10 eta 6-10).
2023/03/01 - 01:18
Berria Erremonte Txapelketa aurkeztu dute Galarretan
Larunbatean hasiko da eta ligaxka formatua izango du. Sei bikote arituko dira bi multzotan banatuta eta lehen laurak sailkatuko dira. Finalerdiak apirilaren 1an jokatuko dira eta finala 8an. Lau debutari izango dira: Gurrutxaga, Irazu, Aiestaran eta Escudero.
2023/02/05 - 12:19
Necol, txapeldun Perezi finala irabazita
Dan Necolek jantzi du palako Banakako Txapelketako txapela finalean Ibai Perez mendean hartuta (2-3).
2023/02/05 - 11:54
Necol: ''Fisikoki eta mentalki ondo prestatuta nagoela erakutsi dut, oso pozik nago''
Dan Necol da 2023ko palako Banakako Txapelketako txapelduna. Ibai Perezi finala irabazi eta txapela jantzi ondoren, adierazpen hauek egin dizkio EITB Mediari.
2023/02/02 - 17:35
Perezek eta Necolek buruz buruko finalerako materiala aukeratu dute
Ibai Perezek eta Dan Necolek buruz buruko pala txapelketaren finala jokatuko dute larunbat honetan, otsailak 4, Bilbon. Ostegun honetan materiala aukeratu dute. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2022/12/25 - 19:53
Ibai Perez: ''Goian egon nahi dut, Kutxabank Liga irabazita, orain banakako txapelaren bila joango naiz''
Kutxabank Ligako txapela jantzi du Ibai Perezek abenduaren 24an Roman Maldonadorekin bikotea osatuta. Finalaren analisia egin du EITB Mediarentzat, eta hurrengo helburua zein duen jakinarazi du.
2022/12/24 - 20:37
Maldonado eta Perez, Kutxabank Ligako irabazleak
Maldonado-Perez bikoteak mendean hartu ditu Necol eta Del Rio Bizkaia Frontoian jokatu den final handian. Txapeldunak 2-3ko emaitzarekin nagusitu dira.
2022/12/23 - 21:45
Necol-Del Rio eta Maldonado-Ibai, prest final handirako
Larunbat honetan, abenduak 24, Kutxabank Ligako binakako finala jokatuko da. Necol eta Del Rio Maldonado eta Ibai Perezen aurka lehiatuko dira txapela irabazteko.
2022/12/20 - 18:38
Necol-Del Rio eta Maldonado-Ibai Perez bikoteek hautatu dute materiala Kutxabank Ligako finalerako
Necol eta Del Rio Maldonado eta Ibai Perezen aurka arituko dira Kutxabank Ligako finalean. Txapelketan bi aldiz izan dira aurrez aurre, eta Maldonado eta Perez nagusitu dira bietan. Partida abenduaren 24an jokatuko da, 16:00etan, eta ETB4n ikusi ahalko da hurrengo goizean.