Pala
2025/03/12 - 15:37
Dan Necol, 45.000 kilometro urtean, palan jokatzeko
Dan Necolek urtean 45.000 kilometro egiten ditu autoz palan jokatzeko. Ez du arazo edo oztopo gisa ikusten. Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketan bigarren dago gaur egun.
2025/02/28 - 20:24
Innpala enpresak pala profesionala kudeatzeari utziko diola iragarri du
Innpalak jakinarazi du ez dela aurkeztuko Bizkaia frontoia kudeatzeko lehiaketa publikora, eta pilotariei proposatu die eurek har dezatela pala profesionalaren kudeaketa euren gain.
2025/02/17 - 16:54
Zortzi palari onenak arituko dira, ostiraletik aurrera, Urrezko Pala Pro txapelketan
Ondorengo sei ostiraletan jokatuko dute, aste honetan hasita, eta ETB4-n eta eitb.eus-en izango da ikusgai. Finala apirilaren 5ean izango da, larunbatez.
2025/02/10 - 21:45
Iñaki Urrutia, Buruz Buruko txapelduna: ''Gorputza txikituta daukat, baina oso pozik nago''
Urrutiak Buruz Buruko Pala txapelketako finala irabazi zuen ostiralean, Ibai Perezi bost setetan gailenduta. Final luzea eta gogorra jokatu zuten biek.
2025/02/07 - 23:13
Iñaki Urrutia, buruz buruko txapeldun
3-10, 10-6, 9-10, 10-8 eta 2-5 menderatu du Ibai Perez oso final lehiatuan, eta lehen txapela bereganatu du banakakoan.
2025/02/07 - 22:29
Iñaki Urrutiak buruz buruko lehen txapela eskuratu du Ibai Perez menderatuta
3-10, 10-6, 9-10, 10-8 eta 2-5 menderatu du Sestaoko palista oso final lehiatuan, eta lehen txapela bereganatu du banakakoan.
2025/02/05 - 17:15
Ibai Perezek eta Iñaki Urrutiak ostiralean jokatuko dute Banakako Txapelketako finala, eta badute materiala
Jaialdia 19:00etan hasiko da, eta eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai, zuzenean. Pilotariek ez dute oztoporik ikusi pilotak hautatzeko, eta finalari begira daude biak ala biak.
2025/01/02 - 16:50
Palako Buruz Buruko Txapelketa ostiral honetan hasiko da
Finala otsailaren 7an jokatuko dute, eta partida guztiak Bilbon jokatuko dituzte, Bizkaia pilotalekuan. Gordon-Alkorta eta Madariaga-Del Rio partidak izango dira lehen kanporaketan, eta Roman Maldonado egungo txapelduna da faborito nagusia.
2024/12/24 - 20:45
Gaubeka-Gordon eta Fusto-Ibai Perez bikoteak, garaile Gabonetako jaialdian
Bilboko Club Deportivo frontoian jokatu den Gabonetako jaialdiko lehen partidan, Gaubekak eta Gordonek Madariaga eta Urrutiari irabazi diete (10-8; 7-10; 10-7; eta 10-9). Bigarrenean, berriz, Fusto eta Ibai Perez Maldonado eta Asier del Riori gailendu zaizkie (10-5; 2-10; 10-9; eta 10-5).
2024/12/20 - 23:16
Pablo Fustok eta Ibai Perezek irabazi dute Palako Binakako Txapelketa
Pablo Fusto eta Ibai Perez nagusitu dira Palako Binakako Txapelketan, finalean Madariaga eta Urrutian lau setetan menderatuta. Miribillan jokatutako finala ikusgarria izan da.
2024/12/16 - 18:39
Fusto-Ibai Perez eta Madariaga-Urrutia bikoteek Kutxabank Ligako finalerako materiala hautatu dute
Ostiralean jokatuko dute finala, Bilbon, eta ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean; jaialdia 18:30ean hasiko da, eta hirugarren posturako partida izango da lehenengo.
2024/12/13 - 22:20
Madariaga eta Urrutia finalerako sailkatu dira, Necol eta Gordon mendean hartuta
Finalerako txartelaren bila aritu dira Necol-Gordon eta Madariaga-Urrutia bikoteak. Madariaga eta Urrutia hiru setetan nagusitu dira (4-10, 8-10 eta 4-10), eta Fausto eta Ibai Perez izango dituzte aurkari ostiralean finalean.
2024/12/13 - 10:56
Pala, Afizionatuen Mailako pilota eta Binakako Txapelketa, gaur, zuzenean, eitb.eus-en
Ostiral honetan hiru kirol emanaldi ikusi ahalko dituzu EITB Median: 18:30ean palako Binakako Txapelketako finalerdiak, 19:00etan Afizionatuen mailako Euskal Herriko Elite Txapelketako finalak, eta 22:10ean pilotako Binakako Txapelketako partida.
2024/10/09 - 17:35
Roman Maldonado, pala ezagutarazteko lanean
Agustin anaiarekin batera, pala zabaltzeko lanean ari da Roman anaiarekin batera. Gaur egun, pala eskolak ematen ditu Zierbenan, eta esperientziaren berri eman du bideo honetan.
2024/10/03 - 17:08
Urriaren 11n hasiko da palako Kutxabank Liga
Necol-Gordon, Maldonado-Alkorta, Fusto-Ibai Perez, Gaubeka-Del Rio eta Madariaga-Urrutia izango dira bikoteak. Finalaurrekoa eta finala EITBn izango dira ikusgai.
2024/10/01 - 23:06
Maldonado eta Gordon, irribarreari eutsi ezinda, Sopela Pro'24ko txapelak jantzita
Aurrelari argentinarrak eta Sopelako atzelariak, astelehenean, Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketa irabazi zuten, finalean Esteban Gaubeka eta Ibai Perez lau jokotan menderatuta; biharamunean, txapeldunekin izan da EITB.
2024/10/01 - 17:28
Faboritoek ez dute huts egin Sopelan
Maldonadok eta Gordonek jantzi zuten atzo gauean Sopela Pro'24 pala txapelketako txapela, Gaubeka eta Ibai Perez mendean hartuta. Partida gogorra izan zela onartu zuten protagonistek neurketa ostean.
2024/10/01 - 01:58
Gordon: ''Partidu gogorra izan da; hasieran txarto hasi naiz, baina, azkenean, partiduan sartzea lortu dut''
Lehenengo jokoan ez dela ondo hasi aitortu du sopeloztarrak, baina Roman Maldonadok egindako jokaldiei esker, apurka-apurka partiduan sartzen joan da eta, bigarrenetik aurrera, ernatu eta gogor eta gustura ekin dio jokoari.
2024/10/01 - 01:48
Maldonadok eta Gordonek jantzi dituzte Sopela Pro24'ko txapelak
Maldonado-Gordon bikoteak jokatu du gaurko finala Gaubeka-Perezen kontra, eta lehenengoak gailendu dira, lau jokora. Ibai Perezek, bere aldetik, txapelketako palistarik onenaren sari berezia jaso du.
2024/10/01 - 01:41
Maldonadok eta Gordonek irabazi dute Sopela Pro'24 txapelketa, finalean Gaubeka eta Ibai Perez mendean hartuta
Torneoko txapeldunak, titulurako partidan, lau jokotan nagusitu dira, 7-10, 10-9, 10-3 eta 10-5. Maldonado eta Gordon hobeto aritu dira, eta merezita eskuratu dute garaipena.