Pilota
2025/10/14 - 14:10
Zortzi bikote arituko dira nor baino nor gehiago 2025-2026ko Eusko Label Winter Seriesen, urriaren 27tik
Final handia otsailaren 15ean jokatuko dute, eta, beti bezala, partida guztiak Gernika-Lumon izango dira. Aurreko ekitaldian parte hartu zuten puntistei erreparatuta, Goixerri sartu da, Olharanen ordez.
2025/10/14 - 14:10
Imanol Lopezek zesta punta utziko duela iragarri du, profesionaletan 23 urtez aritu eta gero
Atzelari zumaiarrak asteartean iragarri du erabakia, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko aurkezpenean. Lopezek 2003an egin zuen debuta profesionaletan, eta bere herrian jokatuko du azken txapelketa.
2025/10/14 - 14:00
Imanol Lopezek agur esango dio zesta puntari, profesionaletan 23 urtez aritu eta gero
Atzelari zumaiarrak 2003an egin zuen debuta profesionaletan; Miamin, Danian eta Mexikon aritu zen, eta zazpi aldiz izan da munduko txapeldun. Eusko Label Winter Serieseko aurkezpenean adierazi du Zumaian jokatuko azken txapelketa, sorterrian.
2025/10/14 - 10:29
Jarraitu zuzenean Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketaren aurkezpena
Neguko zesta-punta txapelketaren bosgarren edizioaren aurkezpena, gaur goizean, Lagako hondartzan.
2025/10/14 - 00:28
Barandikak eta Lekerikak irabazi dute Durangoko Master Seriesa
Barandikak eta Lekerikak irabazi dute Durangoko Master Seriesa, Urreisti eta Zabala bi setetan menderatuta (15-11 eta 8-15). Jai Alai Ligaren denboraldi berriko lehen txapela eskuratu dute Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoian.
2025/10/12 - 22:50
Bakaikoak modu ikusgarrian eman dio buelta partidari, eta Zabala garaitu du (22-21)
Bakaikoak 22-21 irabazi dio Zabalari Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan. 1-9 eta 6-14 galtzen joan ondoren, Etxarri-Aranazko pilotariak partidari buelta ematea lortu du.
2025/10/12 - 17:04
Etxegarai eta Gaminde, Hiru Hiriburuak txapelketako garaileak
Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde nagusitu dira 2025eko Hiru Hiriburuak txapelketako finalean. Partida zirraragarrian, 17-22 garaitu dituzte Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal, markagailuari buelta emanez.
2025/10/11 - 23:09
Goikoetxea eta Larrañaga, Gross erremonte txapelketako garaileak
Lau bikote izan dira lehian egun bakarrean jokatu den txapelketa honetan. Ezkurrak eta Zubirik Goikoetxearen eta Larrañagaren aurka jokatu dute, eta azken horiek nagusitu dira, bi setetan: 10-5 eta 10-9.
2025/10/11 - 23:06
Altunak Peña garaitu du A multzoko lehen partidan (22-13)
Altunak 22-13 garaitu du Peña Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako A multzoko lehen partidan.
2025/10/11 - 01:35
Ezkurdiaren beteranotasunak Larrazabal gainditu du (22-19)
Ezkurdiak eta Larrazabalek partida bizia jokatu dute Azkoitian, Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian. Azkenean, Arbizuko pilotaria nagusitu da 22-19ko emaitzarekin.
2025/10/08 - 12:55
Gross Erremonte Jaialdia, larunbat honetan, Galarretan
Gross Erremonte Jaialdia aurkeztu dute astearte honetan, Galarreta frontoian. Txapelketa azkarra izango da, eta egun batean jokatuko dituzte bi finalaurrekoak eta finala. Larunbat honetan, urriak 11, izango da hitzordua.
2025/10/07 - 23:36
Goiuri Zabaleta, 3Hko finalista: ''Ez dago faborito garbirik; ez dago partidua hautsiko duen faktorerik''
Zabaleta-Mendizabal eta Etxegarai-Gaminde bikoteek jokatuko dute Hiru Hiriburuak torneoko finala, igandean, Donostiako Atano Hirugarrena pilotalekuan. Pilotariek final irekia izango dela uste dute.
2025/10/07 - 16:27
Barandika-Lekerika eta Urreisti-Zabala bikoteak, Durango Master Serieseko finalera
Kostata lortu zuten bi bikoteek Durango Master Serieseko finalerako txartela; izan ere, bi finalaurrekoetan hirugarren seta jokatu behar izan zuten neurketak erabakitzeko. Azkenean, Barandikak eta Lekerikak Erkiaga eta Del Rio menderatu zituzten; Urreistik eta Zabalak, ordea, Olharan eta Ibarluzea.
2025/10/06 - 16:30
Emakume Master Cupen Lau t'erdiko txapelketa ostiral honetan hasiko da
Goiuri Zabaleta egungo txapelduna da aurtengo faborito nagusia, baina lehia bizia aurreikusi dute antolatzaileek. Ataunen hasiko da, ostiral honetan; finalaurrekoak abenduaren 7an jokatuko dituzte, eta finala, berriz, abenduaren 21ean izango da, Gernikan.
2025/10/05 - 23:10
Larrazabalek bereganatu du 4 t'erdikoko azken txartela (15-22)
Larrazabalek 15-22 menderatu du Zubizarreta III.a 4 t'erdikoko final-zortzirenetako azken partidan. Hala, B multzoan arituko da, Jaka, Etxeberria eta Ezkurdia aurkari izango dituelarik.
2025/10/04 - 23:03
Zabala, 4 t'erdiko final-laurdenetara Dario garaituta (19-22)
Zabalak 4 t'erdiko final-laurdenetarako txartela lortu du Dario 19-22 menderatuta. Hasieran erraz irabaziko zuela zirudien, baina azkenean asko borrokatu behar izan du garaipena lortzeko.
2025/10/04 - 22:58
Otxandorena eta Otano, Euskal Jai torneoko txapeldunak (31-35)
Otxandorena eta Otano gazteek 31-35 garaitu dituzte Uterga eta Agirrezabala 2025eko Euskal Jai torneoko finalean.
2025/10/04 - 01:58
Ezkurdiak aurrera egin du 4 t'erdikoan, Elordi kanporatuta (22-17)
Ezkurdia 4 t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan izango da, final-zortzirenetan Elordi 22-17 garaituta. Iaz lehiaketatik kanpo geratu zen, baina oraingoan bertan sartzea lortu du.
2025/10/02 - 17:25
Xabi Rekalde: ''Ezkerrarekin bukatzea gustatzen zait, eta uste dut abiaduraren bitartez mina egiten dudala''
Xabi Rekalde dimatarrak debuta egingo du Asperekin, profesional mailan, igande honetan, Eibarko Astelena pilotalekuan. Berarekin egon gara, ilusioz hartuko du Aldaberen aurkako partida.
2025/10/02 - 16:59
Durangoko Master Seriesarekin abiatuko da Jai Alai Ligaren denboraldi berria
Lau bikote lehiatuko dira aurten Durango Master Series txapelketan. Datorren astelehenean hasiko da, eta finala urriaren 13an jokatuko dute. Aurkezpena egin dute ostegun honetan, Durangon.