Arrizabalagak eta Capellanek garaipena eskuratu dute, 22-11, eta "Plazandreak" saioko finalean egon litezke
Olatz Arrizabalagak eta Andrea Capellanek Leire Garairen ordez aritu den Miriam Arraiza eta Leire Galeano menderatu dituzte, 22-11, Bilboko, Esperantza pilotalekuan, "Plazandreak" saioko hirugarren jardunaldian, eta, halaber, lau t'erdikoan, Miren Larrartek Madalen Etxegarai hartu du mendean, 18-14. Hortaz, Arrizabalagak eta Capellanek abuztuaren 5erako aurreikusita dagoen final handia jokatzeko aukerari eutsi diote, eta Larrartek, bere aldetik, final handi horretarako tokia bermatu du.
Testuinguru horretan, binakako partidan, Arrizabalagak eta Capellanek txapelketan aurreneko puntua erdietsi dute, Arraiza eta Galeano aurkari; horrenbestez, aukera dute abuztuaren 5eko finala jokatzeko, baina hori datorren asteleheneko jardunaldiko emaitzak berretsi beharko du. Gernika-Lumoko aurrelariak eta Santo Domingo de la Calzadako atzelariak hasieratik izan dute markagailua kontrolpean, alde nabarmenak zehaztuta; norgehiagokaren bigarren zatian, ordea, urdinak suspertu egin dira, eta aurreneko tantoetan baino hobeto moldatu dira. Bikote gorriaren garaipena, nolanahi ere, ez da zalantzan izan, eta argia izan da; azken emaitzak, 22-11koak, ondo baino hobeto islatzen du hori.
Lau t'erdikoan, Larrartek abuztuaren 5eko final handirako txartela erdietsi du, Etxegarai 18-14 mendean hartuta. Norgehiagokak bi zati oso desberdin izan ditu: hasieran, oƱatiarra gehiago izan da, eta aurretik jarri da; tantoek aurrera egin ahala, baina, bidaniarrak erritmoa hartu eta jokoan hobera egin du. Larrartek markagailua berdindu du, lehenik, eta, partidako zati erabakigarrian, aurkaria gainditu du. Larrartek gero eta konfiantza handiagoa erakutsi du kantxan, Etxegaraik ez bezala. Esperantzako pilotalekuko markagailuan izandako emaitzarekin, Larrarte finalean da, dagoeneko, eta Etxegaraik, ordea, ezingo du txapela jokoan jarriko duen neurketa jokatu.
Zure interesekoa izan daiteke
''Plazandreak'' saioko txapeldunak, pozarren eta etorkizunari begira
Ibarrola eta Gaminde, binakakoan, eta Erasun, lau t'erdikoan, dira 2025eko "Plazandreak" saioko txapeldunak, igandeko finaletan irabazita. Hirurak oso pozik agertu dira lortutakoarekin.
Ibarrola eta Gaminde, binakakoan, eta Erasun, lau tāerdikoan, 2025eko "Plazandreak" saioko txapeldunak
Astelehenean jokatu dituzten finaletan, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal menderatu dituzte, 6-22, eta Txaso Erasun Amaia Aldairi gailendu zaio, 9-18.
2025eko ''Plazandreak'' saioko lau t'erdiko finaleko azken tantoa: Aldai vs Erasun (9-18)
Itxaso Erasun da txapelduna, "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldian, lau t'erdian; finalean, Amaia Aldairi gailendu zaio, 9-18.
Honela jaso dituzte txapelak 2025eko ''Plazandreak'' saioko irabazleek
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek, binaka, eta Itxaso Erasunek, lau t'erdian, "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldia eskuratu dute; Erasunek, gainera, Pelotari Onena Saria ere lortu du.
Itxaso Erasun: ''Ametsetan bezala nago; estrategia zen bizi jotzea, mina egiteko''
"Plazandreak" saioko lau 'erdiko txapelduna, finalean Amaia Aldairi gailenduta, oso pozik azaldu da, eta, hunkituta, duela gutxi hil zaien amona izan du gogoan.
Ibarrola eta Gaminde: ''Partida perfektua egin dugu, akatsik gabe''
"Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko binakako txapeldunek nabarmendu dute nola finalean, hasieratik, oso nagusi izan diren, Zabaleta eta Mendizabal aurkari.
2025eko ''Plazandreak'' saioko binakako finaleko azken tantoa: Zabaleta-Mendizabal vs Ibarrola-Gaminde (6-22)
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek jaso dituzte "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko txapelak, binaka; finalean, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal menderatu dituzte, 6-22.
''Plazandreak'' saioko finalak, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Zabaletak eta Mendizabalek Ibarrola eta Gaminde izango dituzte aurkari binakako finalean. Lau t'erdiko txapelketan, berriz, Aldai eta Erasun ikusiko ditugu aurrez aurre. Gaur, 22:15etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
EITB Mediak ''Plazandreak'' saioko finalak eskainiko ditu, uztailaren 21ean
"Plazandreak" saioko finalak ate-joka ditugu, eta ostegun honetan egin dute aurkezpena, Bilbon. Eitb.eus-en streamingez ikusi ahal izango dira, eta telebistaz, ETB1en, 22:15etik aurrera.
Ibarrola eta Gaminde, binaka, eta Erasun, lau t'erdian, ''Plazandreak'' saioko finaletara
Ligaxkako azken jardunaldian, hurrenez hurren, Arraiza eta Capellan (22-10) eta Arrillaga (18-11) utzi zituzten txapelketatik kanpo. Finaletan, hilaren 21ean, Zabaleta-Mendizabal eta Aldai izango dituzte aurkari.