"Plazandreak" saioak binakako eta lau t'erdiko txapel bana jarriko ditu jokoan Esperantza pilotalekuan
"Plazandreak" saioak, datorren astelehenetik aurrera, binakako eta lau t'erdiko txapel bana jarriko ditu jokoan Esperantza pilotalekuan, Bilbon, hamabi pilotari bikainekin. 2024ko "Plazandreak" uztailaren 1ean hasiko da, ligaxka faseari dagokionez, eta jarraituko du, astelehenez beti, uztailaren 8an, 15ean eta 22an; finalak abuztuaren lehenengo astelehenean jokatuko dituzte, abuztuaren 5ean, eta EITBk, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, partida guztiak emango ditu.
Hain zuzen ere, binakako txapelketan, zortzi pilotari arituko dira, bikote hauetan:
Olatz Arrizabalaga-Andrea Capellan
Amaia Aldai-Nora Mendizabal
Goiuri Zabaleta-Enara Gaminde
Leire Garai-Leire Galeano
Eta lau t-erdikoan, pilotari hauek lehiatuko dira:
Aizane Ibarrola
Miren Larrarte
Madalen Etxegarai
Miriam Arrillaga
Hona hemen 2024ko "Plazandreak" saioaren egutegia:
Ligaxka
Uztailak 1, astelehena
Binaka (22 tantora)
Arrizabalaga-Capellan vs Aldai-Mendizabal
Lau t'erdikoa (18 tantora)
Ibarrola vs Larrarte
Uztailak 8, astelehena
Binaka (22 tantora)
Zabaleta-Gaminde vs Garai-Galeano
Lau t'erdikoa (18 tantora)
Etxegarai vs Arrillaga
Uztailak 15, astelehena
Binaka (22 tantora)
Garai-Galeano vs Arrizabalaga-Capellan
Lau t'erdikoa (18 tantora)
Larrarte vs Etxegarai
Uztailak 22, astelehena
Binaka (22 tantora)
Zabaleta-Gaminde vs Aldai-Mendizabal
Lau t'erdikoa (18 tantora)
Ibarrola vs Arrillaga
Abuztuak 5, astelehena
Finalak: binakakoa (22 tantora), eta lau t'erdikoa (18 tantora)
EITBren aldetik, Elena Azpeitia eta Ainhize Vega arduratuko dira saioa aurkeztu eta partidak kontatzeaz; Gentzane Aldai esatari ibiliko da.
Zure interesekoa izan daiteke
''Plazandreak'' saioko txapeldunak, pozarren eta etorkizunari begira
Ibarrola eta Gaminde, binakakoan, eta Erasun, lau t'erdikoan, dira 2025eko "Plazandreak" saioko txapeldunak, igandeko finaletan irabazita. Hirurak oso pozik agertu dira lortutakoarekin.
Ibarrola eta Gaminde, binakakoan, eta Erasun, lau tāerdikoan, 2025eko "Plazandreak" saioko txapeldunak
Astelehenean jokatu dituzten finaletan, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal menderatu dituzte, 6-22, eta Txaso Erasun Amaia Aldairi gailendu zaio, 9-18.
2025eko ''Plazandreak'' saioko lau t'erdiko finaleko azken tantoa: Aldai vs Erasun (9-18)
Itxaso Erasun da txapelduna, "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldian, lau t'erdian; finalean, Amaia Aldairi gailendu zaio, 9-18.
Honela jaso dituzte txapelak 2025eko ''Plazandreak'' saioko irabazleek
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek, binaka, eta Itxaso Erasunek, lau t'erdian, "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldia eskuratu dute; Erasunek, gainera, Pelotari Onena Saria ere lortu du.
Itxaso Erasun: ''Ametsetan bezala nago; estrategia zen bizi jotzea, mina egiteko''
"Plazandreak" saioko lau 'erdiko txapelduna, finalean Amaia Aldairi gailenduta, oso pozik azaldu da, eta, hunkituta, duela gutxi hil zaien amona izan du gogoan.
Ibarrola eta Gaminde: ''Partida perfektua egin dugu, akatsik gabe''
"Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko binakako txapeldunek nabarmendu dute nola finalean, hasieratik, oso nagusi izan diren, Zabaleta eta Mendizabal aurkari.
2025eko ''Plazandreak'' saioko binakako finaleko azken tantoa: Zabaleta-Mendizabal vs Ibarrola-Gaminde (6-22)
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek jaso dituzte "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko txapelak, binaka; finalean, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal menderatu dituzte, 6-22.
''Plazandreak'' saioko finalak, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Zabaletak eta Mendizabalek Ibarrola eta Gaminde izango dituzte aurkari binakako finalean. Lau t'erdiko txapelketan, berriz, Aldai eta Erasun ikusiko ditugu aurrez aurre. Gaur, 22:15etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
EITB Mediak ''Plazandreak'' saioko finalak eskainiko ditu, uztailaren 21ean
"Plazandreak" saioko finalak ate-joka ditugu, eta ostegun honetan egin dute aurkezpena, Bilbon. Eitb.eus-en streamingez ikusi ahal izango dira, eta telebistaz, ETB1en, 22:15etik aurrera.
Ibarrola eta Gaminde, binaka, eta Erasun, lau t'erdian, ''Plazandreak'' saioko finaletara
Ligaxkako azken jardunaldian, hurrenez hurren, Arraiza eta Capellan (22-10) eta Arrillaga (18-11) utzi zituzten txapelketatik kanpo. Finaletan, hilaren 21ean, Zabaleta-Mendizabal eta Aldai izango dituzte aurkari.