Lau t'erdikoa
2023/11/11 - 20:41
Iraitz Zubizarretak irabazi du Promozioko Lau t'erdikoa: finaleko azken tantoa, adierazpenak eta txapela
Ataundar pilotariak 22-21 menderatu du Julen Egiguren, Tolosako Beotibarren jokatutako finalean. Emozio handiko partida izan da, eta azken tantoa, ikusgarria.
2023/11/08 - 17:23
Jakak eta Peña II.ak Lau t'erdiko 3. eta 4. postua jokatuko dituzte igandean
Bi pilotariek asteazken honetan aukeratu dute igandeko neurketarako materiala. Garrantzitsuena finala izango dela azpimarratu dute, Altunari eta Etxeberriari zorte ona opa diete ordurako.
2023/11/07 - 17:30
Julen Egigurenek eta Iraitz Zubizarretak Promozio mailako finalerako materoiala hautatu dute
Bi pilotariek elkar oso ondo ezagutzen dute, hainbat aldiz neurtu baitituzte indarrak frontoietan. Batak eso besteak irabazi, garailearentzat bere lehenengo txapela izango da.
2023/11/06 - 22:15
Zer gertatu da orain arte Altunak eta Etxeberriak lau t'erdian jokatutako partidetan?
Jokin Altuna eta Peio Etxeberria dira 2023ko Lau t'erdikoaren finaleko protagonistak. Zenbakiak, nafarraren alde daude kaiolan bien artean izandako neurketetan.
2023/11/06 - 17:41
Peio Etxeberria eta Jokin Altuna izan dira nagusi asteburuan jokatutako finalerdietan
Gipuzkoarra eta nafarra izango dira azaroaren 19an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den final handiko bi protagonistak.
2023/11/06 - 17:30
Final oso gogor eta polita espero dute Jokin Altunak eta Peio Etxebarriak
Hilaren 19an Bizkaia pilotalekuan kaiolako finala jokatuko duten bi pilotariak Tuteran izan dira Aspeko gainontzeko pilotariekin batera, udan San Fermin eta San Mateoko desafioetan lortutako garaipenaen sari gisa eman dizkieten 2.100 botila olioak jasotzeko.
2023/11/05 - 21:39
Jokin Altuna izango da Peio Etxeberriaren aurkaria 2023ko Lau t'erdiko Txapelketako final handian (21-22)
Altuna Erik Jakari gailendu zaio Eibarko Astelenan jokatutako finalerdi eroan. Amezketakoak kaiolako bere zortzigarren finala jokatuko du hilaren 19an, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan.
2023/11/05 - 21:37
Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako finalera sailkatu da
Amezketarra 22 eta 21 gailendu da Erik Jakaren aurka Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalerdian. Markagailua boladaka joan da, eta 21-21 berdindu ostean, Jokin Altunak lortu du garaipena.
2023/11/05 - 20:49
Jaka vs Altuna III.a (21-22) Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiko azken tantoa
Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako finalera sailkatu da, finalerdietan Erik Jakari 21-22 irabazita. Bideoan duzu ikusgai norgehiagokako azken tantoa.
2023/11/04 - 22:00
Peio Etxeberria, Lau t'erdiko Txapelketako finalera
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finalerako txartela lortu du, finalerdian Jon Ander Peña mendean hartuta, 15-22ko emaitzarekin.
2023/11/04 - 21:09
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du, Jon Ander Peña finalerdietan garaituta (22-15)
Partida parekatua izan da hasieran, baina lehenengo atsedenaldi luzearen ostean (10-12) nafarra zuloa egiten hasi da markagailuan, eta 7 tantoko aldearekin nagusitu da azkenean. Finala hilaren 19an jokatuko du, Jaka-Altua finalerdiko garailearen aurka.
2023/11/04 - 21:03
Peio Etxeberriari Lau t'erdiko finalerako txartela eman dion azken tantoa
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du, lehen finalerdian Jon Ander Peña mendean hartu baitu, 15-22ko emaitzarekin. Bideoan duzu ikusgai partidako azken tantoa.
2023/11/04 - 11:04
Unai Alberdi: ''Hainbat opari egin ditut garesti ateratzen direnak''
22-19 emaitzarekin gainditu du Zubizarreta III.ak Alberdi II.a Amasa-Villabonan jokatutako finalerdian; beraz, Azpeitiko pilotaria ez da izango Promozioko Lau t'erdikoaren finalean. "Ondo sentitu naiz, baina hainbat opari egin ditut partidan garesti ateratzen direnak", adierazi du Alberdik.
2023/11/04 - 10:22
Iraitz Zubizarreta: ''Finalerdiko tentsioa nabaria zen partidan, eta pozik nago lortutakoarekin''
Zubizarreta III.ak mendean hartu du Alberdi II.a, 22-19 emaitzarekin, eta Promozioko Lau t'erdiko Txapelketaren finala jokatuko du. "Finalerdiko tentsioa nabaria izan da partidan, eta oso pozik nago egindakoarekin eta lortutakoarekin", adierazi du Zubizarretak.
2023/11/04 - 09:58
Zubizarreta III.ak 22-19 menderatu du Alberdi II.a, eta Promozioko Lau t’erdikoaren finalean da
22-19 emaitzarekin gainditu du Zubizarreta III.ak Alberdi II.a Amasa-Villabonan jokatutako finalerdian, eta Egiguren V.a izango du aurrez aurre larunbatean Tolosan, Beotibarren jokatuko den finalean.
2023/11/04 - 00:38
2023ko Lau t'erdiko Promozio Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 11 bitartean jokatuko dute.
2023/11/03 - 15:35
Altuna III.a: ''Igandeko partidaren garrantzia ikusita, kantxara ateratzea erabaki dut''
Jokin Altunak Erik Jakaren aurkako Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatzea erabaki du. Min hartuta ibili denez, zalantzan zegoen jokatzeko moduan izango zen. Amezketan azken proba egin ostean, ordea, jokatzea erabaki du.
2023/11/03 - 13:03
Jokin Altunak Erik Jakaren aurkako Lau t'erdiko finalerdia jokatzea erabaki du
Altuna III.a min hartuta ibili da azken egunetan, eta zalantzak zeuden parte hartuko ote zuen. Hala ere, gipuzkoarrak azken proba egin du azaroaren 3an, eta Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatzea erabaki du. Amezketakoak Jaka izango du aurkari.
2023/11/02 - 15:45
Jakak eta Altunak igandeko finalaurrekorako materiala aukeratu dute
Bihar, ostirala, jakingo da Altuna jokatzeko moduan izango den ala ez. Finalaurrekorako materiala aukeratu dute Eibarren, gaur goizean.
2023/11/01 - 19:35
Julen Egigurenek Hodei Exposito menderatu du, 22-21, eta Promozioko Lau t’erdikoaren finalean da
Egiguren V.a 9-0 eta 16-2 izan da atzetik, baina, partidako bigarren zatian, irauli egin du markagailua, eta, azken tantoan, 21-21ekoaren ostean, final handirako txartela bereganatu du.