Lau t'erdikoa
2024/11/24 - 11:47
Unai Laso eta Peio Etxeberria, nor baino nor gehiago Lau t'erdiko finalean
Nafarren arteko finala izango du 2024ko Lau t'erdiko Txapelketak. Bata zein bestea gailendu, lehen txapela izango da irabazlearentzat.
2024/11/22 - 15:32
Peio Etxeberria: ''Umetatik jokatu dut Unai Lasorekin, eta beti izan du nik baino maila hobea''
Peio Etxeberria elkarrizketatu dugu, Unai Lasoren aurka igandean jokatuko duen Lau T'erdiko Txapelketako final handiaren atarian.
2024/11/21 - 15:07
Unai Laso: ''Eskubiz nire burua nabarmentzen saiatzen naiz''
Unai Lasok igandean Peio Etxeberriaren kontra jokatuko duen finalaren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan. Sakean egindako hobekuntza nabarmendu du, besteak beste.
2024/11/20 - 14:33
Laso eta Etxeberria gustura, igandeko finalerako aukeratutako materialarekin
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak igandean jokatuko duten finalerako materiala aukeratu dute. Pozik agertu dira, eta partidari begira nola sentitzen diren kontatu dute.
2024/11/18 - 15:30
Aimar Olaizola: ''Final irekia ikusten dut, Laso eta Etxeberria bi pilotari handi dira''
Aimar Olaizola Baiko Pilotaren kirol zuzendaria da, eta Lau T'erdikoan txapel gehien dituen pilotaria da, zazpi ditu eta. Laso Baikokoa da, eta Aimarrek hark irabaztea nahi du, baina finala gogorra eta lehiatua izango dela aurreikusten du.
2024/11/17 - 22:36
Elordik eskuratu du Lau T’erdiko txapelketako hirugarren postua, Jaka menderatuta (9-22)
Jokin Altunak ezin izan du partida jokatu lesioagatik, eta Elordik hartu du bere tokia. Hala, jaun eta jabe izan da hasieratik, eta aise nagusitu zaio Jakari.
2024/11/17 - 16:33
Bakaikoa: ''Txapela eguneroko lanaren fruitua da''
Joanes Bakaikoak pozarren ospatu zuen garaipena Labriten. Biharamun gozoan, txapeldunak tartetxo bat hartu du EITB Mediarekin hitz egiteko.
2024/11/17 - 16:26
Nork irabaziko du Lau t’erdikoa: Lasok ala Etxeberriak?
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko finala jokatuko dute igandean. Aurretik, asteburu honetan, Bakaikoak irabazi du B serieko finala, Labriten. Harmailetan galdezka aritu ginen finalerako zer aurreikuspen dagoen jakiteko.
2024/11/17 - 13:18
Jokin Altunak ez du 3. eta 4. posturako partida jokatuko, ukondoan duen lesioa baten ondorioz
Bere lekua Aitor Elordik beteko du. Tolosarra izango da Erik Jakaren aurkaria, arratsaldean, Zumarragan, jokatuko den partidan. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2024/11/16 - 21:46
Joanes Bakaikoa, Bigarren Mailako Lau t'erdiko txapeldun (22-16)
Nafarrak Iker Larrazabal arabarra garaitu du Labriten jokatutako finalean, bere ibilbideko bosgarren txapela irabazteko; hirugarrena, Lau t'erdikoan.
2024/11/12 - 15:49
Altunak eta Jakak Lau t'erdiko txapelketako 3. eta 4. posturako partidarako pilotak aukeratu dituzte
Jokin Altunak eta Erik Jakak Lau t'erdiko txapeketako 3. eta 4. postuetan sailkatzeko partida jokatuko dute azaroaren 17an, Zumarragan. Hantxe hautatu dute hitzordurako materiala. Pilotak aukeratuta, EITB Mediarekin hitz egin dute.
2024/11/12 - 13:28
Bakaikoa eta Larrazabal ''gustura'' daude finalerako materialarekin, eta prest dira txapela lortzeko lehiarako
Joanes Bakaikoak eta Iker Larrazabalek B Serieko Lau t'erdiko finalerako materiala hautatu dute Labrit pilotalekuan, azaroaren 16an finala jokatuko den frontoian. Pilotak aukeratuta, EITB Mediarekin hitz egin dute finalari buruz.
2024/11/11 - 15:52
Unai Laso balentria handia lortuta sartu da finalean
Unai Lasok 14-22 gainditu du Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako bigarren finalaurrekoan. Peio Etxeberriaren kontra jokatuko du azaroaren 24ko finala.
2024/11/10 - 22:26
Lasok Altuna gainditu du eta txapelduna finaletik kanpo geratu da azken bederatzi urteetan lehen aldiz (14-22)
Nafarrak partida biribila egin du, eta bera izango da Peio Etxeberriaren aurkaria azaroaren 24an Bilbon jokatuko den final handian.
2024/11/10 - 22:23
Unai Laso, Lau T'erdiko finalera (14-22)
Jokin Altuna egungo txapelduna mendean hartu du 14 eta 22, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan.
2024/11/10 - 21:20
Altuna: ''Hemen irabazi eta galdu, denetarik egiten da''
Jokin Altunak 14-22 galdu du Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia Unai Lasoren aurka Astelena pilotalekuan. Horrela, azken bederatzi urteetan lehenengoz geratu da finaletik kanpo. Burumakur agertu da porrotagatik.
2024/11/10 - 21:20
Unai Lasok Jokin Altunaren aurkako finalerdian egindako hiru tantorik onenak
Unai Lasok 14-22 gainditu du Jokin Altuna egungo Lau t'erdiko txapelduna Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan.
2024/11/10 - 21:07
Laso: ''Egunen batean galdu egin behar zuen (Altunak)''
Unai Lasok 14-22 irabazi dio Jokin Altunari Lau t'erdiko Txapelketaren finalerdietan, eta finalerako txartela eskuratu du. Garaipen handia lortu duela esan du nafarrak, jokoa menderatzen jakin duela eta oso pozik dagoela finala jokatzeagatik.
2024/11/09 - 21:54
Jaka menderatzeko 22 tantoak jarraian eginda sailkatu da Peio Etxeberria Lau t'erdiko Txapelketako finalerako
Peio Etxeberria 6-22 gailendu zaio Erik Jakari Lau t'erdiko Txapelketako lehen finalaurrekoan. Jaka 6-0 jarri da aurretik markagailuan, baina, ondoren, 22 tantoak jarraian egin ditu pilotari nafarrak, eta, ondorioz, berak jokatuko du final handia.
2024/11/09 - 21:15
Jaka: ''Erridikulu handia egin dudala iruditzen zait''
Erik Jakak 6-22 galdu du Peio Etxeberriaren aurka Lau t'erdiko Txapelketaren finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da. Egindako partidarekin triste eta haserre agertu da lizartzarra, eta "erridikulua" egin duela esan du.