Lau t'erdikoa
2020/12/25 - 17:46
Erik Jaka: ''Inork ez dit ezer oparitu''
Buruz Buruko txapeldunak bigarren txapela irabazi nahi du berarentzat borobila izan den 2020. urtean. Horretarako Jokin Altuna gainditu beharko du igandean, Lau t'erdiko finalean.
2020/12/24 - 14:38
Jokin Altuna: ''Ederra litzateke urtea txapeldun bukatzea''
Amezketako pilotariak Buruz Buruko finalaren errebantxa hartzeko aukera dauka igandean, Jakaren aurka, Lau t'erdiko txapelketako final handian.
2020/12/23 - 17:12
Jakak eta Altunak kaiolan erabiliko dituzten pilotak aukeratu dituzte
Igandean Erik Jakak eta Jokin Altunak lau terdiko finala jokatuko dute Bizkaia pilotalekuan eta materiala hautatzeko bertaratu dira.
2020/12/21 - 21:55
Erik Jaka, beste txapel baten bila
2013an Eibarren debutatu zuenetik Erik Jakak bilakaera ikaragarria izan du, aurten Buruz Buruko txapelduna izatera iritsi den arte. Datorren igandean beste txapel baten bila joango da Bilbora.
2020/12/21 - 17:36
Altunak bosgarren finala jokatuko du jarraian kaiolan
Jokin Altunak Lau eta Erdiko finalera sailkatu da bosgarren aldiz jarraian orain arte inork lortu gabekoa. Aurretik, Eugik, martinez de Irujok eta Olaizola II.ak eta lau final kateatu zituzten.
2020/12/20 - 21:52
Erik Jakak jokatuko du Lau eta Erdiko finala Jokin Altunaren aurka
Erik Jakak 22 eta 16 irabazi dio Joseba Ezkurdiari, eta Lizartzakoa lau eta Erdiko finalera sailkatu da. Bertan, Jokin Altuna izango du aurrez aurre, Buruz Buruko finalean gertatu legez.
2020/12/20 - 20:59
Jakak eta Altunak Buruz Burukoko finala errepikatuko dute 'kaiolan'
Lizartzakoak Ezkurdia gainditu du Astelenan jokatu den finalerdian (22-16), eta, ondorioz, Amezketako aurrelaria izango du aurkari finalean, Buruz Burukoan gertatu legez.
2020/12/20 - 13:41
Jaka edo Ezkurdia, nor izago da Altunaren aurkaria finalean?
Erik Jakak eta Joseba Ezkurdiak Lau t'erdiko Txapelketako bigarran finalerdia jokatuko dute arratsaldean. Jokoan, datorren igandeko final handia jokatzeko azken txartela.
2020/12/19 - 22:54
Jokin Altuna bosgarren aldiz iritsi da Lau t'erdiko finalera
Jokin Altunak Oinatz Bengoetxea kanporatu du 2020ko Lau t'erdiko lehen finalerdian (12-22), eta, hartara, bosgarren aldiz iritsi da txapelketako finalera.
2020/12/19 - 21:05
Altuna da 4 t'erdiko lehen finalista (12-22)
Amezketako aurrelaria Bengoetxea baino gehiago izan da, eta bosgarren aldiz jarraian sailkatu da txapelketako finalera.
2020/12/18 - 11:44
Bilbon eta Eibarren jokatuko dira finalerdiak
Larunbatean Bizkaia Frontoian Bengoetxea VI.a vs Altuna III.a arituko dira eta igandean, Astelenan, Jaka vs Ezkurdia.
2020/12/17 - 15:06
Ezkurdia vs Jaka, bi pilotari handien arteko finalerdia
Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak pilotak aukeratu dituzte igandeko partidarako. Bi pilotariek aurkariaz huizt egin dute.
2020/12/16 - 17:46
Bengoetxeak eta Altunak elkarrenganako miresmena adierazi dute
Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Atunak larunbatean jokatuko dute Lau t'ediko Txapelketako lehen finalerdia. Asteazken honetan, materiala aukeratu dute Bizkaia Frontoian.
2020/12/14 - 15:36
Finalaurrekoetara, bakoitza bere armekin
Erabakita gelditu dira Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdiak. Oinatz Bengoetxea, Jokin Altuna, Erik Jaka eta Joseba Ezkurdia kaiolan nagusitzeko lehiatuko dira asteburuan.
2020/12/13 - 21:27
Ezkurdia aise nagusitu zaio Artolari finalerdietara sailkatzeko (22-8)
Joseba Ezkurdia Iñaki Artola kanporatu du Lau t'erdiko final-laurdenetan (22-8), eta Erik Jaka izango du aurkari finalerdietan.
2020/12/13 - 20:18
Ezkurdia, nagusitasun osoz finalerdietara (22-8)
Hasierako tantoetan neurkera estua joan zitekeela iruditu arren, 'kaiolako' egungo txapelduna aise gailendu zaio Iñaki Artolari.
2020/12/12 - 23:16
Altuna final-erdietan izango da Elezkano kanporatu ostean (22-14)
Jokin Altunak 22-14 garaitu du Danel Elezkano Bilboko Bizkai Pilotalekuan jokatu den Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetan. Amezketakoak Oinatz Bengoetxea izango du aurkari finalerdietan.
2020/12/12 - 21:23
Altunak Elezkano gainditu du eta Bengoetxearen aurka arituko da finalerdietan (22-14)
Amezketako aurrelariak oso gaizki ekin dio lehiari (9-1), baina markagailuari buelta emateko gai izan da bigarren zatian erabat gailendu eta gero.
2020/12/12 - 12:22
Jaka estu eta larri, Peio Etxeberriaren aurkako kanporaketa gainditzeko
Buruz Buruko txapeldunari kosta egin zaio kaiolara egokitzea eta bere onena eman behr izan du partida bikaina egin zuen Etxeberria nafarra gainditzeko.
2020/12/12 - 01:38
Jaka, finalerdietara Etxeberria tanto bakarragatik mendean hartu ostean
Erik Jakak 22-21eko emaitzarekin lortu du garaipena Peio Etxeberriaren aurka Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako partidan.