Lau t'erdikoa
2022/11/04 - 15:45
Elordi, Altuna III.ari irabazteko eta finalera sailkatzeko helburuarekin
Aitor Elordik Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Jokin Altunaren aurka azaroaren 6an. Berriatuan topatu du poztasuna eta bakea ematen dion tokia. Bizkaiko pilotariak EITB Mediarekin hitz egin du finalerdiari buruz.
2022/11/02 - 17:38
Peio Etxeberria eta Joseba Ezkurdia, elkar ondo ezagutzen duten bi pilotari finalerako txartelaren bila
Joseba Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak larunbatean (azaroak 5) jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako lehen finalerdia Labriten. Iruñeko frontoian aukeratu dute materiala. Partida berezia izango da bi pilotarientzat, lagunak baitira eta batera entrenatu baitute sarritan.
2022/10/31 - 19:10
Ezkurdia eta Altuna III.a ez dira faltako finalerdietan
Azken urteetako kaiolako oilarrek aurten ere ez dute huts egin eta finalerdietan arituko dira. Hala ere, biak egon dira azken unera arte sailkatu gabe eta sorpresaz beterik egon da aurtengo txapelketa.
2022/10/29 - 17:18
Elordi, Elezkanori 22 eta 8 irabazita, Lau t'erdiko ligaxkako partida guztietan garaile
Aitor Elordik bere hirugarren garaipena lortu du final-laurdenetako ligaxkan. Hala, Mallabiakoak partida guztiak irabazi ditu, tartean Laso eta Ezkurdia mendean hartuta.
2022/10/26 - 18:53
Altuna III.a eta Dario prest dira finalerdietarako txartela jokoan izango duten partidarako
Jokin Altunak eta Dario Gomezek aukeratu dituzte jada pilotak, igandean Beotibarren jokatuko duten Lau t'erdiko 2022ko final-laurdenetarako ligaxkako azken jardunaldiko partidarako.
2022/10/25 - 18:49
Lasok eta Ezkurdiak hautatu dituzte elkarren aurka aritzeko pilotak
Larunbatean jokatuko da bi pilotarien arteko partida Labriten. Partida bana irabazi dute, eta irabazten duenak finalerdietarako bidea hartuko du, bestea, berriz, txapelketatik kanpo geratuko da.
2022/10/24 - 22:30
Elordi eta Peio Etxeberria, Lau t'erdiko ezusteko nagusiak
Aurtengo Lau t'erdikoan aurreikuspenak ez dira betetzen ari. Izan ere, Elordik eta Peio Etxeberriak, kinieletan atzeko postuetan egotea pentsatzetik, txapelketan aurrera egitea lortu dute.
2022/10/24 - 17:41
Lau t'erdiko txapelketako faborito nagusiak, estu eta larri
Lau t'erdiko txapelketa ezin interesgarriagoa geratu da. Faboritoak larri, eta ustez kinilietan atzerago zeudenak, sailkatuta. Aspaldiko txapelketa harrigarriena.
2022/10/19 - 22:33
Lau t'erdiko bigarren jardunaldiko partidek badituzte pilotak
Ostiralean jarriko da martxan Lau t'erdiko txapelketako bigarren jardunaldia, eta, hartara, Laso-Elordi, Altuna III.a-P.Etxeberria eta Ezkurdia-Elezkano II.a partidetako pilota hautaketak izan dira asteazken honetan.
2022/10/18 - 16:59
Jon Ander Peña, Lau t'erdikotik kanpo lesio baten eraginez
Jon Ander Peñak zuntz haustura txiki bat izan zuen eskuineko izterrean, Altuna III.aren arteko lehian, eta, ondorioz, ezin izango du Lau t'erdiko txapelketan jokatzen jarraitu. Nahiz eta lesio larria izan ez, kolpea izan da Tolosako aurrelariarentzat.
2022/10/12 - 22:56
Peio Etxeberriak garaipena eskuratu du Darioren aurka (17-22) eta bikain ekin dio final-laurdenetako ligaxkari
Peio Etxeberriak irabazi egin dio Dariori (17-22) bi pilotariek Sorian jokatu duten Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako A multzoko lehen jardunaldiko partida.
2022/10/03 - 15:22
2022ko Lau t'erdiko txapelketak baditu bere protagonistak
Ostiral honetan abiatuko da txapelketa Elezkano II.aren eta Artolaren arteko lehiarekin. Finala, ostera, azaroaren 20an jokatuko da Bizkaia Frontoian.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
2022/07/02 - 17:25
Ezkurdia Sanferminetako txapelketako finalera sailkatu da Etxeberriari irabazi ostean
Aspe enpresako finalerdian, Joseba Ezkurdiak 22-16 irabazi dio Peio Etxeberriari eta utzailaren 7an Iruñean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du. Beste finalista Laso eta Peña II.aren arteko finalerditik aterako da.
2022/07/01 - 23:16
Lasok askorik behartu gabe irabazi dio Artolari (22-11)
Unai Lasok nagusitasunez irabazi du Artolaren aurka (22-11) eta Jon Ander Peña izango du aurkari Baiko enpresako finalean.
2022/07/01 - 17:47
Ezkurdia vs Etxeberria gaur, 22:00etan, ETB1en
Gaur Sanferminetako txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Baiko enpresaren adarrean, Laso eta Artola neurtuko dira. Aspe enpresaren adarrean, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria lehiatuko dira. 22:00tan, ETB1ek eskainiko du partida zuzenean.
2022/06/25 - 15:51
Peña II.a Sanferminetako txapelketaren final-laurdenetara sailkatu da, Jakari 22-17 irabazita
Baiko enpresako pilotariak neurtu dira Zaldibarren, eta tolosarra izan da nagusi. Final-laurdenetan, Peña II.ak Urrutikoetxea izango du aurkari, ekainaren 26an, Zeanurin.
2022/06/11 - 15:53
Elezkanok eta P.Etxeberriak aurrera egin dute Sanferminetako Txapelketako kanporaketan
Aspe enpresako kanporaketan, Elezkanok eta Etxeberriak aurrera egin dute Dario eta Irribarriari irabazita, hurrenez hurren. San Fermin txapelketako final-laurdenetan, Elezkano Ezkurdiaren aurka arituko da, eta Peio Etxeberria Altunarekin neurtuko da.
2021/12/19 - 15:49
Amaia Aldai, Lau t'erdiko txapeldun
Aurrelari bizkaitarra Miriam Arrillaga atzelariari gailendu zaio Mungiako pilotalekuan jokatutako finalean. Hirugarren posturako partidan, Enara Gamindek 22 eta 18 irabazi dio Olatz Arrizabalagari.
2021/12/19 - 14:49
Amaia Aldai, Lau t'erdiko txapeldun (22-14)
Miriam Arrillagari gailendu zaio Mungian jokatutako Emekume Master Cupeko Lau t'erdiko finalean. Hirugarren postua Enara Gamindek lortu du, atariko partidan Olatz Arrizabalaga mendean hartuta (22-18).