Laso eta Etxeberria, aurrez aurre Lau t'erdiko lehen txapelaren bila
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako final handia jokatuko dute igande honetan, azaroaren 24an. Nafarren arteko lehia estua izango da, helburu bera dutela: Lau t'erdiko lehen txapela poltsikoratzea. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
Aurretik, txapelketako final bana jokatu dute (Lasok 2021ean eta Etxeberriak iaz), eta borrero bera izan zuten biek: Jokin Altuna. Amezketarrak Lasoren aurka galdu zuen finalerdietan, eta 9 urtean lehen aldiz ez da txapelketako finalean izango.
Bai Lasok, bai Etxeberriak, antzeko ibilbidea izan dute txapelketan zehar. B multzoan lehiatzea egokitu zitzaien biei, eta jokatutako hiru partidetako bi irabazi zituzten. Hala, lehen bi postuetan sailkatu ziren finalerdietara. Bertan, Etxeberriak Jaka menderatu zuen, Iruñean erakustaldia emanda, eta Lasok oso partida gogorra jokatu behar izan zuen Altuna txapelketatik kanpo uzteko.
Urrian aritu ziren bi pilotariak azkenekoz elkarren aurka, ligaxkako bigarren jardunaldian. Etxeberria nagusitu zen bertan, 3 tantoko aldearekin. Oraingoan, baina, baliteke gauza bera ez gertatzea.
Bizkaia frontoian ikusiko da nork hartuko duen Altunaren lekukoa Lau t'erdiko Txapelketako txapela jantzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Peio Etxeberria, finalaren biharamunean: ''Oso pozik nago hau lortuta''
Peio Etxeberria da lau t'erdiko txapelduna, atzoko finalean Javi Zabala mendean hartuta. Nola sentitzen den kontatu du biharamunean.
Harrera beroa egin diote Peio Etxeberria txapeldunari
Lau T'erdiko txapeldun berriaren zain egon dira lagunak eta familia, denek batera gogoz ospatzeko txapela.
2025eko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 3tik azaroaren 16ra bitartean jokatuko dute.
Peio Etxeberriak aurrenekoz irabazi du Lau t'erdikoa, finalean Zabala menderatuta (22-11)
Errioxarrak ekin dio hobeto partidari, baina, 2-4kotik, nafarra gehiago izan da, eta aise gailendu. Horrenbestez, Peio Etxeberriak lehen aldiz bereganatu du txapela Lau t'erdikoan.
Javi Zabala: ''Peio Etxeberriak oso ondo jokatu du paretatik, oso luze; ezin izan dut haren lekutik atera''
Naiarako pilotariak 2025eko Lau t'erdiko finala galdu du, 22-11, Peio Etxeberria aurkari. Norgehiagokaren ostean, Zabalak adierazi du gakoetakoa izan dela nola, 2-4koan, nafarrak buelta eman dion egoerari (adierazpenak, gaztelaniaz).
Peio Etxeberria: ''Tentsioa nuen, lehen tantoa oso gogorra izan da; saiatu naiz egiten hona ekarri nauena''
Zenoztarrak 2025eko Lau t'erdiko Txapelketa irabazi du, final handian Javi Zabala 22-11 mendean hartuta. Partida amaitutakoan, Peio Etxeberriak onartu du kosta egin zaiola hasieran Zabalari aurre egitea, eta, hunkituta, egunerokoan aldamenean izaten dituenak gogoratu ditu.
Peio Etxeberriak Lau t’erdiko Txapelketa irabazi du, finalean Zabala aise menderatuta (22-11)
Zenoztarrak Javi Zabala mendean hartu du, errioxarrak partidari nafarrak baino hobeto eutsi badio ere, igandean jokatu duten finalean; hala, Lau t’erdikoan lortu duen lehenengo txapela bereganatu du, 2023an eta 2024an txapeldunorde amaitu eta gero.
Nork irabaziko du finala, gure adituen arabera?
Egun bat besterik ez da falta Peio Etxeberriaren eta Javier Zabalaren arteko final handirako. Finalaren atarian, gure adituengana jo dugu euren iritzia jakiteko.
Peio Etxeberria eta Javier Zabala, final oso ireki bateko lehen txapelaren bila
Azken bi edizioetan finalista izateak Zenozko pilotaria faborito egin du pronostikoetan, lehen mailan titulurik ez duen baina sekulako progresioa izan duen Zabalaren aurka. Finala eitb.eus-en izango da ikusgai, igande honetan, 16:30etik aurrera.
Titin III: ''Javierrek final handia egingo duelakoan nago''
18 urte geroago, pilotari errioxar batek berriro eraman lezake Lau t'erdiko txapela. 2007an azkenengoz balentria hori lortu zuen pilotari errioxarrarekin izan gara, Augusto Ibañez, Titinekin. Bihotzeko gaitz bat igarota, frontoietan bueltan da berriz.