Buruz Burukoa
2022/04/16 - 22:16
Unai Laso final-laurdenetan da, Jon Ander Peña 22 eta 13 mendean hartuta
Nafarrak joko aparta egin du partidako lehen zatian eta hortxe hautsi du markagailua: 14-5 eta 17-8 jarri da aurretik. Peñak garesti ordaindu ditu hartutako eeabaki okerrak.
2022/04/15 - 22:16
Dariok nagusitasunez kanporatu du Mikel Urrutikoetxea 2015eko txapelduna (5-22)
Bizkaitarra 2 eta 1 aurreratu da markagailuan baina hortik aurrera errioxarrak 17 tanto egin dizkio jarraian. Urrutikoetxeak gaixorik eman ditu aurreko egunak eta horrek eragina izan du bere errendimenduan.
2022/04/13 - 18:30
Ezkurdia-Agirrek eta Irribarria-Jakak badute final-zortzirenetako materiala
Buruz buruko final-zortzirenetako material aukeraketetan ibili dira pilotariak. Igandean Zarautzen, Joseba Ezkurdiak eta Asier Agirrek neurtuko dituzte indarrak. Astelehenean, berriz, Eibarko Astelenan Iker Irribarriak eta Erik Jakak jokatuko dute elkarren aurka.
2022/04/12 - 19:27
Laso eta Peña II.a, prest final-zortzirenetako partidarako
Unai Lasok eta Jon Ander Peñak elkarren aurka jokatuko dute larunbatean, Lekeition. Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetarako txartela izango dute jokoan. Materiala aukeratu dute, eta hauek dira bi pilotarien adierazpenak.
2022/04/11 - 17:01
Hamabi pilotari txapelaren bila Buruz Burukoan
2022ko Buruz Buruko Txapelketak berritsaunak izango ditu. Final-laurdenek ligaxka formatua izango dute; lau pilotariz osatutako bi multzo egongo dira. Maiatzaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko da finala eta ez da atzeratzeko aukerarik egongo.
2022/04/11 - 15:35
Buruz Buruko Txapelketak ligaxka izango du final-laurdenetan eta finala ezingo da atzeratu
Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Laso-Peña II.a, Urrutikoetxea-Dario, Ezkurdia-Agirre eta Jaka-Irribarria dira final-zortzirenetako partidak.
2022/04/10 - 23:25
Dariok pasada handia eman dio Peio Etxeberriari, eta Buruz Burukora sailkatu da (22-2)
Dario Gomezek 22-2 gainditu du Peio Etxeberria Buruz Buruko ligaxkara sailkatzeko balio izan duen Aspe enpresako aurrelarien arteko atariko kanporaketan. Pilotari errioxarrak txikitu egin du nafarra Oñatin jokatutako neurketan
2022/04/09 - 01:28
Itzalaldia Irurtzungo pilotalekuan, promozioko Buruz Buruko partida jokatzen ari zirela
Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuko argia joan egin da Elordi eta Salaberria aurrez aurre ari zirela, promozioko Buruz Buruko partidan. Neurketa eten egin behar izan dute, argiteria bere onera itzultzen zen bitartean.
2022/03/29 - 17:35
Buruz buruko Promozio txapelketa larunbatean jarriko da abian
Portugaleteko Bizkaia Zubian aurkeztu dute goizean Buruz Buruko promozio mailako txapelketa.
2022/02/04 - 10:53
8 puntistarik onenak nor baino nor txapelaren bila
Ostiralean hasiko da Buruz Burukoa. Beaskoetxea, Eric, Goikoetxea eta Egiguren dira multzo buruak. Final laurdenak irailaren 4an izango dira; finalaurrekoak, 11an, eta finala, 13an Bilboko Deportibon.
2021/12/02 - 11:12
Irribarriari harrera egin diote Gipuzkoako Foru Aldundian
Buruz Buruko txapeldun berriak Markel Olano ahaldun nagusiarengandik eta Denis Itxaso kirol eta kulturako arduradunarengandik jaso du esker ona.
2021/12/01 - 18:32
Jaka-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek materiala aukeratu dute larunbateko partidarako
Larunbatean, abenduaren 4an, nor baino nor ariko dira Jaka-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteak Lizarran, Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partidan. Materiala aukeratu dute.
2021/11/03 - 10:49
Bilbon jokatuko dute finala Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak
Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak Buruz Buruko Finala, ekainaren 14an. 9. finala da Goizuetakoarentzat. 2008an txapeldun, 2.a du Leitzako aurrelariak.
2021/11/03 - 10:47
Bengoetxea sasoiko iritsiko dela uste du Aimar Olaizolak
Buruz Buruko finala atzeratzearekin konforme agertu da Goizuetako pilotaria.
2021/11/03 - 10:46
Oinatz Bengoetxea eta Olaizola II.a, elkarrekin kontzentratuta
Hori bai, bakoitza bere erara ari da finala prestatzen. Aimar, esaterako, Itzurungo hondartzan korrikan aritu da. Oinatz, bere aldetik, atzamarrarekin zer gertatuko zain dago.
2021/11/03 - 10:44
Oinatz Bengoetxeak ez du buruz buruko finala jokatuko
Leitzarrak ezkerreko eskua probatu nahi izan du gaur Bizkaia pilotalekuan, baina aurreneko pilotakadan min handia sumatu du hautsita duen hatzean, erakuslean. Urrutikoetxeak jokatuko du finala.
2021/11/02 - 11:59
Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak jokatuko dute Buruz Buruko finala
Goizuetakoa Juan Martinez de Irujori gailendu zaio finalerdietan , 22 eta 15.
2021/11/02 - 11:56
Finala airean, Oinatz Bengoetxeak atzamar bat hautsita duelako
Leitzakoak astebeteko atzerapena izateko eskubidea dauka, baina, bere ustez, bi aste beharko ditu sendatzeko. Finala ekainaren 14rako aurreikusita zegoen.
2021/11/02 - 11:54
Bengoetxeak ez du finala jokatuko; Urrutikoetxeak ordezkatuko du
Leitzako pilotaria ez da prest egongo final handia jokatzeko eta bere ordez Mikel Urrutikoetxea jokatuko du.
2021/10/29 - 15:50
Bengoetxea VI.a eta Irribarria, finalerako bigarren txartelaren bila
Mikel Urrutikoetxea gaur arratsaldean Eibarko Astelenako garailearen zain egongo da maiatzaren 29an. Oinatz ohituta dago gisa honetako partidak jokatzen baina Ikerrentzat lehenengo finalaurrekoa da.