Buruz Burukoa
2022/05/03 - 22:57
Zabaletak 22 eta 14 irabazi dio Dariori
Errioxarra finalerdietan sartzeko aukerarik gabe gelditu da. Hortaz, Ezkurdia multzoko buru dela, asteburuko Altuna-Zabaleta partidutik aterako da multzo horretako bigarren sailkatua.
2022/04/30 - 22:43
Unai Laso finalerdietan izango da
Unai Laso nafarrak 5ean utzi du Erik Jaka eta jardunaldi baten faltan multzoko lehen postuan amaituko du ligaxka.
2022/04/30 - 14:14
Artolaren garaipena Rezustaren aurka (13-22)
Buruz Buruko hirugarren jardunaldira Artola bizirik helduko da eta Rezustak, aldiz, ia aukerarik gabe sailkatzeko.
2022/04/29 - 20:19
Jokin Altuna: ''Horrela ezin naiteke partida jokatzera atera''
Jokin Altunak minduta dauka ezker eskua, eta ezin izango du jokatu igandean Joseba Ezkurdiaren aurka, Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian. Amezketako aurrelariarekin egon gara.
2022/04/29 - 14:31
Altuna min hartuta dago, eta ez dago igandean Ezkurdiaren aurka jokatzeko moduan
Buruz Buruko egungo txapeldunak ezingo du final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian parte hartu, "bere eskuen esgoeragatik". Ondorioz, 0-22ko emaitzarekin galduko du Ezkurdiaren aurkako lehia.
2022/04/28 - 00:15
Altuna III.a, Ezkurdia, Dario eta Zabaleta, prest final-laurdenetako 2. jardunaldirako
Maiatzaren 1ean neurtuko dituzte indarrak Altuna III.ak eta Ezkurdiak Eibarren. Hilaren 3an, Zabaleta eta Dario ariko dira nor baino nor Legazpin. Materiala aukeratu dute.
2022/04/27 - 17:18
Bete-beteko neurketa izango da igandean, Eibarren, Altunaren eta Ezkurdiaren artean
Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Igandean, lehendabiziko jardunaldian irabazle izan ziren Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak neurtuko dituzte indarrak, Astelena pilotalekuan. Gaur pilotak hauttau dituzte.
2022/04/25 - 23:07
Laso aise nagusitu zaio Artolari (10-22)
Artolak eta Lasok jokatu dute final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko azken partida. Unai Lasok irabazi du 10-22ko emaitzarekin eta B multzoko liderra da.
2022/04/24 - 23:28
Asko sufrituta gailendu zaio Altuna Dariori (22-19)
Jokin Altuna Buruz Buruko egungo txapelduna, garaipenarekin estreinatu da 2022ko txapelketan; aitzitik, gorriak ikusi ditu Dario Gomez errioxarra 22 eta 19 gainditzeko.
2022/04/24 - 22:50
Altunak markagailua irauli behar izan du Dariori irabazteko (22-19)
Amezketakoa 13-19ko markagailuari buelta emateko gai izan da, eta final-laurdenetako ligaxkako A multzoko lider jarri da.
2022/04/23 - 23:50
Ezkurdiak Zabaleta garaitu du partida oso gogorrean (22-21)
Joseba Ezkurdiak bereganatu du A multzoari dagokion Buruz Buruko txapelketako final-laurdenetako lehendabiziko puntua, Jose Javier Zabaletaren aurkako partidan. Neurketa oso gogorra izan da, eta Zabaletak erabat nekatuta amaitu du.
2022/04/23 - 13:30
Jakak bere lehen puntua lortu du, Rezusta mendean hartuta (22-14)
Rezusta 0 eta 5 aurreratu da baina ondoren Jakak 16 tanto jarraian egin ditu. Bergarako atzelaria 20 eta 14 hurbiltzea lortu du, baina garaipena Baikoko pilotariak eraman du.
2022/04/22 - 14:07
Jakak eta Rezustak emango diote hasiera final-laurdenetako ligaxkari
Lehian dauden zortzi pilotariek hiruna partida dituzte aurretik finalerdietan sartu ahal izateko. Jakak eta Rezustak gauean emango diote hasieta lehiari, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/04/20 - 21:45
Artola eta Laso, ligaxkako lehen puntuaren bila
Iñaki Artolak eta Unai Lasok apirilaren 25ean jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkaren partida, Zumaian.
2022/04/20 - 19:20
Altuna III.a eta Dario, prest final-laurdenetako partidarako
Jokin Altunak eta Dario Gomezek neurtuko dituzte indarrak final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian. Materialarekin oso gustura, iazko garaileak eta txapelketako errebelazioak badakite partidu handia egin beharko dutela irabazteko. Apirilaren 24an, Bilbon, jokatuko dute elkarren aurka.
2022/04/19 - 20:19
Jaka eta Rezusta, final-laurdenei hasiera ona emateko helburuarekin
Erik Jakak eta Beñat Rezustak Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen partida jokatuko dute ostiralean Bergaran, eta bertan aukeratu dute materiala.
2022/04/19 - 19:29
Zabaleta eta Ezkurdia, final-laurdenei ekiteko prest
Jose Javer Zabaletak eta Joseba Ezkurdiak materiala aukeratu dute Labriten. Pilotari nafar biek larunbatean, apirilaren 23an, lehiatuko dira Iruñean. Zuzenean jarraitzeko aukera egongo da ETB 1en eta eitb.eus-en.
2022/04/18 - 21:54
Erik Jaka final-laurdenetako ligaxkan izango da (22-15)
Baikoko pilotariak Iker Irribarria gainditu egin du Eibarreko Astelena pilotalekuan.
2022/04/18 - 21:52
Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako partidak eta emaitzak
Altuna, Zabaleta, Dario, Ezkurdia, Rezusta, Artola, Laso eta Jaka pilotariek jokatu dute final-laurdenetako ligaxka.
2022/04/18 - 18:05
Ezkurdiak aise irabazi dio Agirreri (22-7)
Joseba Ezkurdia pilotariak Agirreri irabazi zion Zarautzen Buruz Buruko final-zortzirenetan eta final-laurdenetako ligaxkan izango da.