Buruz Buruko Txapelketak ligaxka izango du final-laurdenetan eta finala ezingo da atzeratu
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da. Astelehen honetan, apirilaren 11n, egin da aurkezpena, Chillida Lekun.
Berritasun nagusietako bat da finala ezingo dela astebetez atzeratu; ondorioz, maiatzaren 29an jokatuko da, bai ala bai. Bestalde, final-laurdenak ligaxka formatuan jokatuko dira, lau pilotariz osatutako bi multzotan banatuta.
Zozketa bidez osatu dira final-zortzirenetako kanporaketak, eta hauek dira partidak: Urrutikoetxea-Dario (apirilaren 15ean, Bastidan), Peña II.a-Laso (apirilaren 16an, Lekeition), Ezkurdia-Agirre (apirilaren 17an, Zarautzen) eta Jaka-Irribarria (apirilaren 18an, Eibarren).
Ezkurdia-Agirre eta Urrutikoetxea-Dario kanporaketetako irabazleak A multzora sailkatuko dira; multzoa Altuna III.ak eta Zabaletak osatuko dute. B multzoan itxarongo diete Rezustak eta Artolak Irribarria-Jaka eta Peña II.a-Laso kanporaketetako garaileei.
Final-laurdenetako ligaxkako bi multzoetako neurketak apirilaren 24ko eta maiatzaren 1eko eta 8ko asteburuetan jokatuko dira. Maiatzaren 14an eta 15ean izango dira finalerdiak, eta finala bi aste geroago jokatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Azken finalak eta Buruz Buruko palmaresa
Retegi II.a, hamaikarekin, da Banakako Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria.
Jokin Altuna 2025eko Buruz Buruko txapeldunaren biharamuna
Jokin Altuna da 2025eko Buruz Buruko Txapelketako irabazlea. Hala, bada, Amezketakoak bigarrenez jarraian jantzi du banakako txapela, 2024an ere garaipena bereganatu baitzuen. Txapela lortu osteko egunean EITB Mediarekin hitz egin du.
Artolak Alegiako herriari eta bere zaleei opatutako bertso polita, Buruz Buruko finala galdu ostean
Iñaki Artolari harrera egin zioten Alegian, bere herrian, Altunaren aurka Buruz Buruko Txapelketako finala galdu ostean. Eskerrak emateko, Artolak bertsoa opatu zien.
Artolak bertsotan eskertu die herrikideei jasotako babesa
Jendetza bildu da bart Alegian Iñaki Artola Buruz Buruko txapeldunordeari harrera egiteko. Artolak bertsotan eskertu du jasotako harrera eta babesa.
Harrera beroa egin diote Altunari Amezketan, finalaren ostean
Laugarren Buruz Buruko txapela irabazi ostean, pozik iritsi da Jokin Altuna Amezketara. Herritar eta zale mordoa zituen zain, harrera egiteko prest.
Jokin Altunak laugarrenez irabazi du Buruz Burukoa, finalean Iñaki Artola mendean hartuta (22-19)
Maila handiko partida izan da, bikaina eta ikusgarria, bi protagonistek indar handiz jokatu baitute. Artola 15-19 izan da aurretik, baina amezketarrak finaleko azken zazpi tantoak egin ditu, eta txapela eskuratu du.
Iñaki Artola: ''Txapel bat lortzeko aukera oso ona galdu dudala uste dut''
Buruz Buruko finalean, Bilbon, Jokin Altunak Iñaki Artola menderatu du, 22-19. Amezketarrak bata bestearen atzean egin ditu partidako azken zazpi tantoak. Neurketa amaituta, Artolak esan du Binakako finalaren ostean izan zuen sentsazio berbera duela. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
Altunak hil berri den lagun bati eskaini dio txapela
Jokin Altuna pozik eta harro azaldu da Buruz Buruko txapela irabazi ostean. Oso final gogorra izan dela onartu du, eta txapelketan asko lagundu dion eta orain gutxi hil den lagun bati eskaini dio txapela.
Jokin Altunaren aita: ''Ikaragarria, nau 'destrozau', emozioz beteta''
Joaquin Altunak emozio handiz bizi izan du Jokin semeak Buruz Burukoan irabazitako laugarren txapela. Harmailetan ondoan izan duen ikusle argentinar batekin izandako anekdota bat ere kontatu digu.
Poza eta malkoak Jokin Altunaren azken tantoan
Jokin Altunak 2025eko Buruz Buruko txapela irabazi du, Bizkaia frontoiko finalean Iñaki Artola garaituta (22-19). Ikusi nola egin duen azken tantoa eta ondorengo ospakizuna!