Igandean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Buruz Buruko finalak ez du harmailetan ikuslerik izango, araudia aldatu den arren

Esku Pilotako Enpresen Ligak ETBri konfirmatutakoaren arabera, Bizkaia pilotalekuko finala ateak itxita jokatuko da, sarreren salmenta eta protokoloa antolatzeko denborarik ez dagoelako.
Ikusleak, pilota partida batean
Ikusleak, pilota partida batean

Ez da ikuslerik izago igandean Jokin Altunak eta Beñat Rezustak jokatuko duten Buruz Buruko finalean. Esku Pilotako Enpresen Ligak hartutako erabakia da, ETBri konfirmatu dionez, eta arrazoia sarreren salmenta eta beharrezko protokoloa antolatzeko denborarik ez dagoela da. 

Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral arratsaldean iragarritako neurri berrien arabera, igandean Bizkaia pilotalekuan 800 ikusle sartzeko aukera dago, baina enpresek finala aurreikusi bezala jokatzea erabaki dute, hau da, ateak itxita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X