Binakakoa
2025/02/18 - 11:45
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako txartelak jokoan, otsailaren 20tik 23ra artean
Hilaren 20an, ostegunean, Artola-Mariezkurrena II eta Elordi-Zabaleta bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago, eta irabazleak finalerdietara sailkatuko dira; galtzaileak, aldiz, ostiraleko Jaka-Imaz vs Peña II-Albisu partidako irabazleak izango du txapelketan jarraitzeko aukera, otsailaren 23an.
2025/02/17 - 22:50
Binakako Txapelketako 14. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Jon Ander Albisuk, Jon Mariezkurrenak eta Josu Eskirozek egin dituzte asteburuko tantorik onenak. Binakako Txapelketako final-laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldian.
2025/02/16 - 21:30
Altuna: ''Kulpa nirea da, Iñigok ez dauka inolako kulparik''
Buruz buruko txapeldunak bere gain hartu du Binakako Txapelketako play-offetik kanpo geratu izanaren erantzukizuna, Bikuñarekin batera Peña eta Albisuren aurka 4 eta 22 galdu ostean.
2025/02/16 - 21:26
Peña II.ak eta Albisuk aise menderatu dituzte Altuna III.a eta Bikuña (4-22), eta play-offetan sartu dira
Ostiralean, Jaka-Imaz izango dituzte aurkari; partida horretako irabazleek Artola-Mariezkurrena II eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidako galtzaileen kontra izango dute jokoan finalerdietako ligaxkara igarotzeko aukera.
2025/02/16 - 21:06
Jon Ander Peñaren animoak Aitor Arangureni: ''Denok daukagu eskubidea errespetu gehiagorekin tratatzeko''
Jon Ander Peñak animoak eman dizkio Aitor Arangureni, Altuna eta Bikuñaren aurka jokatu ostean; izan ere, ezustean, Arangurenen ordez Bikuña jarri zuen Aspe enpresak astelehenean.
2025/02/15 - 21:53
Urrutikoetxeak eta Mariezkurrenak garaipen batekin amaitu dute ligaxka (22-11)
Mikel Urrutikoetxea eta Jon Mariezkurrena 22 eta 11 nagusitu zaizkie Salaberria eta Rezustari final-laurdenetako ligaxkako azken partidan.
2025/02/15 - 00:53
Elordik eta Zabaletak laugarren postua ziurtatu dute Jaka eta Eskiroz garaituta (21-22)
Egin zitezkeen tanto guztiak egin dituzte partida oso gorabeheratsuan, baina azken hirurak Elordik eta Zabaletak egin dituzte. Hala ere, Aspeko bikoteak ziurtatuta zuen Binakako Txapelketako laugarren postua, 12 tanto baino ez baitzituen behar.
2025/02/11 - 22:00
Iñigo Bikuña: ''Gu, azkenean, pilotariak gara, gure lana pilotan jokatzea da''
"Kantxara ateratzen garen bakoitzean, gure maila onena eman nahi dugu. Erabakiak enpresak hartzen ditu", adierazi du atzelari donostiarrak, EITBk egindako elkarrizketan. Hemendik aurrera, Bikuña Jokin Altunarekin batera arituko da, Binakako Txapelketan, Aitor Arangurenen ordez.
2025/02/10 - 21:08
Aspek Iñigo Bikuñaga jarriko du Aitor Arangurenen ordez, azken jardunaldiari begira
Ohar batean adierazi dutenez, erabakia "Altuna III.a-Aranguren bikotearen ibilbidea suspertzeko asmoz" hartu dute. Horrez gain, Eskirozek Imaz ordezkatuko du, gipuzkoarrak mina duelako eskuin eskuan.
2025/02/10 - 18:23
Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Mikel Urrutikoetxea, Jokin Altuna eta Erik Jaka pilotariek egin dituzte Binakakoaren 13. jardunaldiko tantorik onenak.
2025/02/10 - 15:44
Gauza asko erabakitzeke, azken jardunaldiari begira
Igandean, Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu ziren finalerdietara. Sailkapeneko lehen hiru tokiak nork hartuko zituen argituta, gainerako guztia datorren asteburuan argituko da, ligaxkaren 14. eta azken jardunaldian.
2025/02/09 - 22:06
Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu dira finalerdietara (16-22)
Aspekoek Urrutikoetxea (Lasoren ordezkoa) eta Iztueta gainditu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Partida berdinduta joan da 16-16koa jarri duten arte. Ondoren, 0 eta 6ko partzialari esker, bikote urdinak lortu du garaipena.
2025/02/08 - 21:08
Jokin Altuna, oso haserre materialagatik: ''Pilotaz ez dakitenak ari dira erabakiak hartzen azkenaldian''
Jokin Altuna oso haserre azaldu da Binakako Txapelketako 13. jardunaldian Jaka eta Imazen aurka jokatzeko izan duten materiala dela eta. Materiala "lotsagarria" izan dela adierazi du, eta erabakiak "pilotaz ez dakitenek" hartzen dituztela salatu du.
2025/02/08 - 15:20
Peñak eta Albisuk sailkapena korapilatu dute Elordi eta Zabaleta garaituta (14-22)
Azken bost partidetatik lau irabazi ditu Baikoko bikoteak Binakakoan, eta gorantz doa sailkapenean, gaizki hasi arren. Hala ere, azken jardunaldiko partida irabazi behar dute sailkatzeko.
2025/02/04 - 15:21
Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Binakakoaren 13. jardunaldian
Baiko Pilota enpresak jakinarazi du Jon Mariezkurrenak ez duela jokatuko otsailaren 7ko Binakako Txapelketako partida. Haren ordez, Eskirozek osatuko du bikotea Artolarekin, Etxeberriaren eta Martijaren aurkako lehian.
2025/02/03 - 23:21
Jokin Altuna non, ikuskizuna han
Amezketarra, Aitor Arangurenekin batera, saigarren postuan dabil, Binakako Txapelketan, bost garaipen lortuta; hainbat partidatan, nolanahi ere, tanto guztiz ikusgarriak egin ditu, ohi bezala.
2025/02/03 - 14:48
Urrutikoetxeak Laso ordezkatuko du Binakako Txapelketako 13. jardunaldian
Unai Lasok minduta du ezker eskua eta ez du jokatuko otsailaren 9ko Binakako Txapelketako partida. Haren ordez Mikel Urrutikoetxea ariko da Iztuetarekin batera Ezkurdia-Rezusta bikotearen aurka, Eibarren.
2025/02/03 - 13:50
12. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Jon Ander Peña, Unai Laso eta Jokin Altuna izan dira Binakako Pilota Txapelketako 12. jardunaldiko hiru tanto onenen protagonistak.
2025/02/02 - 21:56
Altunak eta Bikuñak erakustaldia emanda garaitu dituzte Artola eta Mariezkurrena (22-12)
Altunak eta Bikuñak (Arangurenen ordez) aise menderatu dituzte Artola eta Mariezkurrena 22-12 Bilbon jokatutako Binakako Txapelketako 12. jardunaldian. Altunak partida bikaina egin du, eta play-offak jokatzeko aukera asko ditu.
2025/02/01 - 21:53
Laso eta Iztueta finalerdietatik oso gertu daude Elordi eta Zabaleta 11-22 garaitu ostean
Zabaletak partida eskasa jokatu du, hainbat pilota galduta, eta horrek erraztasunak eman dizkio Baikoko bikoteari Binakako Txapelketako bederatzigarren garaipena lortuta hanka bat finalerdietan sartzeko.