Binakakoa
2023/12/30 - 00:42
Zabala eta Zabaleta nagusitu dira Peña eta Albisuren aurkako lehia estuan (17-22)
Zabalak partida oso ona egin du Zabaletarekin, Peio Etxeberria lesionatua ordezkatuz, eta Aspeko bikotea izan da nagusi, nahiz eta Peña eta Albisu azkenera arte borrokatu diren.
2023/12/28 - 15:02
Peio Etxeberriak ez du jokatuko gaur Sestaon
Labrit frontoian egindako azken probaren ondoren, Zenotzeko aurrelariak ez du arriskatu nahi izan, eta ez du ostiral honetan Sestaon jokatuko. Javier Zabala pilotari errioxarra izango da Etxeberriaren ordezkoa.
2023/12/27 - 10:40
Peio Etxeberriak ostegunean erabakiko du jokatu ala ez
Zenotzeko aurrelariari egindako proba osagarrietan baieztatu denez, Etxeberriak ez du hautsita hatz-koskorra, eta ez dago baztertuta ostiralean jokatu ahal izatea.
2023/12/26 - 21:47
Altuna eta Martija garaile atera dira Artola eta Imazen aurka Tolosan (22-13)
Aspeko bikoteak azkar hartu du aurrea markagailuan eta amaierara arte mantendu duten koltxoi zabala lortu dute partida bereganatzeko.
2023/12/25 - 21:28
Lasok eta Arangurenek txapelketako bigarren garaipena lortu dute (22-10)
Nafarrak partida bikaina jokatu onena lesiotik sendatu zenetik. Ezkurdiak, aldiz, ez du bere maila eman, eta konfiantza falta erakusti du.
2023/12/24 - 18:12
Peio Etxeberria: ''Atzamarra hautsita izan arren, minik ez dut''
Zenoztarrak hautsita dauka eskuin eskuko bosgarren metakarpoa. Atzo hautsi zuen, Labriten, hormari ukabilkada bat emanda. Gaur berarekin izan gara, eta atzamarra hautsita izan arren, minik ez duela esan digu. Asteartean, proba gehiago egingo dizkiote.
2023/12/24 - 12:13
Ez dago baztertuta Peio Etxeberriak hurrengo jardunaldian jokatu ahal izatea
'Diario de Navarra' egunkariaren arabera, Zenozko pilotariak haustura du eskuin eskuko hatz txikiko metakarpoaren buruan, Labriteko kontrakantxako hormari jota egindakoa.
2023/12/23 - 21:44
Peña eta Albisu ezustean gailendu zaizkie Elordi eta Rezustari (12-22)
Albisu Rezusta baino gehiago izan da atzean, eta horrek partida baldintzatu du. Azken bederatzi tantoak bata bestearen atzetik egin dituzte urdinek.
2023/12/23 - 21:35
Etxeberria-Zabaleta garaile (20-22), Jaka-Mariezkurrenaren aurka
Bi bikoteak berdinduta dira sailkapeneko buruan, launa garaipenekin, bosgarren jardunaldia jokatuta.
2023/12/23 - 20:59
Peio Etxeberriak atzamarrean min hartu duen jokaldia
Nafarrak bi aldiz joan behar izan du aldageletara, baina azkenean partida amaitu du, eta baita irabazi ere, Jose Javier Zabaletarekin batera. Datozen egunetan aztertuko dute lesioa zenbaterainokoa den.
2023/12/23 - 13:16
Artolak eta Imazek mendean hartu dituzte Ezkurdia eta Imaz (22-18)
Urdinek gogotik lan egin behar izan dute garaipena lortzeko, Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partidan.
2023/12/23 - 11:01
Altunak eta Martijak euren lehen puntua lortu dute (22-11)
Laso eta Aranguren menderatu dituzte Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 5. jardunaldiko partidan.
2023/12/20 - 16:19
Elordi-Rezusta eta Peña-Albisu bikoteak gustura, larunbaterako materialarekin
Eskuz binakako txapelketako bosgarren jardunaldiko partidarako materiala aukeratu dute asteazken goizean bi bikoteek Bilbon. Pozik daude hautatutako pilotekin.
2023/12/17 - 22:26
P. Etxeberriak eta Zabaletak irabazi eta Elordi eta Rezustaren bolada ona eten dute (22-12)
Binakako Txapelketako sailkapeneko goiko postuetan sartzeko lehian, Etxeberriak eta Zabaletak euren nagusitasuna erakutsi dute eta garaipena lortu dute Eibarren.
2023/12/16 - 21:58
Lasok eta Arangurenek lehen puntua lortu dute Peña eta Albisuren aurka (22-16)
Labriten oso partida parekatua jokatu dute bi bikoteek, baina azken tantoetan Lasok eta Arangurenek mendean hartu dute jokoa, eta Binakako Txapelketako lehen garaipena lortu dute.
2023/12/16 - 00:39
Jakak eta Mariezkurrenak erakustaldia eman dute, Artola eta Imazen partida txarrak lagunduta (22-5)
Jakak eta Mariezkurrenak bizkorregi hartu dute abantaila markagailuan (13-0), eta erraz bereganatu dute Binakako Txapelketako laugarren puntua.
2023/12/14 - 21:10
Jokin Altuna abenduaren 16an berragertuko da, Bartzelonan
Ostegun honetan egin du proba erabakigarria Tolosan, eta jokatzea erabaki du. Hala, Ezkurdia eta Tolosaren aurka estreinatuko da txapelketan.
2023/12/13 - 22:20
Peña eta Albisuk nagusitasunez garaitu dituzte Ezkurdia eta Tolosa, Urretxun (10-22)
Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuk Binakako Txapelketako bigarren garaipena erdietsi dute hiru jardunaldiren ostean. Urretxun jokatutako partidan, alde handia atera diete Ezkurdia eta Tolosari (10-22)
2023/12/10 - 21:12
Hirutik hiru garaipen Jaka eta Mariezkurrenarentzat; hirugarren porrota bildu dute Elezkanok eta Martijak
Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak 9 eta 22 irabazi diote Danel Elezkano-Julen Martija bikoteari Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida. Hala, Jakak eta Mariezkurrena II.ak 3. puntua bereganatu dute. Elezkano II.ak eta Martijak, berriz, irabazi gabe jarraitzen dute.
2023/12/09 - 21:45
Bigarren garaipena Etxeberria-Zabaleta bikotearentzat; Lasok eta Arangurenek irabazi barik segitzen dute
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak 13 eta 22 irabazi diote Unai Laso-Aitor Aranguren bikoteari Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida.